Cristiano Ronaldo
2018/07/17 - 00:15
Juventusek Cristiano Ronaldo aurkeztu du
Cristiano Ronaldo aurrelari portugaldarra Juventuseko jokalari berri gisa aurkeztu dute astelehen honetan. Goizean zaleek harrera egin diote osasun-azterketa egitera joan denean.
2018/07/10 - 20:54
Juventusek Cristiano Ronaldo fitxatu du
Real Madrilek klubetik ateratzen utzi dio portugaldarrari, talde italiarrarekin akordiora iritsi ostean. Lau urterako kontratua sinatu du Cristianok eta 30 milioi euro kobratuko ditu denboraldiko.
2018/06/26 - 12:45
Portugalek multzoko bigarren amaitu du, Iranen aurka berdindu ostean (1-1)
VAR teknologia erabakigarria izan da, hura erabilita adierazi baitute berdinketaren gola ekarri duen Iranen aldeko penaltia. Gol hori sartu arte, Portugal zen multzoko buru.
2018/06/25 - 12:14
Harry Kane, gol gehien sartu duen jokalaria
Jokatutako bi partidetan 5 gol egin ditu Ingalaterrako jokalriak, ondoren, laurekin, Romelu Lukaku eta Cristiano Ronaldo daude.
2018/06/21 - 13:06
Cristiano Ronaldo, golegileen zerrendako lehen postuan
Lau gol lortu ditu bi partidetan, ondoren, hirurekin Denis Cheryshev eta Diego Costa daude.
2018/06/20 - 17:40
Ronaldoren beste gol batek Maroko kanporatu du (1-0)
Portugalek 1-0 irabazi du Marokoren kontra B Multzoko 2. jardunaldian. Cristiano Ronaldok bere laugarren gola egin du bi partidetan.
2018/05/28 - 01:19
Real Madrilek Txapeldunen Ligako titulua ospatu du bere zaleekin
2017-2018ko Txapeldunen Liga irabazi du Real Madrilek. Hirugarren urtez jarraian izan da Europako txapeldun eta bere zaleekin ospatu du titulua, Madrilen.
2018/05/27 - 02:05
Real Madril, berriro Europako txapeldun
Zidanek zuzentzen duen taldeak 3-1 irabazi dio Liverpooli finala eta bere historiako hamahirugarren Europako Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian.
2018/05/07 - 09:53
Bartzelonak eta Real Madrilek berdindu egin dute Camp Noun
Binakoarekin amaitu da: Suarezek eta Messik sartu dituzte Barçaren golak eta Cristiano Ronaldok eta Balek, Real Madrilenak.
2018/04/04 - 12:14
Ronaldoren gol ikusgarria Real Madrilen garaipenean Juventusen kontra (0-3)
Bayern Munichek ere garaipena eskuratu zuen Sevillaren kontra Sanchez Pizjuaneko futbol-zelaian (1-2).
2018/03/06 - 23:34
Real Madrilek PSGri irabazi dio bigarrenez, eta final-laurdenak jokatuko ditu (1-2)
Liverpoolek, bere aldetik, ez du arazorik izan sailkapena berresteko Anfielden Oportoren aurka, historiarik gabeko partida batean (0-0).
2017/12/17 - 00:39
Real Madril, munduko txapeldun
Zidanek zuzentzen duen taldeak 1-0 irabazi dio Gremiori Kluben Munduko Txapelketako finala eta bigarrenez jarraian izendatu da munduko txapeldun. Cristiano Ronaldok sartu du garaipenaren gola.
2017/12/07 - 21:36
Cristiano Ronaldok bere bosgarren Urrezko Baloia irabazi du, Messirekin berdinduz
Messiri eta Neymarri gailendu zaie Real Madrileko futbolaria, Eiffel Dorrean ospatutako zeremonian. Portugaldarra eta argintanarra daude sari honen ranking historikoaren lehen postuan.
2017/11/02 - 10:37
Tottenhamek Europako txapelduna jipoitu du (3-1)
Allik bi gol egin zituen eta Eriksenek bestea; Real Madrilentzat Cristiano Ronaldok egin zuen partida erabakita zegoenean.
2017/10/24 - 00:04
Cristiano Ronaldok jokalari onenaren FIFA 'The Best' saria jaso du
Real Madril taldeko futbolaria munduko jokalari onena izendatu du FIFAk, portugaldarrari saria bigarren urtez jarraian emanez.
2017/10/09 - 22:52
2017ko Urrezko Baloia irabazteko 30 hautagaien zerrenda
'France Football' aldizkariak jakitera eman ditu sari hau irabazteko hautagaiak diren futbolarien izenak. Cristiano Ronaldo da Urrezko Baloia irabazteko faborito nagusia.
2017/10/07 - 16:01
Cristiano Ronaldo eta Messi gabeko Munduko Kopa?
Portugal eta Argentina ez daude Errusia 2018rako txartel zuzena ematen duten postuetan eta txapelketak, munduko bi jokalari onenen parte-hartzea gal lezake.
2017/08/14 - 18:32
Bost partidako zigorra Cristiano Ronaldorentzat
Bartzelonaren aurkako Espainiako Superkopako partidan egotzia izateagatik partida bateko zigorra ezarri dio Lehiaketa Batzordeak eta beste lau partidakoa epaileari "bultzakada arin bat" emateagatik.
2017/08/14 - 12:23
Real Madrilek Bartzelonari irabazi dio Superkopako joaneko partidan (1-3)
Madrildarrek banakoa hautsi dute Cristiano Ronaldok 80. minutuan eta Marco Asensiok 90.ean egindako golei esker.
2017/08/09 - 11:08
Real Madril, txapeldun
Talde zuriak 2-1 gainditu du Manchester United Iscoren eta Casemiroren golekin. Lukakuk egin du Unitedena.