Emakumeen kirola
2025/08/02 - 20:34
Udane Goenaga: ''Hasieratik buru ateratzea zen helburua, eta horrela izan da''
Donostia Arraun Lagunak izan da Txingudiko banderren irabazlea. Udane Goenaga arraunlariak eman digu traineruan bizitakoaren berri.
2025/08/01 - 21:33
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
2025/07/31 - 20:35
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
2025/07/31 - 17:22
Hondarribia, jaitsiera postuak atzean uzteko prest
Euskotren Ligan azken-aurreko postuan dago, gaur egun, Hondarribiko taldea. Egiten ari diren lanean konfiantza erakutsi dute Olatz Pagola arraunlariak eta Iker Cortes entrenatzaileak.
2025/07/30 - 21:20
Kim Le Courtek eskuratu du garaipena Guereten, eta lider da, berriro ere, Frantziako Tourrean
Zazpi txirrindularik izan dute jokoan etapa garaipena, eta AG Insurance taldeko ziklista mauriziarra izan da onena, Demi Volleringi gailenduta. Sailkapen nagusian, Le Courtek bigarren etapan bereganatu zuen maillot horia berreskuratu du.
2025/07/30 - 21:08
Nafarroa izango da emakumezkoen eskubaloiko Superkopa Iberikoaren egoitza, estreinakoz
Txapelketaren hirugarren edizioa irailaren 5ean eta 6an jokatuko da, Anaitasuna pabilioian.
2025/07/30 - 18:58
Bera Berak Ester Somaza eta Lisanne Kruijswijk aurkeztu ditu, baita elastiko berriak ere
Super Amara Bera Berak, asteazkenean, Gascan, bi fitxaketa aurkeztu ditu: Ester Somaza eta Lisanne Kruijswijk. Halaber, ikusi ahal izan dugu nolakoak diren Donostiako taldeko jokalariek 2025-26 denboraldian jantziko dituzten elastikoak.
2025/07/29 - 23:17
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
2025/07/29 - 23:00
Imanol Alvarez, ETBn: ''Bera Beran etxean nago; ez dut asmorik inora joateko''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera taldearen entrenatzailea elkarrizketatu dugu ETBko "Kirolak" saioan. Bera Bera entrenatzen hasi da, denboraldiaurrean, eta Imanol Alvarezek taldearen fitxaketak izan ditu hizpide, bai eta 2025-26 denboraldirako erronkak ere.
2025/07/29 - 20:15
Zuberoa Egurrola, Arraun Lagunakeko tostetan egonkortuta
Zuberoa Egurrola Hondarribian zebilen 2024ra arte, baina Juan Mari Etxaberen deia jaso zuen, eta Arraun Lagunak Ligako txapeldunak fitxatu egin zuen; orain arte, estropada guztietan izan da.
2025/07/29 - 14:41
Taylor Jones, Lointek Gernika Bizkaiaren jokalari berria
Pibot estatubatuarrak Texasko Unibertsitatean jokatu du azken denboraldian: batez beste, 11,9 puntu sartu ditu partidako, 6,9 errebote jasotzeaz gain.
2025/07/29 - 00:50
Tolosaldeak inpugnatu egingo du Castroko estropada, Arraun Lagunaken deskalifikazioa eskatzen baitu
Euskotren Ligako 8. jardunaldian, Arraun Lagunakek hiru segundoko zigorra izan zuen; izan ere, Lugañene Tolosaldearen kalean sartu zen, eta epaileak bizpahiru aldiz ohartarazi zion Arraun Lagunaki. Tolosako klubak baieztatu duenez, estropada inpugnatuko du.
2025/07/28 - 22:23
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
2025/07/28 - 10:16
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
2025/07/28 - 00:12
2025eko Eurokopako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Uztailaren 2tik 27ra bitartean jokatuko da txapelketa, Suitzan.
2025/07/28 - 00:01
Ingalaterrak eskuratu du Eurokopako titulua, Espainiari penaltietan irabazita
Ingalaterrak Mariona Caldenteyren gola berdindu du eta penaltietan lortu du titulua.
2025/07/27 - 18:29
2025eko Euskotren Ligako CaixaBank Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da CaixaBank Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/27 - 17:38
2025eko Euskotren Ligako CaixaBank Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren izan da CaixaBank Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/27 - 14:43
Arraun Lagunaki zigorra ekarri dion maniobra
Arraun Lagunak Tolosaldearen kalean sartu da eta Tolosaldeako ontzia donostiarren uberara arraun egin behar izan du. Bi traineruak elkar jotzear izan dira eta epaileak, azkenean, bandera horia atera dio Arraun Lagunaki.
2025/07/27 - 14:34
Ane Arruti: ''Bagenekien atzetik ginela baina lanean jarraitu dugu, lortu arte''
Oriok Castron jokatutako Caixabank Bandera irabazi du, Arraun Lagunak liderra gutxigatik mendean hartuta.