Bizkaia Frontoia
2020/12/12 - 23:16
Altuna final-erdietan izango da Elezkano kanporatu ostean (22-14)
Jokin Altunak 22-14 garaitu du Danel Elezkano Bilboko Bizkai Pilotalekuan jokatu den Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetan. Amezketakoak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari finalerdietan.
2020/12/12 - 21:23
Altunak Elezkano gainditu du eta Bengoetxearen aurka arituko da finalerdietan (22-14)
Amezketako aurrelariak oso gaizki ekin dio lehiari (9-1), baina markagailuari buelta emateko gai izan da bigarren zatian erabat gailendu eta gero.
2020/12/12 - 01:38
Jaka, finalerdietara Etxeberria tanto bakarragatik mendean hartu ostean
Erik Jakak 22-21eko emaitzarekin lortu du garaipena Peio Etxeberriaren aurka Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako partidan.
2020/12/11 - 14:10
Jaka vs P. Etxeberria, gaur, kaiolan
Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko da final-laurdenetako lehen neurketa gaueko 22:15ean. Buruz Buruko txapelduna faboritoa da Etxeberriaren kontra.
2020/12/08 - 21:00
Ezkurdia eta Martija, 2020ko Binakako txapeldunak!
Duela 13 hilabete hasi zen Binakako Txapelketaren finala jokatu da gaur. Nafarrek 13-22 garaitu dituzte Olaizola eta Urrutikoetxea.
2020/12/08 - 14:14
Olaizola-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija, historiako txapelketa luzeenaren finala
Bizkia Frontoiak hartuko du Binakako Txapelketaren final handia urtebete geroago. Partida EITBn eskainiko da,
2020/12/08 - 13:47
Zalerik gabeko Binakako finala
Bilboko Bizkaia Frontoian biziko da partida. Aimar Olaizola-Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia-Julen Martija bikoteek zalerik gabeko finala jokatuko dute.
2020/12/08 - 11:22
Nafarrek txapela nahi dute
Arratsaldean Binakako final handia biziko Bilboko Bizkaia Frontoian. Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak irabazi nahi dute nahiz eta jakin oso partida gogorra eta zaila izango dela.
2020/12/07 - 13:22
Sailkapenak eta egutegia
Ligaxkak hamalau jardunaldi ditu, azkena otsailaren 23an, eta finala apirilaren 5ean jokatuko da, Bilbon, Bizkaia frontoian.
2020/12/05 - 23:01
Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, finala prestatzen
Binakako finala asteartean, abenduaren 8an, jokatuko da, eta final horri begira, Aimar Olaizolak eta Urrutikoetxeak, entrenamendua egin dute goizean Bizkaia pilotalekuan, finalaren agertokian.
2020/12/01 - 15:51
Kaiolako txapelketa, martxan
2020ko azken txapelketa handia asteburuan hasiko da Azkoitian. Joseba Ezkurdia izan zen iazko txapeldunak eta txapela defendatzen saiatuko da.
2020/11/30 - 20:15
2020ko Buruz Buruko finaleko estatistikak
Erik Jakak Jokin Altuna garaitu zuen Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu zen 2020ko Buruz Buruko finalean. Bideo honetan partidako estatistiken laburpena ikus daiteke.
2020/11/29 - 22:13
Erik Jaka da Buruz Buruko txapeldun berria
Erik Jaka lizartzarrak aurreikuspenak hautsi eta Jokin Altuna faboritoari 22-20 irabazi dio 2020ko Buruz Buruko finala, Bilboko Bizkaia Frontoian ikuslerik gabe jokatu den finalean.
2020/11/29 - 21:22
Erik Jakak txapeldun berriaren garaikurra jaso duen unea
Erik Jaka da Buruz Buruko txapeldun berria. Bideo honetan sari banaketa nolakoa izan den ikus daiteke
2020/11/29 - 20:53
Erik Jakari txapela eman dion Buruz Buruko finaleko azken tantoa
Erik Jaka Jokin Altunari gailendu zaio 2020ko Buruz Buruko Finalean. Bideo honetan, finaleko azken tantoa ikus daiteke, 22-eta 20koa
2020/11/29 - 18:33
Altuna: ''Txapelarekin joan nahi dut etxera''
Jokin Altuna ez da konforme finalera iristeaz, eta Erik Jaka lagunari txapela irabazi nahi dio.
2020/11/27 - 11:57
Asteburuko zuzeneko kirol-emanaldiak
Buruz Buruko eta promozio finalak, 4 t'erdiko aurre-kanporaketa, Bigarren B, aizkolariak eta harri-jasotzaileak, asteburu honetan EITBn.
2020/11/26 - 13:03
Hendaia, Logroño, Bilbo eta Tolosa, 6. jardunaldiko frontoiak
Ostiralean hasi eta astelehenean amaituko dira seigarren jardunaldiko binakako partidak.
2020/11/23 - 14:39
Altunak Dario irabazi dio eta final handian dago
Jokin Altunak Dario kanporatu zuen Eibarren igandean eta 2020ko Buruz Buruko finala jokatuko du igandean Erik Jakaren kontra.
2020/11/21 - 22:01
Jaka, jaun eta jabe Elezkanoren aurkako finalerdian
Erik Jaka erraztasun handiz sailkatu da Buruz Buruko finalera; izan ere, nagusitasun osoz irabazi dio Danel Elezkanori (6-22) Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu den lehen lehendabiziko finalerdian.