Danel Elezkano
2022/10/08 - 16:51
Danel Elezkanok Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxka jokatuko du (22-19)
Bizkaitarrak partida lehiatu baten ostean gainditu du Iñaki Artola Billabonan. Honezkero, Zaratamoko pilotaria final laurdenetako B multzoan arituko da Ezkurdia, Laso eta Elordirekin batera.
2022/10/04 - 21:21
Iñaki Artolak eta Danel Elezkanok hautatu dituzte Lau t'erdiko lehen partidarako pilotak
Villabonako frontoian hasiko da txapelketa aurten. Kaiolan aurrez aurre izango dira Artola eta Elezkano, lehen aldiz partida profesional bat hartuko duen pilotalekuan.
2022/10/03 - 15:22
2022ko Lau t'erdiko txapelketak baditu bere protagonistak
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa Elezkano II.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Finala, ostera, azaroaren 20an jokatuko da Bizkaia Frontoian.
2022/09/05 - 23:29
Elezkano-Imaz bikotea 22 eta 9 gailendu da Irribarria-Albisuren aurka
Elezkano (Altuna III.a ordezkatzen) eta Imaz ligaxkako bigarren postuan sailkatu dira. Hortaz, Urrutikoetxea eta Rezustaren aurka jokatuko dute playoffean. Irribarriak eta Albisuk, berriz, Jaka eta Zabaleta izango dituzte arerio.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/06/25 - 23:03
Ezkurdia, Sanfermin Txapelketako finalerdietara Elezkano II.a garaituta
4 t'erdiko San fermin Txapelketaren barruan, Ezkurdiak 22-8 irabazi dio Elezkano II.ari Aspe enpresako kanporaketako final-laurdenetan. Hortaz, Arbizukoak Altuna eta Peio Etxeberriaren arteko partidako garailearen aurka lehiatuko da.
2022/06/11 - 15:53
Elezkanok eta P.Etxeberriak aurrera egin dute Sanferminetako Txapelketako kanporaketan
Aspe enpresako kanporaketan, Elezkanok eta Etxeberriak aurrera egin dute Dario eta Irribarriari irabazita, hurrenez hurren. San Fermin txapelketako final-laurdenetan, Elezkano Ezkurdiaren aurka arituko da, eta Peio Etxeberria Altunarekin neurtuko da.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/19 - 17:45
24 pilotarik jokatuko dute, taldeka, Bizkaia Torneoa
Talde bakoitzean lau pilotari egongo dira eta hiru modalitateetan jokatuko dute: Binaka, Buruz Buru eta Lau T'erdikoan. Finala Bilboko Aste Nagusian jokatuko da.
2022/04/04 - 02:41
2022ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2022/03/19 - 22:38
Elezkano II.a eta Zabaleta bizirik atera dira Labritetik; Altuna eta Martija, finalera
Elezkano eta Zabaletak 22-16 irabazi diete Irribarria eta Rezustari. Hala, lehenek finalera sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute; bigarrenak, berriz, kalean geratu dira. Bere aldetik, Altunak eta Martijak finalerako txartela ziurtutatu dute,
2022/03/19 - 14:17
Elezkano II.a-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, Iruñeako Labrit frontoian, Elezkano II.a-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteak elkarren aurka ariko dira (17:30).
2022/03/15 - 17:01
Labriteko partidarako pilotak aukeratu dituzte
Elezkano-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteek Iruñeako Labriten egin dute material aukeraketa. Neuketa larunbatean jokatuko da.
2022/03/14 - 22:21
Lau bikoteek finalera sailkatzeko dituzten aukerak
Oso garesti daude finalerako txartelak. 3. jardunaldia erabakigarria izango da. Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak Irribarria-Rezustari aurre egin beharko diote martxoaren 19an, Iruñean. Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz neurketa berriz, Eibarren izango da, martxoaren 20an.
2022/03/13 - 22:06
Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Elezkano II.a-Zabaleta bikotearen kontra (22-18)
Lasok eta Imazek irabazi egin dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka (22-18) jokatu duten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko partida, eta aukerak dituzte aurrera egiteko. Elezkano II.a-Zabaleta bikotea, kinka larrian.
2022/03/06 - 22:22
Altunak eta Martijak 22-15 gainditu dituzte Elezkano eta Zabaleta
Altuna eta Martijak finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute, Bizkaia Frontoian Elezkano eta Zabaleta baino gehiago izan ostean.
2022/03/03 - 16:18
Altuna III.a-Martijak eta Elezkano II.a-Zabaletak iganderako materiala bereizi dute
Binakako Txapelketako finalerdietako lehen jardunaldia asteburuan abiatuko da eta igandeko partidako lau protagonistek pilota aukeraketa egin dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
2022/02/21 - 17:04
Play-offak asteburuan hasiko dira
Binakako ligaxka amaituta bi bikote dira dagoeneko finalerdietan, Altuna- Martija eta Elezkano-Zabaleta eta play-offak ostiralean bertan hasiko dira.
2022/02/19 - 15:31
Goi-mailako ikuskizuna Azkoitian
Elezkano-Zabaleta bikoteak 22-18 irabazi du Jakaren eta Mariezkurrenaren kontra eta asteburuko beste partidei begira daude orain.
2022/02/18 - 15:35
Elezkano eta Zabaleta faborito dira, ligaxkako azken jardunaldia abiatuko duen partidan
Jaka eta Mariezkurrena izango dituzte aurrean, Azkoitian jokatuko den partidan. Aspeko bikoteak finalerdietara zuzenean salikatzeko itxaropena du; Baikokoak, berriz, oso zail du aurrera egitea, garaipena lortu arren.