Beñat Rezusta
2021/06/20 - 16:40
Beñat Rezusta, ezustekoa emateko prest
Bergarako atzelariak Binakako bi txapel dauzka baina oraingoa banakako bere lehen finala izango da. 2008tik ez da atzleririk iritsi Buruz Buruko finalera.
2021/06/20 - 16:35
Jokin Altuna, faboritoa
Amezketako pilotariak Buruz Buruko bigarren txapela irabazi nahi du, 2018an irabazitakoaren ostean.
2021/06/19 - 19:39
Rezustaren ezustekoa ekidin eta bere bigarren txapela irabazi nahi du Jokin Altunak
Amezketako aurrelariak banakako zortzi final jokatu ditu azken bost urteetan. Bergarako pilotariak, berriz, Binakako bi txapela irabazi ditu, eta 2008. urtetik finalera iristen den lehen atzelaria da.
2021/06/19 - 16:25
Rezusta vs Rezusta, bi finalisten zenbakiak
Beñat Rezustak eta Jokin Altunak Buruz Buruko finala jokatuko dute igandean. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2021/06/18 - 21:57
Buruz Buruko finalak ez du harmailetan ikuslerik izango, araudia aldatu den arren
Esku Pilotako Enpresen Ligak ETBri konfirmatutakoaren arabera, Bizkaia pilotalekuko finala ateak itxita jokatuko da, sarreren salmenta eta protokoloa antolatzeko denborarik ez dagoelako.
2021/06/18 - 17:25
Eskuz banakoa eta atzerapenak, eskutik helduta
Azken bi hamarkadetan hiru aldiz atzeratu da, lesioen ondorioz, Buruz Buruko finala: 2013an, 2011n eta 2015ean.
2021/06/17 - 16:54
Rezusta eta Altuna III.a, finala noiz iritsiko zain daude
Gaur egin dute finalerako pilota-aukeraketa Rezustak eta Altuna II.ak Bilboko Bizkaia frontoian. Biak pozik azaldu dira.
2021/06/16 - 22:47
Rezustak ez du aukera alferrik galdu nahi
Beñat Rezustak Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du Jokin Altunaren aurka igande honetan (ekainak 20), Iñaki Artola ez baita sendatu eta ezingo baitu finala jokatu.
2021/06/16 - 16:53
Iñaki Artolak ezin izango du Buruz Buruko finala jokatu
Iñaki Artola Alegiako aurrelariak min hartu zuen maiatzaren 29an jokatutako finalerdian, eta, nahiz eta astebeteko atzerapena eskatu zuen, ez da aski osatu izan Buruz Buruko finalean jokatzeko.
2021/06/16 - 16:01
Artola ez da sendatu eta Rezustak jokatuko du finala haren ordez
Alegiako aurrelariak min hartu zuen bizkarraldean maiatzaren 29an jokatutako finalerdian, eta, nahiz eta astebeteko atzerapena eskatu zuen, ez da aski izan osatzeko.
2021/06/06 - 22:51
Rezustak bereganatu du hirugarren postua Zabaletaren aurka (8-22)
Beñat Rezustak Buruz Buruko txapelketako hirugarren tokia eskuratu du Jose Javier Zabaletari 8-22 irabazita. Ondorioz, Bergarako atzelaria izango litzateke Altunaren aurkaria finalean, Artola ez balitz sendatuko.
2021/06/06 - 21:24
Rezusta izango litzateke Altunaren aurkaria finalean, Artola sendatzen ez bada
Bergarako atzelariak Zabaleta gainditu du Buruz Buruko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko neurketan.
2021/06/03 - 17:25
Finala Iñaki Artolak jokatzea nahi dute Zabaletak eta Rezustak
Artola ekainaren 20ko finalerako sendatuko ez balitz, Zabaletaren eta Rezustaren aurkako partidako irabazleak jokatuko luke Jokin Altunaren aurkako finala.
2021/06/01 - 13:13
Irujok eta Rezustak bosgarren garaipena lortu dute (22-10)
Artola eta Aretxabaleta erraz menderatu dituzte, Sorian jokatutako partidan.
2021/05/31 - 15:34
Artolak eta Albisuk 22-21 galdu dute Irujo-Rezusta bikotearen aurka
Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk igandean jokatuko den Ezkurdia-Barriola vs. Bengoetxea VI-Untoria partidaren zain egon behar du finalerdietara sailkatuko diren ala ez jakiteko.
2021/05/31 - 15:30
Rezusta: 'Artola bere lekutik ateratzen saiatuko naiz'
Bergarako pilotariak Iñaki Artolaren aurka jokatuko du Bergaran bertan, Buruz Buruko txaelketan. Artolak errebantxa nahi du, aurreko batean Rezustak jipoia eman ziolako.
2021/05/31 - 15:29
Artolak 22-17 irabazi zion Rezustari Bergaran
Zuzenago jokatzeak, final laurdenetarako sailkatzeko balio izan zion Alegiarrari. Lanak eman zizkion bergararrak baina huts gehiegi egin zuen. Atzelaririk gabe galditu da Buruz Buruko txapelketa.
2021/05/29 - 22:27
Artola finalerako sailkatu da, Rezusta mendean hartuta
Aurrelari gipuzkoarrak Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du, ekainaren 13an.
2021/05/29 - 22:05
Iñaki Artola, Buruz Buruko finalera
Alegiako aurrelariak txapelketako finalerako txartela eskuratu du Labriten jokatu den finalerdian Rezustari 22-16 irabazi ostean.
2021/05/29 - 14:05
Rezusta vs. Artola, finalera sartzeko lehian
Helburu bera dute biek: Buruz Buruzko finala lehen aldiz jokatzea. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta itb.eus-ek, 17:15etatik aurrera.