Danel Elezkano
2017/03/21 - 20:04
Danel Elezkano baja da eta Jakak ordezkatuko du
Zaratamoko pilotariak eskua minduta du, eta ezingo du Binakakoaren finalerdietako azken partida jokatu. Erik Jakak osatuko du bikotea Zabaletarekin Bengoetxea VI.aren eta Larunberen aurkako partidan.
2017/03/20 - 22:14
Elezkanok ia ezinezkoa izango du finalerdietako azken partida jokatzea
Danel Elezkanok eskua minduta du, eta zail izango du Binakako Txapelketako finalerdietako azken partida jokatzea. Bere eskua nola dagoen azaldu digu. Ez badu jokatzen Jakak ordezkatuko du.
2017/03/18 - 21:15
Olaizola II.ak eta Untoriak garaipen garrantzitsua lortu dute Labriten
Elezkano-Zabaleta bikoteari 22-15 irabazio diote. Partida irekia izan da hasieran, baina Aimar Olaizolak erakustaldia eman du garaipena eskuratzeko, eta bizirik jarraitzen dute.
2017/03/18 - 20:29
Olaizola II.a-Untoria nagusi, Elezkano II.a-Zabaletaren aurka (22-15)
Gorriek 9 eta 2ko partziala eginda erabaki dute norgehiagoka, bederatzi tanto horiek Aimarrek egin ditu.
2017/03/18 - 13:40
Olaizola II-Untoria eta Elezkano II-Zabaleta, aurrez aurre Labriten
Gaur punturik gabe gelditzen den bikotea amildegi ertzean geldituko da. Irabazten duena berriz, itxaropentsu joango da hurrengo astean, finalaurrekoetako ligaxkako azken partida jokatzera.
2017/03/12 - 21:40
Irribarria-Rezusta, garaile Elezkano II-Zabaleta bikotearen aurka
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak 22-15 irabazi dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka. Ondorioz, lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan.
2017/03/12 - 20:09
Irribarria eta Rezusta nagusi, Elezkano eta Zabaletaren aurka (22-15)
Gorriek hasierako 0 eta 3koa irauli dute eta hortik aurrera estutasun handirik pasatu gabe kontrolatu dute norgehiagoka.
2017/03/06 - 21:11
Jaka-Zabaleta, garaile Bengoetxea VI-Larunbe bikotearen aurka
Bi bikoteak sailkatuta daude Binakako Txapelketako finalerdietarako. Gaur ligaxkako azken partida jokatu dute. Jakak Elezkano II.a ordezkatu du eta Zabaletarekin, 22-18 irabazi du.
2017/03/05 - 21:06
Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Elezkano-Zabaleta, finalerdietara
Ezkurdiak eta Merino II.ak ezustean hartutako porrotak, txapelketatik kanpo utzi ditu gorriak eta finalerdietako azken bi txartelak eman dizkie Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Elezkano-Zabaleta bikoteei.
2017/02/28 - 09:14
Urrutikoetxea-Imaz, bizi-bizirik
Urrutikoetxea eta Imaz bikoteak 22-19 gainditu zuen Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka eta ondorioz txapelketa seigarren garaipena eskuratu zuten. Oraindik sailkapena lortzeko aukerak dituzte.
2017/02/18 - 15:34
Elezkano II.aren eta Zabaletaren partidarik onena
Danelek eta Jose Jabierrek 22-6 egurtu zituzten atzo Victor eta Albisu Irungo Urantzu pilotalekuan eta seina punturekin berdinduta daude bi bikoteak sailkapenean. bi bikoteak sailkapenean.
2017/02/05 - 22:25
Olaizola II-Untoria, garaile Elezkano II-Zabaleta bikotearen aurka
Aimar Olaizolak eta Alvaro Untoriak bosgarren puntua lortu dute Binakako Txapelketan Untoria Olaizolarekin
2017/01/28 - 22:05
Elezkano II-Zabaleta, garaile Ezkurdia-Merino II bikotearen aurka
Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak 22-21 irabazi dute Ezkurdiaren eta Merino II.aren aurka jokatu duten partida eta bosgarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan.
2017/01/06 - 20:50
Elezkano eta Zabaleta nagusi, Astelenan
Urrutikoetxeari eta Imazi irabazi diete, 22 eta 16, eta hirugarren garaipena lortu dute.
2016/12/31 - 13:33
Bengoetxea VI.ak eta Larunbek bigarren puntua eskuratu dute
22-18 irabazi zieten atzo Elezkano II.a eta Zabaletari Etxebarrin. Alde handiz aurretik ibili ziren Oinatz eta Mikel baina gero kosta egin zitzaien 22-ra iristea. Bengoetxea izan zen onena.
2016/12/19 - 20:25
Binakako Txapelketako 3. jardunaldiaren laburpena
Elezkano II-Zabaleta, Ezkurdia-Merino II eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteek txapelketako lehen garaipenak lortu zituzten 3. jardunaldian. Irribarria eta Rezusta dira liderrak partida guztiak irabazita.
2016/12/13 - 20:17
Artolak, lesionatuta, Elezkano II-Zabaletaren aurkako partida utzi du
Iñaki Artola eta Jon Ander Albisu aurretik zihoazen (9-10), baina aurrelariak paretaren kontra jo, eta sorbalda bihurrituta utzi behar izan du Urretxuko frontoia. Puntua bikote gorriarentzat izan da.
2015/02/28 - 22:10
Elezkano II-k, Berasaluze II eta Zubieta sailkatu ditu
Zaratamoko aurrelariak bere biziko partida egin eta 22-19 irabazi dute berak eta Zubietak, Bengoetxea VI-Untoriaren aurka Bilbon. Beste bizkaitar bat izan da protagnista Labriten: Urrutikoetxea.
2014/05/10 - 23:58
Arazorik gabe kanporatu dituzte Elezkano eta Merino II.a
Xalak 22-5 irabazi dio Danel Elezkano gazteari Arrigorriagan, eta Abel Barriola izango du zain azken zortzirenetako kanporaketan. Iruñeko Labriten, berriz, Albisu 22-12 nagusitu zaio Merino II.ari.
2014/05/10 - 22:29
Albisu eta Xala, final-zortzirenetan
Ataungo pilotariak David Merino errioxarra gainditu du (22-12), eta Xalak oso erraz kanporatu du Danel Elezkano (22-5).