Biscayne Cup
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
G: Galdutakoak
AT: Aldeko tantoak
KT: Kontrako tantoak
+/-: Aldeko eta kontrako tantoen arteko diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
2025/02/23 - 11:08
Biscayne Cup txapelketako finaleko estatistikak
Erkiagak eta Mancik Johani eta Lopezi irabazitako final handiak utzitako estatistikak. Txapela Erkiagak eta Mancik jantzi dute, 15-10 eta 15-14 gailenduta.
2025/02/22 - 14:46
Barandika eta Lekerika menderatuta, Erkiagak eta Mancik jokatuko dute Biscayne Cup txapelketako finala
Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor izango dira Johan Sorozabal eta Imanol Lopezen aurkariak Danian (Miami, AEB) lehiatzen ari diren Biscayne Cup txapelketako finalean. Bart, bigarren finalaurrekoan, Erkiagak eta Mancik hiru jokotan menderatu dituzte Barandika eta Lekerika: 11-15, 15-14 eta 2-5.
2025/02/22 - 12:38
Erkiagak eta Mancik jokatuko dute Biscayne Cup txapelketako finala gaur gauean Johan eta Lopezen aurka
Bart, Danian jokatutako bigarren finalaurrekoan, Erkiagak eta Mancik hiru jokotan menderatu dituzte Barandika eta Lekerika: 11-15, 15-14 eta 2-5.
2025/02/21 - 19:45
Lekerika eta Manci Biscayne Cupeko bigarren finalaurrekoaren bi atzelariek, partida hizpide
Euskal Herrian ostiraletik larunbaterako goizaldea denean jokatuko dute Biscayne Cupeko bigarren finalerdia Barandika-Lekerika eta Erkiaga-Manci bikoteek. Irabazleek Johan-Lopez izango dituzte aurkari finalean.
2025/02/20 - 21:50
Urreisti eta Johan, nor baino nor gehiago Biscayne Cupeko finalerdian
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal Johan Sorozabalen eta Imanol Lopezen aurka arituko dira Biscayne Cupeko finalerdietan, Danian. Zein bikotek lortuko du larunbateko final handirako txartela?
2025/02/19 - 22:21
Urreisti-Gorka, Johan-Lopez, Barandika-Lekerika eta Erkiaga-Manci, Biscayne Cupeko bikoteak
Danian aurkeztu dituzte, asteazkenean. Ostegunean, lehen finalerdian, Urreisti eta Gorka Johanen eta Lopezen aurka arituko dira, eta, ostiralean, Barandika eta Lekerika, Erkiagaren eta Manciren kontra. EITBk final handia emango du, larunbat gauean, zuzenean.
2025/02/18 - 16:29
Manci, ''gogotsu'' Erkiagarekin batera Biscayne Cup txapelketa jokatzeko
Mikel Mancik eta Aritz Erkiagak bikotea osatuko dute Danian (Florida, AEB) otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko den Biscayne Cuperako. EITB Mediak bi puntistekin hitz egin du Miamirako hegaldia hartu aurretik.
2025/02/18 - 16:20
Zestalariak, Daniara bidean Biscayne Cup txapelketa jokatzeko
Otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko da Jai Alai Leagueko Biscayne Cup txapelketa, Floridan (AEB), Daniako pilotalekuan. Zestalariak Floridarantz abiatu dira.
2025/02/18 - 10:24
Biscayne Cup Mastersaren finala, larunbatean, Floridako Dania Beachetik
Zesta-punta Atlantikoaren beste aldera daramagu oraingoan. Floridako Dania Beach pilotaleku mitikoan, Biscayne Cup Mastersaren finala jokatuko da. Larunbatean izango duzue ikusgai, 22:50etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/02/15 - 14:01
Urreisti eta Sorozabal Daniako Biscayne Cup txapelketan lehiatuko dira
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorobazalek Joan Tambourindeguy eta Danel Mandiola menderatu dituzte aurrekanporaketa faseko finalean, Danian.
2025/02/06 - 09:09
Biscayne Cup txapelketak Jai Alai Liga eramango du Daniara, otsailaren 20tik 22ra
Zortzi puntista arituko dira Floridan (AEB) jokatuko den txapelketako lehen ekitaldian; torneoa master mailakoa izango da. Hala, maila goreneko zesta-punta Daniako pilotaleku historikora bueltatuko da; 2021eko azaroaren 29an itxi zuten frontoia. EITBk finala emango du, zuzenean.
2025/02/06 - 09:02
Daniako pilotaleku historikoan jokatuko dute Biscayne Cup, otsailaren 20tik 22ra bitartean
Torneoa Jai Alai Leaguekoa izango da, eta sei puntista ditu baieztatuta: Erkiaga, Barandika, Lopez, Johan, Lekerika eta Manci; beste bi parte-hartzaileak orain Danian jokatzen ari diren aurretiko torneoko txapeldunak izango dira. EITBk finala emango du.