Ernesto Valverde
2022/09/03 - 16:46
Valverde: ''Espanyol talde lehiakorra da, partida zaila espero dut''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Espanyolen aurka igandean San Mamesen jokatuko duen partidari buruz hitz egin du. Iñaki Williams, Iñigo Martinez eta Ander Herrera deialdian sartu dira. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/08/30 - 00:27
Athleticen gol festa etxetik kanpo jokatutako lehen partidan, Cadizen aurka (0-4)
Iñaki Williamsek, Berenguerrek eta Guruzetak birritan eman dizkiote golak Athletici. Valverdek Williams anaietan zaharrena 53. minutuan aldatu behar izan du lesioagatik.
2022/08/28 - 17:23
Ander Herrera: ''Athleticetik joan zaitezke, baina Athleticek zugan jarraitzen du''
Athleticek gaur aurkeztu du Ander Herrera San Mamesen. Jokalaria atzo heldu zen Bilbora denboraldi batez utzita jokatzeko.
2022/08/28 - 00:50
Ander Herrera Athleticera itzuli da
Erdilaria utzita iritsiko da Bilboko taldera, baina kontratua amaitutakoan erosteko aukera ere izango dute.
2022/08/21 - 21:28
Athleticen joko onak mendean hartu du Valentzia San Mamesen (1-0)
Bilbotarrak aurkaria baino gehiago izan dira partida osoan zehar eta, hainbat aukera argi huts egin ondoren, golaren saria 42. minutuan iritsi da Berenguerren eskutik.
2022/08/21 - 01:07
Valverde: ''Mallorcaren aurka izan genituen sentsazioak mantendu nahi ditugu''
Athleticek Valentziaren aurka jokatuko du Santander Ligako bigarren jardunaldian. Ernesto Valverde entrenatzaileak Mallorcaren aurkako partidan ikusitako gauza asko mantendu nahi dituela adierazi du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/08/15 - 22:26
Zutoinek eta Rajkovicek Athleticen ligako debuta zapuztu dute (0-0)
Valverderen mutilek ez dute lortu hiru puntuak bereganatzea hasieratik nagusitu diren partidan. Vesgaren eta Yuriren zutoinera egindako bi jaurtiketak eta Rajovicek goleko lerroan bertan Guruzetari ateratako baloi bat izan dira norgehiagokako jokaldi garrantzitsuenak.
2022/07/24 - 13:00
Valverde, Iñigo Martinezi buruz: ''Gauza hauek udako klasikoak dira; lasai gaude''
Athleticeko entrenatzailea lasai dago Iñigo Martinez Bartzelonatik fitxatzeko aukeraren inguruan. Taldearentzat jokalari garrantzitsua dela eta klubean "lasai" daudela argitu du.
2022/07/01 - 00:58
Valverde: ''Lezamako eta taldeko gakoak ezagutzen ditut''
Athleticek Ernesto Valverde aurkeztu du entrenatzaile berri gisa, Jon Uriarte presidentearen eskutik. Extremadurakoak pozik agertu da hurrengo denboraldian izango duen erronkarekin. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2022/06/25 - 15:31
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea izango da berriz
Bere hirugarren etapa izango da Bilboko taldearekin, 2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra ere bilbotarren entrenatzailea izan ondoren.
2022/06/25 - 02:20
Jon Uriarte, Athleticeko presidente berria
Bilbotar klubeko bazkideek emandako botoen % 46 Uriarteren hautagaitzaren aldekoak izan dira. Iñaki Arechabaletak botoen % 33 jaso du, eta Ricardo Barkalak % 18. Horrela, Ernesto Valverde izango da Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea.
2022/06/24 - 19:55
Aspiazu: ''Arechabaletak, martxoan, Valverderekin hitz egin zuen''
Jon Aspiazuk, Ernesto Valverderen bigarren entrenatzailea bera, Iñaki Arechabaleta hautagaiari erantzun dio. Arechabaletaren proposamena da Marcelo Bielsa izatea Athleticeko teknikari berria (gaztelaniazko adierazpenak).
2022/06/23 - 18:50
Arechabaletak, Valverdez: ''Bi urte daramatza entrenatu gabe, eta uste dut gure taldea askoz ere hobea dela''
Uriarte eta Barkala buru dituzten hautagaitzek entrenatzaile bera aukeratu dute, bazkideei proposatzeko: Ernesto Valverde. Iñaki Arechabaleta presidentegaiak, horren gainean galdetu diotenean, nabarmendu du "hirugarren aldiz" hartuko lukeela taldea Valverdek (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2022/06/22 - 19:42
Barkalak eta Uriartek Valverderen alde egindako apustuak kanpainako azken-aurreko eguna markatu du
Bi hautagaitzek ziurtatu dutenez, erabakia ez da bat-batekoa izan; aldiz, asteak edo hilabeteak eman dituzte Ernesto Valverderekin hizketan. Biek entrenatzaile bera proposatzen duten arren, euren proiektuak oso bestelakoak dira.
2022/06/22 - 11:51
Ernesto Valverde izango da Athleticen entrenatzailea Uriartek edo Barkalak hauteskundeak irabaziz gero
Bi hautagaitzek iragarri dute asteazken goizean. Hala, bi entrenatzaile hauetako batek hartuko du lehoiak entrenatzeko ardura: Valverdek (2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra ibili zen), ala Bielsak (2011tik 2013ra izan zen).
2020/02/13 - 20:02
Ernesto Valverde: 'Athletic nire ibilbidean aurkitu dudan gauzarik onena da'
(Jatorrizkoa, gatelaniaz). Zuri-gorrien entrenatzaile ohia Bilbao International Football Summit ekitaldiko laugarren edizioan izan da.
2020/01/13 - 21:59
Bartzelonak entrenatzaile kargutik kendu du Ernesto Valverde
Josep Maria Bartomeu presidentea buru duen zuzendaritza batzordeak Valverdek taldea zuzentzen ez jarraitzeko erabakia hartu du.
2019/10/18 - 21:19
Eibarrek lehen aldiz irabazi nahi dio Bartzelonari
Bien artean jokatu dituzten aurreko bost neurketetan armaginek lau aldiz galdu dute (0-2, 0-4, 0-4 eta 0-2) eta behin berdindu (2-2).
2018/12/13 - 11:27
Premier Leagueko taldeak nagusi dira final-zortzirenetan
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan talde gehien dituen txapelketa Ingalaterrako liga da; 4 ditu: Tottenham, Liverpool, United eta City. Santander Liga eta Bundesliga daude ostean, 3na talderekin.
2018/10/30 - 16:54
Athleticek garaipena lortu du Rapid Vienaren aurka (1-0)
Polemika handiena sortu duen jokaldia lehen zatian izan da. Williamsek gola sartu du, baina epaileak baliogabetu egin du, penaltia adierazi du gero, eta jokoz kanpo zegoela adierazi du jarraian.