Erik Jaka
2021/05/21 - 16:43
Erik Jaka: ''Ez dut obsesionatu nahi, garrantzitsuena ondo sendatzea da''
Baikoko pilotariari perikarditisa antzeman diote, iragan igandeko partidan ondoezik sentitu eta anbulantzian ospitalera eraman ostean.
2021/05/12 - 22:29
''Ondo nago, orain atseden hartzea tokatzen zait, eta eskerrik asko mezu guztiengatik''
Erik Jaka etxean da jada egun batzuk ospitalean pasa ostean. Pilotariari perikarditisa diagnostikatu zioten, eta etxean da jada, ospitaleko alta jaso ondoren. Mezu hau bidali du.
2021/05/12 - 01:08
Jakaren perikarditisari buruzko azalpenak eman dizkigu Iñigo Simon medikuak
Erk Jaka egungo txapeldunak ez du 2021eko Buruz Burukoa jokatuko, perikarditisa diagnostikatu baitiote. Iñigo Simon Baiko Pilotako medikuak gaixotasunaren eta tratamenduaren berri eman digu.
2021/05/11 - 18:45
Jakari perikarditisa diagnostikatu diote eta ez du Buruz Burukoa jokatuko
Egungo Buruz Buruko txapelduna den Erik Jakak ezingo du aurten titulua defendatu. Lau eta zortzi aste artean egongo da jokatu ezinda. Axier Arteagak hartuko du haren lekua txapelketan.
2021/05/10 - 21:51
Erik Jaka hobera egiten ari da emaitzak espero bitartean
Igande honetan ospitalera eraman behar izan zuten ondoezik sentitu baitzen 2021eko Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.
2021/05/10 - 17:09
EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 5era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2021/05/10 - 11:14
2021eko Binakako Txapelketako sailkapenak eta egutegia
Hamalau jardunaldiko ligaxka bat egongo da hasieran, play-offa hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatu diren bikoteentzat gero, finalerdietako ligaxka bat ondoren eta final handia, bukatzeko.
2021/05/09 - 23:37
Erik Jaka ospitalera eraman dute, jokatzen ari zela ondoezik sentitu ostean
Buruz Buruko egungo txapelduna gaizki sentitu da Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.
2021/04/28 - 01:50
Baikok Buruz Burukoan parte hartuko duten pilotariak iragarri ditu
Jaka, Urrutikoetxea, Agirre, Bengoetxea VI.a eta Peña II.a dira Buruz Buruko Txapelketarako Baiko Pilotak aukeratu dituen pilotariak. Artolak eta Arteaga II.ak atariko kanporaketa jokatuko dute.
2021/04/25 - 00:15
Jakak azken partida jokatu du Asperekin
Jakak azken partida jokatu du Asperekin. Tolosa lagun zuela, 22 eta 21 galdu du Peio Etxeberria eta Martijaren aurka. Buruz buruko txapeldunak, hemendik aurrerakoak, Baikorekin egingo ditu.
2021/04/13 - 22:28
Jaka, pozik emandako urratsarekin
Baiko Pilota enpresak fitxatu du Erik Jaka 2024ko abenduaren 31ra arte. Aspe enpresan zortzi urte eman ostean, enpresaz aldatzea erabaki du. Buruz Buruko txapelari eustea izango du lehen erronka.
2021/04/13 - 18:18
Jaka: ''Ilusioz ekiten diot erronka berriari''
Erik Jakak Baiko Pilota enpresarekin sinatu du kontratua 2024ko abenduaren 31ra arte. Maiatzaren 1ean egingo du debuta enpresa berriarekin eta maiatzaren 24an jokatuko du azkenekoz Asperekin.
2021/04/13 - 15:57
Baikok Erik Jakaren fitxaketa iragarri du
Lizartzako aurrelariak Asperekin zuen kontratua eten du eta Baiko Pilotarekin akordio berri bat sinatu du 2024ra arte.
2021/04/11 - 00:46
Altuna eta Mariezkurrena finalerdietako ligaxkan egongo dira
Altuna eta Mariezkurrenak 22-19 irabazi diete Jaka eta Martijari, eta finalerdietako ligaxka jokatzeko sailkatu dira.
2021/04/10 - 15:04
Jaka-Martija eta Altuna-Mariezkurrena, finalerdien bila
Finalerdietarako txartela jokoan izango dute bi bikoteek gaur Labrit pilotalekuan. Jaialdia 17:15ean hasiko da eta ETB1ek ta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.
2021/04/05 - 21:36
Iruñeak eta Logroñok hartuko dituzte Binakako Txapelketaren play-offak
Nafarroako frontoian, Altuna III.a-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak arituko dira, eta Ezkurdia eta Ladis Galarza Errioxako hiriburuan arituko dira Olaizola II.aren eta Rezustaren aurka.
2021/04/04 - 23:02
Urrutikoetxea eta Imaz play-offetik kanpo; Jaka eta Martija barruan
Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak Peio Etxeberria eta Ladis Galarzari irabazi behar zieten play-offean sartzeko eta galdu egin dute. Emaitza horrek Baikoko pilotariak txapelketatik kanpo utzi ditu.
2021/03/30 - 18:32
Larunbat honetan, bi txartel jokoan Labriten: finalaurrekoetarako eta play-offetarako
Asteburukoari begira gaur bertan hasi dira pilotariak. Labriten pilota hautaketa egin dute Peñak eta Albisuk eta Jakak eta Martijak.
2021/03/27 - 21:53
Jaka-Martijak bosgarren puntua bildu dute; Artola-Aranguren aukerarik gabe geratu dira
Jaka eta Martija bikoteak Binakako ligaxkako bosgarren garaipena eskuratu dute (22-8), eta aurrera egiteko moduan dira oraindik. Artola eta Aranguren, berriz, aukera gabe geratu dira.
2021/03/26 - 13:31
Aretxabaletak konfinatua dagoen Imaz ordezkatuko du gaur
Beraz, Urretxuko pilotalekuan Elezkano II.ak eta Zabaletak Urrutikoetxea eta Aretxabaleta bikotearen kontra jokatuko dute.