Danel Elezkano
2021/12/09 - 16:56
Elezkano-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak 3. garaipena eskuratzeko lehiatuko dira
Bi bikoteek bina garaipen dituzte eta etzi apurtuko da oreka hori, Labriten jokatuko duten Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/12/06 - 21:53
Elezkano II.ak eta Zabaletak lehen porrota jaso dute Altuna III.aren eta Martijaren aurka galduta
Altuna III.ak eta Martijak 22-17ko emaitzarekin irabazi dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka Tolosan jokatu duten Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida.
2021/12/06 - 20:35
Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija partidako tanto ikusgarria
Astelehen honetan, abenduaren 6an, Tolosan jokatu den Binakako Txapelketako partidan, Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija bikoteek tanto ikusgarri hau eskaini diete ikusleei.
2021/12/02 - 16:24
Dena prest Altuna eta Martija Elezkano eta Zabaletaren aurka lehiatuko dituen partidarako
Tolosan, astelehenean, Altuna-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteak neurtuko dira txapelketako 3. jardunaldian. Egungo txapeldunak, Elezkano eta Martija, hirugarren garaipenaren bila joango dira.
2021/11/28 - 21:48
Elezkanok eta Zabaletak txapelketako bigarren garaipena lortu dute Irribarria eta Rezustaren aurka
22-16 nagusitu dira Azkoitiako Gurea frontoian eta Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Irribarriak eta Rezustak ezin izan dute pasa den astean lortutako garaipena errepikatu eta haien lehen porrota jasan dute.
2021/11/25 - 15:51
Elezkano-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta partidarako pilotak aukeratu dituzte Azkoitian
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian, Elezkano eta Zabaleta Irribarria eta Rezustaren aurka lehiatuko dira igande honetan Azkoitian. Arrazoi pertsonalak direla eta, Zabaleta ez da material aukeraketan egon. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/23 - 10:36
Txapeldunak, indartsu
Zabaleta - Elezkano bikoteak oso ondo hasi du 2022ko Binakako Txapelketa.
2021/11/21 - 20:40
Elezkano II.a eta Zabaleta txapeldunak indartsu hasi dira (7-22)
Ezkurdia-Tolosa bikoteari aise irabazi diote eta lider jarri dira lehen jardunaldian Elezkano II.ak eta Zabaletak. Danelek kolpe bortitza jaso du aurpegian, baina ez du neurketa bukatzeko arazorik izan.
2021/11/21 - 20:06
Elezkano II.ak pilotakada bortitza jaso du aurpegian eta partida eten egin da
Joseba Ezkurdiak pilotarekin nahi gabe eman dio masailalbo-hezurrean Danel Elezkanori eta odoletan hasi da. Partida gelditu behar izan dute, baina jokatzera atera da berriro.
2021/11/19 - 20:35
Abian da 2022ko EITB Pilotari Onena lehiaketa
Bozkatu Binakako Txapelketako jardunaldi bakoitzeko pilotaririk onenaren alde, eta parte hartu pilotako kamiseta baten zozketan.
2021/11/18 - 17:03
Elezkano, Zabaleta, Ezkurdia eta Tolosak norgehiagokarako pilotak aukeratu dituzte
Asteburu honetan hasiko da Binakako Txapelketa. Igandean, iazko garaileek, Elezkanok eta Zabaletak, Ezkurdia eta Tolosaren aurka jokatuko dute Mungian. Goizean material aukeraketa egin dute. Tolosa eta Elezkanorekin hitz egin ahal izan dugu.
2021/11/16 - 17:50
Asteburu honetan hasiko da 2022ko Binakako Txapelketa
Larunbatean, Bartzelonan, Altuna III.a-Martija vs Irribarria-Rezusta partida jokatuko da eta final handia apirilaren 3an, igandean, izango dela iragarri dute.
2021/11/16 - 15:52
Berriozarren jokatuko da Binakako Txapelketaren lehen partida
Zortzi bikote arituko dira, lau enpresa bakoitzeko. Egungo txapeldunak, Elezkano eta Zabaleta aurten ere elkarrekin arituko dira txapela berresteko lehian.
2021/11/02 - 11:56
Finala airean, Oinatz Bengoetxeak atzamar bat hautsita duelako
Leitzakoak astebeteko atzerapena izateko eskubidea dauka, baina, bere ustez, bi aste beharko ditu sendatzeko. Finala ekainaren 14rako aurreikusita zegoen.
2021/10/04 - 23:19
Peio Etxeberriak Danel Elezkano kanporatu du, eta final-laurdenetara sailkatu da (20-22)
Peio Etxeberria nafarra izango da Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako koadroa osatuko duen azken pilotaria, astelehen honetan Tolosako Beotibar frontoian jokatu den final-zortzirenetako partidan Danel Elezkano 20-22 mendean hartu baitu.
2021/10/04 - 17:40
Ligaxkarako azken txartela jokoan gaur Tolosan
Elezkano II.ak eta P. Etxeberriak indarrak neurtuko dituzte gaur 4 t'erdikoan.
2021/09/30 - 18:30
Elezkano II.ak eta Peio Etxeberriak materiala aukeratu dute asteleheneko lehiarako
Danel Elezkano eta Peio Etxeberria nor baino nor ariko dira urriaren 4an, Tolosan, Lau t'erdiko Txapelketako lehen kanporaketan. Ostegun honetan pilotak aukeratu dituzte Beotibar pilotalekuan.
2021/09/19 - 23:27
Olaizola II.a eta Zabaleta maisutasunez aritu dira Mastersean
Goizuetako aurrelariak eta beste behin bikain jokatu duen Jose Javier Zabaletak 22 eta 10 irabazi diete Danel Elezkano eta Jon Mariezkurrenari sekulako pilota giroa izan duen Ogeta frontoian.
2021/09/19 - 21:26
Olaizolak eta Zabaletak irabazi duten CaixaBank Masters finaleko azken tantoa (22-10)
Olaizolak eta Zabaletak Elezkano eta Mariezkurrena gainditu dituzte CaixaBank Masters txapelketaren bigarren edizioaren finalean. Bideo honetan finaleko azken tantoa ikus daiteke.
2021/09/16 - 22:52
Olaizola II.a-Zabaleta eta Elezkano II.a-Mariezkurrena bikoteak, pozik materialarekin
Igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute, eta jada neurketa horretarako pilotak aukeratu dituzte. Lau pilotariak pozik azaldu dira aukeratutako materialarekin.