Bizkaia Frontoia
2023/06/04 - 21:51
Aitor Elordi, malkoei eutsi ezinda, finala irabazi osteko elkarrizketan
Bizkaitarra hunkitu egin da finalera iritsi aurreko hilabeteetan bizitakoa gogora ekarri duenean.
2023/06/04 - 21:42
Aitor Elordiri Buruz Buruko txapela eman dion tantoa eta senitartekoekin eta zaleekin egindako ospakizuna
Aitor Elordik ezustekoa eman du 2023ko Buruz Buruko finala Jokin Altunari 18 eta 22 irabazita.
2023/06/04 - 14:57
Jokin Altuna vs Aitor Elordi, bi lagunen arteko finala
Buruz Buruko Txapelketako finalean Jokin Altuna eta Aitor Elordi nor baino nor gehiago ibiliko dira. Txapelaren bila joko dute biek ala biek. Lagunak dira, baina final handian dena emango dute irabazteko.
2023/06/03 - 14:27
Jokin Altuna eta Aitor Elordi, Buruz Buruko txapelaren bila
Ekainaren 4an jokatuko da Buruz Buruko Txapelketako finala, Bilboko Bizkaia frontoian. Jokin Altuna eta Aitor Elordi ibiliko dira nor baino nor gehiago. Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/06/01 - 18:58
Altunak eta Elordik Buruz Buruko finalerako materiala aukeratu dute
Antzeko pilotak aukeratu dituzte batak zein besteak eta biak gustura geratu dira. Hiru aldiz neurtu dituzte indarrak Altunak eta Elordik, eta hiruretan amezketarra nagusitu da. Igandean nor nagusitzen den ikusi beharko.
2023/05/31 - 18:32
Elordi, final handirako prest
Aitor Elordi prest da Jokin Altunaren aurkako Buruz Buruko finalerako. Ekainaren 4an izango dute jokoan txapela. Elordik lansaioa egin du Bizkaia frontoian eta sasoiko iritsiko da finalera.
2023/05/31 - 18:15
Jokin Altuna, pilota odolean aitaren zein amaren aldetik
Jokin Altunak Buruz Buruko finala jokatuko du Aitor Elordiren aurka ekainaren 4an. Amezketako pilotariak EITB Mediarekin hitz egin du finalari buruz. Gainera, familiako pilotariak ere izan ditu mintzagai.
2023/05/30 - 20:47
Nor ikusten dute faborito gainontzeko pilotariek, Altuna edo Elordi?
Jokin Altunak eta Aitor Elordik igandean jokatuko duten buruz buruko finalak ikusmina piztu du pilotarien artean. Batzuek argi daukate zein den faborito nagusia.
2023/05/30 - 19:39
Luisfer Salaberria: ''Elordi Mallabiko surfista da; Altuna, Amezketako magoa''
Luisfer Salaberria lezotarrak leku berezia du egungo pilotarien artean. Martin Alustizaren laguna, gertuko harremana du pilotariekin. Beti umoretsu eta irrifartsu, zaletasuna modu berezian bizi du Salaberriak.
2023/05/29 - 17:38
Aitor Elordi, arian-arian landutakoa
Buruz Buruko finalerako atzerako kontaketa hasi da. Aitor Elordik igandean Altuna III.aren aurka Bizkaia Frontoian jokatuko duen partidarako prestaketa egiten ari da, Gontzal Urionabarrenetxea prestatzaile fisikoaren laguntzarekin. Aitorrekin eta Gontzalekin egon gara.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/05/22 - 18:02
Aitor Elordiren ametsak ez du etenik
Bizkaitarra azken orduan sartu zuten Buruz Buruko Txapelketan Zabaletaren hutsunea betetzeko, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu finalera iritsi arte. Ekainaren 4ko final handian Jokin Altuna izango du aurkari.
2023/05/13 - 14:38
Elordi Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da, Laso mendean hartu ostean
Aitor Elordik irabazi egin dio Unai Lasori 16-22ko emaitzarekin final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldiko azken partida. Ondorioz, Elordik Dario izango du aurkari finalerdietan.
2023/05/13 - 02:14
Elordi Lasori gailendu zaio, eta Buruz Burukoaren finalaurrekoa jokatuko du, Darioren aurka
Aurrelari bizkaitarra 16-22 nagusitu da, Bilbon, eta, horrenbestez, zehaztuta geratu da zeintzuk izango diren finalerdietako bi partidak: maiatzaren 20an, Iruñean, Jokin Altunak Joseba Ezkurdiaren kontra jokatuko du, eta hilaren 21ean, Gasteizen, Dariok Elordi izango du aurkari.
2023/05/12 - 14:21
Lasok eta Elordik Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako azken txartela izango dute jokoan Bilbon
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.
2023/05/09 - 18:33
Lasok eta Elordik materiala aukeratu dute ostiraleko partidarako, Bilbon
Ostiralean Unai Lasok eta Aitor Elordik neurtuko dituzte indarrak Bizkaia Frontoian, eta Buruz Buruko finalerdiak zehaztuko dira neurketa horretan. Laso ondo helduko da partidara, ezker eskuan izan dituen arazoak gaindituta.
2023/04/24 - 18:18
Altuna, bikain Lasoren aurka; Dario, finalerdietara iritsi den lehena
Asteburuak bi protagonista nagusi utzi ditu Buruz Buruko Txapelketan: batetik, Jokin Altuna, Unai Laso egungo txapeldunari aise irabazi ziona; bestetik, Dario Gomez, finalerdietarako txartela lortu duen lehen pilotaria bihurtu dena.
2023/04/18 - 17:43
Laso-Altuna, goi mailako lehia igandean Bilbon
Igandean Unai Lasok eta Jokin Altunak debuta egingo dute aurtengo Buruz Buruko Txapelketan, Bizkaia Frontoian. Partida horretarako materiala hautatu dute.
2023/04/11 - 18:22
Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Bizkaia frontoian
Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean, Bilbon. Txapelketa larunbatean abiatuko da eta finala Labriten jokatuko da maiatzaren 27an.
2023/03/27 - 17:34
Xabi Tolosa, min hartuta eta lur jota, Binakako finalik gabe
Bilboko Bizkaia Frontoian Elordi-Zabaleta eta Altuna-Tolosa bikoteek jokatu zuten partida 19-15 Altunaren eta Tolosaren alde zela, atzelariak min hartu zuen eskuin hankako gihar bikian, eta ez jarraitzea erabaki zuen. Atzo gauean Anoetako kideen babesa jaso zuen.