1 Formula
2017/07/30 - 19:03
Hungariako Sari nagusia irabazi eta lidergoari eutsi dio Vettelek
Lewis Hamilton britainiarra podiumetik kanpo geratu da.
2017/06/25 - 21:21
Azerbaijango Sari Nagusian, Ricciardo garaile
Red Bull taldeko pilotua izan da azkarrena Bakuko hiri-zirkuituan, eta Bottas eta Stroll igo dira harekin batera podiumera.
2017/04/30 - 21:26
Bottasek lehen garaipena lortu du Errusiako Sari Nagusian
Valtteri Bottas (Mercedes) pilotuak irabazi du Bat Formulako Errusiako Sari Nagusia. Sebastian Vettel (Ferrari) alemaniarraren presioari eutsi dio azken itzulietan.
2017/04/16 - 23:49
Vettelek irabazi du Bahraineko Sari Nagusia
Sebastian Vettel (Ferrari) alemaniarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du, eta Mundialeko liderra da. Mercedeseko Hamilton eta Botas pilotuak gainditu ditu Bahrainen.
2017/04/09 - 14:04
Hamiltonek oztoporik gabe irabazi du Txinan
Carlos Sainz zazpigarren izan da eta Fernando Alonsok lasterketa utzi du, aurreko sari nagusian bezala, autoarekin izandako arazoen ondorioz.
2017/03/26 - 15:38
Vettel eta Ferrari garaile, urte eta erdiren ostean
Fernando Alonsok (McLaren-Honda) lasterketa utzi behar izan du, arazo mekaniko baten ondorioz.
2017/03/24 - 15:53
Abian da Bat Formulako denboraldi berria
Hamar eskuderia lehiatuko dira azaroaren 26 arte jokatuko diren 20 lasterketetan. Aldaketa ugari daude, arauak barne. Lewis Hamilton da Munduko txapelketa irabazteko faborito nagusia.
2016/12/02 - 18:28
Nico Rosbergek Bat Formula utziko du
"Orain nire bizitzako atal berri bati hasiera emango diot. Zain dudana ikusteko irrikaz nago", esan du munduko txapeldun berriak.
2016/11/13 - 23:38
Hamiltonek irabazi du Brasileko Sari Nagusia
Lewis Hamiltonek irabazi du Brasileko Sari Nagusia Nico Rosberg bere taldekidea menderatuta. Rosberg, ordea, liderra da, eta nahikoa du azken lasterketan hirugarren izatearekin txapeldun izendatzeko.
2016/10/31 - 22:30
Hamiltonek mundiala estutu du Mexikon garaipena lortuta
Lewis Hamilton izan zen irabazlea eta Rosberg, bigarren. Vettelek hirugarren bukatu zuen lasterketa eta Verstappenek laugarren, baina zigortuak izan ziren, eta Ricciardoren izan zen hirugarren postua.
2016/10/11 - 23:01
Mercedesek eraikitzaileen titulua ospatu du
Bat Formulako eraikitzaileen munduko txapeldun izan da, eta egoitza nagusian ospatu dute titulua langileekin. Bertan izan dira Lewis Hamilton eta Nico Rosberg pilotuak ere.
2016/10/02 - 17:06
Ricciardo garaile Malaysian eta Rosbergek lidertza sendotu du
Daniel Ricciardok (Red Bull) irabazi du Malaysiako Sari Nagusia. Max Verstappen (Red Bull) izan da bigarren eta Nico Rosberg (Mercedes), hirugarren. Hamiltoni motorra apurtu zaio, eta ez du bukatu.
2016/09/04 - 20:53
Rosbergek irabazi du Italiako Sari Nagusia
Nico Rosberg (Mercedes) izan da onena Monzako zirkuituan. Lewis Hamilton bere taldekidea izan da bigarren eta Sebastian Vettel (Ferrari), hirugarren.
2016/07/31 - 19:51
Hamilton aise nagusitu da Alemanian eta sendo da Mundialeko lidergoan
Bigarren Daniel Ricciardo australiarra izan da, eta hirugarren, Max Verstappen holandarra.
2016/07/24 - 19:11
Hamilton lider jarri da, Hungarian irabazi ostean
Britainiarrak mundialeko lehen postua kendu dio Nico Rosberg taldekideari.
2016/05/30 - 02:31
Hamiltonek irabazi du Monakoko Sari Nagusia
Lewis Hamilton (Mercedes) izan da nagusi Monakon. Daniel Ricciardo (RedBull) izan da bigarren eta Sergio Perez (Force India) izan da hirugarren.
2016/05/15 - 18:57
Verstappenek historia egin du Espainiako Sari Nagusia irabazita
Kimi Raikkonen bigarren izan da eta Sebastian Vettel hirugarren. Fernando Alonsok lasterketa utzi du, matxura baten ondorioz.
2016/05/02 - 00:09
Rosbergek irabazi du Errusiako Sari Nagusia
Nico Rosbergek (Mercedes) garaipena lortu du Sochiko zirkuiuan eta Munduko Txapelketako liderra izaten jarraitzen du. Bere taldekidea den Lewis Hamilton izan da bigarren eta Raikkonen, hirugarren.
2016/04/17 - 21:41
Rosbergek irabazi du Txinako Sari Nagusia
Nico Rosberg (Mercedes) izan da onena Shanghaiko zirkuituan. Sebastian Vettel (Ferrari) izan da bigarren eta Daniil Kvyat (Red Bull), hirugarren.
2016/03/20 - 23:51
Fernando Alonsoren istripu ikusgarria Australiako Sari Nagusian
Rosbergek irabazi du lasterketa, Hamilton bigarren izan da, eta Vettel, hirugarren. Eguneko irudia, ordea, Fernando Alonsoren istripuak utzi du. Asturiarra, onik atera da.