Bizkaia Frontoia
2021/11/16 - 15:52
Berriozarren jokatuko da Binakako Txapelketaren lehen partida
Zortzi bikote arituko dira, lau enpresa bakoitzeko. Egungo txapeldunak, Elezkano eta Zabaleta aurten ere elkarrekin arituko dira txapela berresteko lehian.
2021/11/15 - 16:30
Altuna-Laso, gozatzeko finala
Final ederra, oso lehiatua jokatu zuten Unai Lasok eta Join Altunak, bietako edonork irabaz zezakeena, baina, azken txanpan txapeldunak gehiago asmatu zuen.
2021/11/14 - 22:17
Giro aparta finalean, baina zale batzuek ez dituzte osasun-neurriak bete
Pandemia ostean publiko eta guzti jokatu den lehen final handia izan da Altunaewna eta Lasorena, baina, hainbat ikusleren jarrera desegokia izan da albiste, partida bera eten egin behar izan dute.
2021/11/14 - 21:53
Altuna III.ak Laso gainditu du oso final parekatuan (22-20)
Lehia estua izan dute eta Jokin Altunak irabazi badu ere, Unai Lasok ere txapela eskuratzeko aukera izan du. Hamabigarren tantotik aurrera uneoro berdinduta joan dira.
2021/11/14 - 21:32
16 pilotakada eta 35 segundo, finaleko tanto ikusgarrienean
Jokin Altunak eta Unai Lasok goi-mailako partida jokatu dute Bizkaia frontoian Lau t'erdiko finalean. 21-20 tantoa arratsaldeko ikusgarriena izan da.
2021/11/14 - 21:17
Laso: ''Pena izan da ez irabaztea, baina txapelketa ona egin dut''
Unai Lasok partida ona jokatu du Jokin Altunaren kontra, baina ezin izan du garaipena lortu. Nafarra gogor aritu da eta oso zail jarri dio bere aurkariari garaipena lortzea.
2021/11/14 - 20:45
Altuna III.a: ''Txapela egiten ari naizen lan guztiaren emaitza da''
Altuna III.a 22-20 nagusitu zaio Lasori lau t´erdiko finalean. Partida gogorra jokatu dutela onartu du pilotariak, eta oso harro azaldu da egindako lanagatik.
2021/11/14 - 20:10
Boxeo izarrak balira bezala atera dira Altuna eta Laso finala jokatzera
Argiak itzalita eta foko batek zuzenduta atera dira Jokin Altuna eta Unai Laso Lau t´erdiko final handia jokatzera, txalo zaparrada batez lagundutako aurkezpenekin.
2021/11/14 - 15:51
Giro bikaina Bilboko kaleetan
Jokin Altunaren eta Unai Lasoren jarraitzaileak hasi dira dagoeneko eztarriak berotzen partidarako prestatzen.
2021/11/14 - 15:39
Altunak hirugarren txapela nahi du kaiolan; Lasok, estreinakoa
Harmailak jendez gainezka egongo dira, pandemia eta gero publiko aurrean jokatuko den lehen final handia izango baita. Partida zuzen-zuzenean eskainiko da EITBn.
2021/11/14 - 14:35
Lasok txapela kendu nahi dio Altunari
Bizkaia frontoian aurrelarien arteko lehia ikusiko da gaur Lau t'erdiko finalean.
2021/11/09 - 16:03
Altuna III.a, lasai bere bederatzigarren finalaren atarian
Igande honetan jokatuko da Lau t'erdikoaren final handia Bilboko Bizkaia frontoian.
2021/10/09 - 23:11
Euskal selekzioak finala galdu egin du Portugalekin
Europako padel txapelketa bukatu da jada Bizkaia frontoian. Euskal selekzioa Europako txapeldunorde geratu da gizonezkoetan eta emakumezkoetan.
2021/10/05 - 22:52
Zein izango dira Euskadiko kirol-esparruetako edukierak urriaren 7tik aurrera?
Futbol-estadioek eta frontoiek % 100eko edukiera izango dute. Hala, Reale Arena izango da bere edukiera osoa berreskuratu ahal izango duen Lehen eta Bigarren Mailako euskal taldeen zelaien arteko lehena.
2021/09/28 - 18:49
Elordi-Artola partidarekin hasiko da 4 t'erdikoa Mallabian
Bilbon egin da aurkezpen ekitaldia eta aurreneko partida ostiralean izango da. Finala azaroaren 14an jokatuko da Bizkaia frontoian.
2021/09/24 - 19:01
Euskal selekzioak Bizkaian jokatuko den Europako Padel Txapelketan parte hartuko du
Lehiaketa urriaren 4an eta 9an izango da, Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan. Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira txapelketako finalerdiak eta finalak.
2021/09/15 - 13:38
Azaroaren 13an utziko du pilota Aimar Olaizolak
Goizuetako aurrelariak 42 urte beteko dituen egunean jokatuko du bere azken neurketa, 23 urte iraun duen ibilbide oparoari (14 txapel irabazi ditu) agur esateko.
2021/06/20 - 21:52
Buruz Buruko Finaleko sari banaketa
Jokin Altunak, Beñat Rezustak eta Iñaki Artolak txapelketako garaikurrak jaso dituzte finala jokatu ostean.
2021/06/20 - 21:33
2021eko Buruz Buruko Finaleko azken tantoa
Jokin Altunak erraz irabazi du Buruz Buruko finala Beñat Rezustaren aurka. Bigarren aldiz irabazi du txapela banakako txapelketa. Bideo honetan neurketako azken tantoa ikus daiteke.
2021/06/20 - 20:47
Buruz Buruko Finala: Rezustak Altunaren aurka egin duen 3-10eko tantoa
Beñat Rezustak Jokin Altunaren aurkako finalean tanto ikusgarria erdietsi du partidaren erdialdean.