Danel Elezkano
2019/11/18 - 16:41
Danel Elezkano egungo txapelduna Binakako Txapelketatik at utzi du Aspe enpresak
Iaz Rezustarekin bikotea osatuta txapela jantzi zuen Zaratamoko pilotariak, baina enpresak beste pilotari bati aukera ematea erabaki du. Ondorioz, Elezkano II.a ez da txapelketan egongo.
2019/11/18 - 16:30
2020ko Binakakoaren aurkezpena, asteartean
Bizkaia frontoiak hartuko du txapelketaren aurkezpena. Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira azken txapeldunak.
2019/06/17 - 11:10
Etxeberriak eta Jakak aurrera egin dute Beasainen
Peio Etxeberria eta Erik Jaka San Fermin Torneoko Lau t'erdiko final-laurdenetan dira. Danel Elezkano eta Iker Irribarria kanporatu dituzte, hurrenez hurren.
2019/05/23 - 23:19
Buruz buruko txapelketaren finala ekainaren 9ra atzeratu da, Urrutikoetxeak eskatuta
Zaratamoko pilotariak mina du ezkerreko eskuan.
2019/05/19 - 22:39
Irribarriak finala jokatuko du Urrutikoetxearen aurka
Iker Irribarriak 12-22ko emaitzarekin irabazi dio Danel Elezanori Buruz Buruko finalerdietako partida. Irribarriak Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari final handian.
2019/05/19 - 21:15
Irribarriak finala jokatuko du, Elezkano II.ari irabazi ostean
Iker Irribarriak 12-22ko emaitzarekin irabazi dio Danel Elezkanori finalerdietako partida. Ondorioz, Urrutikoetxeak eta Irribarriak jokatuko dute finala.
2019/05/17 - 00:15
Irribarria eta Elezkano, bi pilotari desberdin xede beraren bila
Iker Irribarria eta Danel Elezkanok Eibarko Astelenan neurtuko dituzte indarrak igande honetan, ekainaren 2an Bilboko finalera sailkatzeko asmoz.
2019/05/06 - 23:30
Elezkano II.ak garaipena lortu du Etxeberriaren aurka
Danel Elezkanok 22-13ko emaitzarekin irabazi dio Peio Etxeberriari, eta Buruz Buruko finalerdietarako txartela eskuratu du.
2019/04/29 - 23:48
Peio Etxeberria final-laurdenetan izango da
22-10 gailendu zaio Beñat Rezustari Zumaian, eta Danel Elezkano izango du aurkari datorren astelehenean, Tolosan.
2019/04/29 - 23:27
Etxeberriak ustekabekoa eman du Rezusta kanporatuta
Peio Etxeberriak 22-10eko emaitzarekin irabazi dio Beñat Rezustari, eta Buruz Buruko final-laurdenetarako txartela lortu du. Danel Elezkano izango du aurkari Etxeberriak.
2019/04/08 - 23:02
Rezusta eta Elezkano II.a, pozarren biharamunean
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak gogotik ospatu zuten Binakako Txapelketan lortutako garaipena. ETBrekin hitz egin dute txapeldunek finalari buruz.
2019/04/08 - 18:47
Elezkano II.a eta Rezusta, gogor lan egitearen ondorioz lortutako garaipena
Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira 2019ko Binakako Txapelketako irabazleak, finalean Irribarria eta Zabaleta (22-19) gaindituta. Giro bikaina egon zen harmailetan, eta ikuskizun ona kantxan.
2019/04/07 - 22:42
Irribarria eta Zabaleta, Binakako txapeldunordeen adierazpenak
Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketako finala galdu dute Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka (22-19). Hauek dira prentsaurrekoan eskaini dituzten adierazpenak.
2019/04/07 - 22:25
Elezkano II.a eta Rezusta Binakako txapeldunen adierazpenak
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak irabazi dute 2019ko Binakako Txapelketa. Finala amaitu ostean ETBrekin hitz egin dute. Oso pozik azaldu dira lortutako garaipen handiarekin.
2019/04/07 - 22:13
Elezkano II.ak eta Rezustak txapelak jantzi dituzten unea
Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira 2019ko Binakako txapeldunak, eta bideo honetan duzu ikusgai finala amaitu ondorengo sari banaketa.
2019/04/07 - 21:59
Finaleko azken tantoa
Elezkano II.a-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteek jokatu duten Binakako Txapelketako finaleko azken tantoa duzu ikusgai bideo honetan.
2019/04/07 - 21:47
Elezkano eta Rezusta txapeldun, aurreikuspenak hautsita (22-19)
Bikote gorriak merezimendu osoz irabazi du Bilbon jokatutako final zirraragarria. Partida osoan izan dira aurretik, eta gakoa atzeko koadroetan izan da.
2019/04/07 - 20:55
Finaleko lehen tantoa
Hauxe izan da Irribarria-Zabaleta vs. Elezkano II-Rezusta Binakako Txapelketako finaleko lehen tantoa.
2019/04/06 - 16:45
Elezkano II-Rezusta vs Irribarria-Zabaleta, bi bikote txapelagatik lehian
Txapelketako bi bikoterik onenek neurtuko dituzte indarrak Bizkaia pilotalekuan. Lau pilotarietatik hiruk iazko finala jokatu zuten.
2019/04/04 - 17:36
Aitzakiarik gabeko pilotak aukeratu dituzte
Irribarria-Zabaleta eta Elezkano-Rezusta bikoteek igandean jokatrukoi duten Binakako Finalerako pilotak aukeratu dituzte. Aukeraketa berandu hasi da, doping azterketak egin dizkietelako.