Emakume kirolariak
2025/08/23 - 22:26
Garaipen estua eta Euskotren Liga Arraun Lagunakentzat
Arraun Lagunakek eskuratu du Ondarroako Bandera, eta laugarren Euskotren Liga irabazi du horrela, hirugarrena jarraian.
2025/08/23 - 20:34
Donostia Arraun Lagunakek laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga
Tolosaldeak oso estropada ona egin du Ondarroako uretan, baina azkenean Joana Halsouet patroiak zuzendutako trainerua gailendu zaio, ehunenengatik izan bada ere. Horrenbestez, bandera eta liga eskuratu ditu Arraun Lagunakek.
2025/08/23 - 20:24
Ania Perez: ''Jendea ez da kontziente atzetik dagoen lanaz''
Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren azaldu da Ondarroako Bandera irabazi eta Euskotren Ligako txapeldun bilakatu ondoren. Egindako lana nabarmendu du.
2025/08/22 - 17:19
Miren Garmendia, Hondarribiko patroia: ''Ez dugu amore emango; dena emango dugu azken paladara arte''
Miren Garmendiak, Hondarribiko patroiak, ondo daki asteburu honetan zer dagoen jokoan: Euskotren Ligan jarraitzea. Erantzukizuna handia da, baina patroiak argi dauka amore ematea ez dela aukera bat.
2025/08/21 - 15:20
Maider Castillo, Reala: ''Oso jokalari onak ditugu etxean''
Denboraldi berriaz eta taldeaz mintzatu da Maider Castillo Realeko emakumezkoen elite futboleko arduraduna. Lan-talde ona osatzearen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.
2025/08/21 - 14:25
Patxi Francesek ez du Orioko arraun taldea entrenatzen jarraituko
Taldeak argitaratutako oharraren arabera, Francesek ez ditu Orioko arraunlariak gidatuko datorren sasoian, lau denboraldiren ostean.
2025/08/20 - 20:36
Bizkerre-Alaves eta Huesca-Osasuna, 2025-26ko Erregina Kopako lehen kanporaketan
Kanporaketak irailaren 9, 10 eta 11n jokatuko dira, partida bakarrera.
2025/08/19 - 16:31
Beti Onak pozik eta gogotsu, denboraldi berriari begira
Ligan ez ezik, Beti Onak eskubaloi taldea Europan ere lehiatuko da denboraldi honetan. Hori dela eta, gogotsu eta ilusioz egin dute aurkezpen ofiziala.
2025/08/19 - 16:30
Arraun Lagunakek lau puntu behar ditu liga irabazteko
Denboraldi bikaina egiten ari da Arraun Lagunak Euskotren Ligan. Lau puntu baino ez dituzte behar lehen postua ziurtatzeko. Xubane Uribarrena arraunlariak taldea nola dagoen kontatu du elkarrizketa honetan.
2025/08/18 - 23:36
Zarautzek eskura du ETE Liga; KAE-1 Ligan, Santurtzik play-offa ziurtatu du
ETE Ligan, Zarautzek, etxeko estropadan gailenduta, urrats handia egin du txapelketa eskuratzeko; KAE-1 Ligan, ordea, Santurtzik, Zarauzko Ikurrina irabazita, play-offean izango dela ziurtatu du.
2025/08/17 - 18:50
2025eko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina (2. jard.): Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/17 - 17:10
Marka guztiak hautsi ditu Arraun Lagunakek Zarautzen
Larunbatean baino arinago ibili da Lugañene trainerua, eta estropada eremu horretako marka onena (2016koa) hobetu du, errekor berria ezarrita: 10 minutu eta 29 segundo.
2025/08/16 - 23:13
2025eko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina (1. jard.): Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/16 - 22:32
Arraun Lagunakek azken txanpan hautsi du estropada
Donostiako traineruak 10 segundoko abantaila lortu du Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian, eta oso bideratuta utzi du bigarrenean ikurrina lortzeko aukera.
2025/08/16 - 15:47
KAE-1 ligan atzeratutako estropada abuztuaren 24an jokatuko da, eta ETE ligakoa bertan behera utzi dute
Bi estropadak ostiralean jokatzekoak ziren, abuztuaren 15ean, baina antolatzaileek atzeratzea erabaki zuten tenperatura altuengatik ezarritako alarma gorriaren ondorioz.
2025/08/15 - 17:43
Bibiane Schulzek alta medikoa jaso du, belauneko lesio larria izan eta 11 hilabetera
Defentsak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen irailaren 21ean, entrenamendu batean, eta hilabete geroago ebakuntza egin zioten.
2025/08/14 - 16:06
Made Urietak kontratua berritu du Araskirekin, denboraldi batez
Kontratua berrituta, Arabako entrenatzaileak hamargarren denboraldiz zuzenduko du Gasteizko taldea.
2025/08/14 - 14:47
Euskotren Ligako azken postua utzita, gehiago nahi du Donostiarrak
Euskotren Ligako sailkapeneko azken postua uztea lortu du Donostiarrak Galizian egindako estropaden ostean. Orain, taldeak gorantz jotzea du helburu. Naroa Garamendik EITB Mediarentzat aztertu du orain arte lortutakoa, eta denboraldi amaierara arteko helburuak ere izan ditu mintzagai.
2025/08/13 - 17:06
Etxebeste, nekatuta baina pozik 100 kiloko harri zilindrikoarekin 59 altxaldiko marka ezarri ostean
Estefi Etxebestek marka berria ezarri zuen 100 kiloko harri zilindrikoari 59 altxaldi emanda, bosna minutuko bi kintzetan. Iturengo harri-jasotzaileak EITB Mediarekin hitz egin du Sunbillan lortu zuen errekorrari buruz.
2025/08/13 - 17:04
Zumaiako Saregileak, Euskotren ligako ezustekoa
Bederatzi urteren ostean bueltatu da Zumaia Euskotren Ligara. Ezusteko itzela ematen ari da gainera, laugarren postuan nahiko egonkortuta baitago. Taldeko Maddi Aranburu eta Ainhoa Segurola arraunlariekin bildu gara taldeak egoera nola bizi duen jakiteko