Behobia-Donostia 2025
2025/11/09 - 16:41
Katherine Tisalemak eta Raul Celadak irabazi dute 2025eko Behobia-Donostia lasterketa
Ia 28.000 atleta atera dira proban, igandean, eta giro ikusgarria izan da. Tisalemak eta Celadak aurreneko aldiz lortu dute garaipena Behobia-Donostian.
2025/11/09 - 16:12
Behobia-Donostia 2025: Maratoi erdiaren irudirik ikusgarrienak
Ia 28.000 korrikalarik hartu dute parte Behobia-Donostiaren 60. edizioan. Hona hemen maratoi erdi entzutetsuaren irudi ederrenen bilduma.
2025/11/09 - 15:23
Alex Roca: ''Denok merezi dugu ikusgarritasuna''
Garuneko paralisia eta % 76ko desgaitasun fisikoa duen atleta hau da munduan maratoi bat egin duen lehena. Behobia-Donostia egin du gaur, "Corre Amb Mi" elkartearekin batera.
2025/11/09 - 14:49
Iraitz Arrospide, hirugarren postua lortuta: ''Oso harro nago egin dudan lasterketaz''
"Ziurrenik, Behobia politena, niretzat; sekulako maila zegoen", esan du Iraitz Arrospidek, 60. Behobia-Donostian helmugaratu den lehen euskal atleta izan ostean.
2025/11/09 - 14:48
Katherine Tisalema: ''Lasterketa guztia ikusleek lagunduta joan naiz, eta oso polita izan da''
Katherine Tisalemak erakustaldia egin du, Behobia-Donostia ikusgarrian ezustekoa eman eta meritu handiz irabazteko, 1 ordu, 9 minutu eta 34 segundoko marka eginda.
2025/11/09 - 14:31
Raul Celada: ''Probako errekorra hautsi nahiko nuke, erronka ona izan liteke''
Raul Celada Leongo atletak ezusteko handia eman du Behobia-Donostia probaren 60. edizioan, helmugara bakar-bakarrik iritsita, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda.
2025/11/09 - 13:00
Celada eta Tisalema garaile 2025eko Behobia-Donostia lasterketan
Raul Celada nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda; emakumezkoenean, aldiz, Katherine Ruth Tisalema izan da azkarrena, 1 ordu, 9 minutu eta 54 segundoko markarekin.
2025/11/07 - 17:48
Biziki, Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen proiektua
Biziki proiektua Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen ekimena da, eta bereziki emakumeengan jartzen du arreta. Helmugak helmuga eta helburuak helburu, partekatutako esfortzutik sortutako harremana da eguneroko saria Biziki Korrika taldean.
2025/11/06 - 15:27
Rosa Luenak 37.ez egingo du Behobia-Donostia lasterketa igandean
Igande honetan, Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioa lehiatuko dute, eta 37.a izango da Rosa Luena korrikalariarentzat. Nola bizi duen kontatu du elkarrizketa honetan.
2025/11/04 - 17:31
Emakumezkoen parte-hartze marka berria Behobia-Donostian, 9.000 baino gehiagok izena eman baitute
Emakumeen presentzia gero eta handiagoa izan da azken edizioetan, eta 2025ekoan parte-hartzaileen % 33 baino gehiago izango dira emakumeak, lehen aldiz: 9.474 andrazko korrikalari dira. Guztira, 27.981 pertsonak eman dute izena.
2024/11/11 - 14:57
Iñigo Etxeberria, Behobia-Donostia: ''Guretzat egun perfektua izan zen''
Iñigo Etxeberria Behobia-Donostia lasterketako koordinatzailea pozik agertu da atzoko egunaren balorazioa egiterako garaian. Eguraldia eta giroa lagun izan zituzten.
2024/11/10 - 19:50
Leandro eta Ruben: ''Erretinosi pigmentarioa ikusarazteko hartu dugu parte lasterketan''
Rubenen alabak erretinosi pigmentarioa du, eta sendabiderik ez duen gaixotasun horri ikusgarritasuna emateko hartu dute parte Behobia-Donostian.
2024/11/10 - 19:26
Alemaniako Martin, Behobiarekin pozez zoratzen: ''Munduko lasterketarik onena da''
Martin Munichekoa da, eta hamahirugarren aldiz hartu du parte Behobia-Donostia lasterketan. "Munduko lasterketarik onena da", horren ustez.
2024/11/10 - 15:57
Behobia-Donostia lasterketako argazkirik onenak
20254. urteko Behobia-Donostia lasterketako argazkirik onenak. Gizonezkoetan, Chakib Lachgar gailendu da; emakumezkoetan, Mireia Guarner.
2024/11/10 - 15:12
Chakib Lachgar eta Mireia Guarner garaile, Behobia-Donostian
Lachgarrek hirugarrenez lortu du garaipena, Ruben Morales eta Iraitz Arrospideren aurretik helmugaratuta; Guarnerrek, aldiz, Lorena Plano eta Maitane Melero gainditu ditu azken kilometroan.
2024/11/10 - 14:53
Behobia-Donostia 2024: Lasterketako irudi ikusgarrienak
27.700 korrikalarik hartu dute parte Behobia-Donostiaren 59. edizioan. Hona hemen maratoi erdi entzutetsuko irudi ederrenekin egindako bilduma.
2024/11/10 - 14:48
Mariaren omenaldi hunkigarria: ''Conchi, hau zugatik''
Maria Valentziakoa da, eta Behobia-Donostia amaitutakoan, galdu berri duen lagun bat izan du gogoan, Conchi.
2024/11/10 - 14:27
Iraitz Arrospide: ''Beti nago gertu, baina podiumeko lehen postura igo ezinik''
Iraitz Arrospide atleta gipuzkoarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia, azken metroetan Ruben Moralesek aurreratu baitu. Edonola ere, egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik agertu da.
2024/11/10 - 14:20
Lasterkari bat, 331 kiloko ''harriarekin''
2024. urteko Behobia-Donostia lasterketak utzitako ehunka irudi bitxietako bat izan da.
2024/11/10 - 13:48
Maitane Melero: ''Lasterketa bukaezina egin zait Mirakruzetik helmugaraino''
Maitane Melero atleta iruindarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia lasterketa. Lehen aldiz lehiatu du maratoi erdi entzutetsua, eta errepikatzeko gogoz geratu da.