Danel Elezkano
2025/08/18 - 22:47
Danel Elezkanok omenaldia jaso du Bizkaia pilotalekuan
Zaratamoko pilotariak iazko urrian iragarri zuen bere erretiroa, lesio eta arazo fisikoen ondorioz. Debuta egin zuenetik 13 urte bete diren egunean, omenaldia jaso du Bizkaia pilotalekuan.
2024/11/24 - 23:46
2024ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 11tik azaroaren 24ra jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2024/10/16 - 17:17
12 urteko ibilbidea eta gero, pilota uztea erabaki du Danel Elezkanok
2012ko abuztuan egin zuen debuta profesionaletan Danel Elezkano Zaratamoko pilotariak. Lesioek behartuta, erabakia hartu du: ez du jarraituko.
2024/10/16 - 13:42
Danel Elezkanok esku pilota utzi du
Elezkano II.ak iragarri du esku pilota utzi duela, lesioen ondorioz. 2019ko eta 2021eko Binakako txapeldunak ezin du jokatzen jarraitu arazo fisikoak direla eta. Pilotariak berak jakinarazi du erretiroa hartu duela.
2024/06/16 - 22:09
Oiz taldeak Solluberen kontra jokatuko du Bizkaia Torneoko finala
Ezkurdia, Altuna III.a, Rezusta eta De La Fuente pilotariek osatutako Oiz taldeak Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du, finalerdian Gorbeia menderatuta (2-1). Finalean Peña II, Laso-Mariezkurrena II eta Bakaikoa pilotariek osatutako Sollube taldea izango dute aurkari.
2023/12/10 - 21:12
Hirutik hiru garaipen Jaka eta Mariezkurrenarentzat; hirugarren porrota bildu dute Elezkanok eta Martijak
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak 9 eta 22 irabazi diote Danel Elezkano-Julen Martija bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Hala, Jakak eta Mariezkurrena II.ak 3. puntua bereganatu dute. Elezkano II.ak eta Martijak, berriz, irabazi gabe jarraitzen dute.
2023/12/02 - 21:32
Etxeberria-Zabaleta bikoteak lehen puntua poltsikoratu du, Elezkano II.ari eta Martijari 9-22 irabazita
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak estreinako puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, 2. jardunaldian mendean hartu baitituzte Danel Elezkano eta Julen Martija (9-22).
2023/11/30 - 21:52
Elordi eta Rezusta aise nagusitu dira Elezkano eta Martijaren kontra (22-8)
Gorriak jaun eta jabe izan dira partidan zehar, batez ere Elordik erakutsitako joko bikainarekin, eta Binakako Txapelketako lehen puntua poltsikoratu dute.
2023/11/19 - 21:54
2023ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 19a bitartean jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2023/11/04 - 00:38
2023ko Lau t'erdiko Promozio Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 11 bitartean jokatuko dute.
2023/10/08 - 22:35
Salaberria eta Peña Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan egongo dira
Iker Salaberriak eta Jon Ander Peñak Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkarako txartelak lortu dituzte. Salaberriak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (22-14) eta Jon Ander Peñak irabazi egin dio Danel Elezkanori (22-5).
2023/10/05 - 00:16
Artola-Agirre, Urrutikoetxea-Salaberria eta Peña-Elezkano kanporaketek badituzte pilotak aukeratuta
Hiru partidak asteburuan jokatuko dituzte, eta irabazleek Lau t'erdikoaren final laurdenetako ligaxkarako sailkatzea lortuko dute.
2023/10/03 - 17:35
Lau t'erdiko txapelketa hastear da
Joseba Ezkurdia, egungo txapelduna, eta Jokin Altuna dira, aurreikuspenen arabera, txapela irabazteko faborito nagusiak. Txapelketa ostiralean, urriak 6, abiatuko da, eta finala azaroaren 19an izango da.
2023/10/03 - 14:15
Hamabi pilotari arituko dira ostiraletik 2023ko Lau t’erdikoan, Ezkurdiaren hurrengoa izateko
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
2023/09/30 - 21:50
Danel Elezkanok Lau t'erdikoa jokatzeko txartela lortu du, atariko kanporaketan Darioren aurka nagusituta
Elezkano II.ak garaipena bereganatu du Darioren aurka 22-15eko emaitzarekin Lau t'erdiko Txapelketako atariko kanporaletan. Beraz, bizkaitarrak txapelketarako txartela eskuratu du. Danel Elezkano 5-12 galtzen ibili da, baina, azkenean, emaitza iraultzea lortu du.
2023/07/07 - 15:13
2023ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2023/06/24 - 23:03
Elordik Elezkano gainditu du eta aurrera egin du txapelketan (22-4)
Elordik argi eta garbi irabazi dio Elezkanori, Eibarren 22-4 irabazita. Bestalde, Unai Matak debut ona egin du binakako partidan, garaipena bereganatzea lortu ez duen arren.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/05/13 - 23:43
Jokin Altuna erraz gailendu zaio Danel Elezkanori 22 eta 12
Joseba Ezkurdiaren aurkako finerdirako sasoian dagoela argi utzi du Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatu duen final-laurdenetako ligaxkako azken partidan. Jaun eta jabe izan da Amezketakoa.
2023/05/11 - 00:18
Altunak sasoiko iritsi nahi du Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara
Jokin Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatuko du final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldiko partida, maiatzaren 13an, Labriten. Altuna finalerdietarako sailkatuta dago eta Elezkano kanporatuta. Materiala aukeratu dute Iruñeko pilotalekuan.