Danel Elezkano
2019/01/26 - 12:07
Elezkano eta Rezusta gainetik pasatu zaizkie Ezkurdia eta Galarzari
Bikote urdina jaun eta jabe izan da lehen pilotakadatik. Ezkurdiak eta Galarzak txarto hasi dute partida, eta ez dute errekuperatzeko modurik asmatu.
2019/01/21 - 21:08
Elezkano II.ak eta Rezustak tinko jarraitzen dute lidertzan
Liderra den bikoteak, Olaizola II.ak eta Albisuk, eta Irribarriak eta Zabaletak, oso gertu dute finalerdietarako txartela.
2019/01/21 - 16:26
Gauzak gero eta argiago daude Binakako Txapelketan
Elezkano II.a-Rezusta, Olaizola II.a-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteek ia eskuan dute finalerdietarako sailkapena. Artolak eta Mariezkurrenak ere nahiko bideratuta dute.
2019/01/19 - 22:14
Olaizola II.a-Albisu eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteak, finalerdietatik gertu
Elezkano II.ak eta Rezustak garaipena lortu dute Artolaren eta Mariezkurrenaren aurka (22-14) eta Olaizola II.ak eta Albisuk irabazi egin dute Altuna III.a-Martija bikotearen aurka (22-9).
2019/01/14 - 20:42
Elezkanok eta Rezustak sailkapenaren buru jarraitzen dute
Irribarria eta Zabaleta azpiratu zituzten 22-19, eta seigarren garaipena eskuratu zuten, Olaizola II.ak eta Albisuk bezala.
2019/01/14 - 16:46
Elezkano II.a eta Rezusta, sailkapenaren gorenean
Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira Binakako Txapelketako liderrak, 8. jardunaldia jokatu ostean.
2019/01/07 - 20:42
Elezkano II.a eta Rezusta, liderrak lehen itzulia amaituta
Binakako Txapelketaren 7. jardunaldia jokatu ostean, hiru bikote daude berdinduta sailkapenaren buruan, bosna garaipenekin.
2019/01/07 - 16:25
Berdinketa hirukoitza sailkapenaren buruan, lehen itzulia amaituta
Binakako Txapelketako lehen itzulia amaitu da, eta sailkapenaren buruan hiru bikote daude bosna garaipenekin berdinduta: Elezkano-Rezusta (liderrak), Olaizola-Albisu eta Irribarria-Zabaleta.
2019/01/05 - 11:54
Garaipen erosoa, Elezkano II.a-Rezusta bikotearentzat (22-9)
Bikote gorria 8 eta 5 aurreratu da markagailuan, baina urdinek 1 eta 17ko partziala egin dute eta garaile atera dira Bergaran. Lehen itzulia amaituta, zazpi partidetatik bost irabazi dituzte.
2019/01/04 - 13:07
Urrutikoetxea: 'Garrantzitsuena partida ondo hastea da'
Elezkano II.ak eta Rezustak Urrutikoetxearen eta Zabaletaren aurka neurtuko dituzte indarrak Binakako Txapelketako 7. jardunaldian. Partida Bergarako pilotalekuan jokatuko da.
2018/12/29 - 21:49
Elezkanoren eta Rezustaren garaipena Lasoren eta Mariezkurrenaren aurka
Elezkano II.ak eta Rezustak 22-11ko emaitzarekin gainditu dute Laso-Mariezkurrena bikotea eta laugarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiko neurketa irabazita.
2018/12/28 - 14:19
Lasok jokatuko du Artolaren ordez
Alegiakoa min hartuta dago eta ezingo da Etxebarrin aritu Mariezkurrenarekin batera, Danel Elezkano eta Beñat Rezustaren aurka. Unai Laso nafarrak ordezkatuko du.
2018/12/16 - 20:34
Elezkano II eta Rezusta, Binakako Txapelketako liderrak
Laugarren jardunaldia amaituta, Danel Elezkano eta Beñat Rezusta daude sailkapeneko lehen postuan. Urrutikoetxeak, lehen garaipena lortu du Larunberekin bikotea osatuta.
2018/12/15 - 14:27
Elezkano eta Rezusta nagusitu dira Bengoetxea eta Imazen aurka
Lehen tantua urdinen alde eta ordutik aurrera amaierara arte, nagusi izan dira Bengoetxea eta Imazen aurka. Arrigorriako frontoian, beraz, Elezkano eta Rezusta garaile.
2018/12/01 - 22:06
Elezkano-Rezusta eta Olaizola II-Albisu bikoteen garaipenak
Olaizolak eta Albisuk bigarren garaipena lortu dute Binakakoan, Bengoetxea VI-Imaz bikoteari 22-17 irabazita. Lehen garaipena Elezkano-Rezusta bikotearentzat, Ezkurdiari eta Galarzari 6-22 irabazita.
2018/11/05 - 17:19
Ladis Galarzak Binakako Txapelketa jokatuko du
Galarza izango da Aspe enpresaren laugarren atzelaria 2019ko Binakako Txapelketan, Rezustarekin, Martijarekin eta Zabaletarekin batera.
2018/10/27 - 01:16
Elezkanok erraz irabazi dio dagoeneko sailkatuta zegoen Bengoetxeari
Zaratamokoa 11-0eko partzialarekin aurreratu da, eta ez du inolako zailtasunik izan ligaxkako bere lehen puntua bereganatzeko, nahiz eta aurrera jarraitzeko aukerarik gabe egon.
2018/10/19 - 18:21
Zaratomoko bi pilotari, aurrez aurre lau t’erdiko txapelketan
Lau t’erdiko txapelketari dagokion partida berezia eskainiko dugu gaueko 10etatik aurrera. Herri bereko bi pilotari aurrez aurre neurtuko dira, Mikel Urrutikoetxea eta Danel Elezkano.
2018/10/08 - 17:23
Ezkurdia, Jaka, Victor eta Elezkano II, final-laurdenetara
Joseba Ezkurdia, Erik Jaka, Victor Esteban eta Danel Elezkano, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetan egongo dira. Agirre, Arteaga II, Retegi BI eta Irribarria, kanporatuta geratu dira.
2018/10/07 - 22:09
Final laurdenetako ligaxkan izango da Elezkano Irribarriari irabazita
Igande honetan, Elezkano II-Irribarria partidan, aurrena izan da garailea eta hortaz final laurdenetako ligaxkan jokatzeko txartela eskuratu du. Kolpea hartu du buruan hormaren aurka Elezkanok.