Bizkaia Frontoia
2019/06/09 - 19:09
Iker Irribarriaren iritsiera
Pilotari Gipuzkoarra Bizkaia frontoian da jada 2019ko Buruz buruko finala Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatzeko.
2019/06/09 - 18:51
Mikel Urrutikoetxearen iritsiera
Bizkaiko pelotaria Bizkaia frontoian da jada 2019ko Buruz buruko finala Iker Irribarriaren aurka jokatzeko.
2019/06/08 - 17:40
Buruz Buruko txapeldunen iritziak finalaren aurrean
Igande honetan, 2019ko Buruz Buruko finala jokatuko dute Mikel Urrutikoetxeak eta Iker Irribarriak. Horren aurretik, txapeldun izandakoei finala nola ikusten duten galdetu diegu.
2019/06/05 - 20:36
Binakako eta Buruz Buruko finalak hartuko ditu Bilbok, gutxienez 2022ra arte
Bizkaia frontoian jokatuko dira txapelketa handienetako finalak 2022. urtera arte, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Esku Pilotako Enpresen Ligak sinatu duten akordioari esker.
2019/06/04 - 16:38
Mikel Urrutikoetxea: 'Ezker eskua ahaztu nahi dut'
Zaratamoko pilotariak haren sentsazio onak baieztatu ditu eta eskua ondo duela azaldu du. Beraz, eskua ez duela aitzaki moduan erabaliko gaineratu du Mikelek.
2019/06/04 - 16:00
Iker Irribarria: 'Helburua, emaitzei begiratuta, finala izaten da'
Ekainaren 9an, larunbatean, jokatuko da Urrutikoetxea eta Irribarriaren arteko 2019ko buruz buruko finala. Ikerrek dioenez, zaila da 19 urteko gazte batentzat haren idoloak garaitzea.
2019/06/03 - 16:55
Iker Irribarria: 'Ondo aritu gara, sentsazio onekin'
Buruz buruko 2019ko finala prestatzeko entrenamenduetan izan da Iker Irribaria. Ikerrek entrenamenduetan ondo aritu direla dio eta sentsazio onekin aritu direla azpimarratu du.
2019/06/03 - 16:25
Mikel Urrutikoetxea: 'Momentu pozgarri asko etortzen zaizkit burura'
Buruz buruko finalaren astean, solasaldia izan dugu Mikelekin. Berak dioen moduan, txapel eta garaikur asko gurasoen etxean utzi ditu. Beste batzuk, aldiz, bere etxean ditu momentu goxoak gogoratzeko.
2019/06/03 - 14:48
Urrutikoetxea vs Irribarria, igandean, zuzenean
2019ko Buruz Buruko Finala igande honetan jokatuko da, hilaren 9an. Aurrez aurre, Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarria eta partida zuzen zuzenean eskainiko da EiTBn (17:00).
2019/05/28 - 22:40
Urrutikoetxeak eta Irribarriak entrenamenduak egin dituzte Bizkaia frontoian
Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarria pilotariek lan-saioak egin dituzte ekainaren 9an Buruz Buruko finala jokatuko den Bizkaia pilotalekuan. Ondoren, nola dauden azaldu diote ETBri.
2019/05/23 - 23:19
Buruz buruko txapelketaren finala ekainaren 9ra atzeratu da, Urrutikoetxeak eskatuta
Zaratamoko pilotariak mina du ezkerreko eskuan.
2019/05/20 - 19:06
Duela hiru urteko finala errepikatuko dute Irribarriak eta Urrutikoetxeak
Mikel Urrutikoetxeak eta Iker Irribarriak jokatuko dute Buruz Buruko finala, ekainaren 2an, Bizkaia frontoian. 2015eko eta 2016ko txapeldunak izango dira aurrez-aurre.
2019/05/19 - 22:39
Irribarriak finala jokatuko du Urrutikoetxearen aurka
Iker Irribarriak 12-22ko emaitzarekin irabazi dio Danel Elezanori Buruz Buruko finalerdietako partida. Irribarriak Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari final handian.
2019/05/18 - 22:17
Urrutikoetxeak finalerako txartela lortu du, Ezkurdia menderatuta
Mikel Urrutikoetxeak 22-14ko emaitzarekin irabazi dio Joseba Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako partida, eta finala jokatuko du.
2019/05/16 - 13:37
Bilbo eta Eibar, finalerdien egoitzak
Asteburu honetan Buruz Buruko finalak bere bi pilotarien izenak ezagutuko ditu. Txapela Bizkaiko Frontoian jokatuko da, ekainaren 2an.
2019/05/15 - 23:14
Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak finala dute jomugan
Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdiak larunbat honetan neurtuko dituzte indarrak Buruz Buruko txapelketako finalean izango den lehen finalista izateko asmoz. Pilota aukeraketa egin dute gaur.
2019/05/05 - 22:19
Mikel Urrutikoetxea finalerdietan sartu da
Zaratamoko pilotaria aise gailendu zaio Oinatz Bengoetxeari 22 eta 8 eta Joseba Ezkurdiarekin neurtuko ditu indarrak finalerdietan.
2019/04/07 - 22:42
Irribarria eta Zabaleta, Binakako txapeldunordeen adierazpenak
Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketako finala galdu dute Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka (22-19). Hauek dira prentsaurrekoan eskaini dituzten adierazpenak.
2019/04/07 - 21:59
Finaleko azken tantoa
Elezkano II.a-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteek jokatu duten Binakako Txapelketako finaleko azken tantoa duzu ikusgai bideo honetan.
2019/04/07 - 21:47
Elezkano eta Rezusta txapeldun, aurreikuspenak hautsita (22-19)
Bikote gorriak merezimendu osoz irabazi du Bilbon jokatutako final zirraragarria. Partida osoan izan dira aurretik, eta gakoa atzeko koadroetan izan da.