1 Formula
2025/12/07 - 19:16
Lando Norris, 1 Formulako munduko txapelduna
Pilotu britainiarrak 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi du Abu Dhabiko Sari Nagusian hirugarren amaituta, Verstappen eta Piastriren atzetik.
2024/11/24 - 12:16
Verstappen, 1 Formulako munduko txapeldun laugarren urtez jarraian
Max Verstappen (Red Bull) pilotu nederlandarrak laugarren aldiz jarraian irabazi du 1 Formulako munduko txapelketa, Las Vegaseko Sari Nagusian bosgarren postuan amaituta.
2024/03/24 - 12:18
Carlos Sainzek bereganatu du garaipena Australiako Sari Nagusian
Ferrari taldeko pilotu espainiarrak irabazi du Melbourneko Albert Park zirkuituan egindako lasterketa. Charles Leclerc izan da bigarren, eta Lando Norris hirugarren. Max Verstappen Munduko Txapelketako liderrak lasterketa utzi du, autoan matxura izan duelako bosgarren itzulian.
2024/02/15 - 20:49
''Kirol Mitoak ''erakusketak ikusgarri jarraitzen du Gasteizko Europako Biltzar Jauregian
Gasteizko Europako Biltzar Jauregia kirolzaleentzako topagune bilakatu da, izan ere, bertan kirol munduko 200 objektu interesgarri daude ikusgai. Erakusketa otsailaren 25era arte egongo da zabalik.
2024/02/01 - 22:34
Lewis Hamilton Ferrarin arituko da 2025etik aurrera
Ferrarik Lewis Hamilton fitxatu ostean, Carlos Sain pilotu espainiarrak talde italiarra utzi beharko du aurtengo denboraldia amaitzean.
2023/10/07 - 22:48
Verstappen, 1 Formulako munduko txapelduna hirugarren urtez jarraian
Verstappen matematikoki munduko txapeldun bihurtu da Sergio Perez taldekideak lasterketa utzi duenean. Bigarren amaitu du azken esprint gorabeheratsuan.
2023/09/17 - 19:29
Carlos Sainz, garaile Singapurreko Sari Nagusian
Ferrari taldeko pilotu espainiarrak irabazi du 2023ko Singapurreko Sari Nagusia. Hala, bere bigarren garaipena bereganatu du Bat Formulan.
2023/05/28 - 22:47
Verstappenek irabazi du Monakon, Alonsoren aurretik, eta Munduko Txapelketan lider jarraitzen du
Red Bull taldeko gidari herbeheretarra aise gailendu da Monakoko Sari Nagusian, denboraldiko seigarren proban, eta Alonsok (Aston Martin) bosgarren aldiz lortu du podiumera igotzea. Esteban Ocon (Alpine F1) izan da hirugarren.
2023/05/17 - 17:02
Bertan behera geratu da 1 Formulako Emilia Romagnako Sari Nagusia, Italian izandako uholde larriengatik
Asteburu honetan Imolako zirkuituan jokatzekoa zen lasterketa Munduko Txapelketako seigarren proba izan behar zuen.
2023/05/08 - 16:39
Fernando Alonso 102 aldiz igo da podiumera Bat Formulan, laugarrenez aurten, bost lasterketaren ostean
Hirugarren izan zen asteburu honetan jokatutako Miamiko Sari Nagusian, Marx Verstappen eta Sergio "Checo" Perezen atzetik.
2022/10/09 - 13:36
Verstappen, munduko txapeldun Suzukan irabazita
25 urteko herbeheretarrak bere 32. garaipena lortu du F1ean. Lasterketak amaiera zoro eta nahasian izan du, ez zirela txapelketako puntu guztiak banatuko baitzirudien.
2022/07/28 - 15:39
Sebastian Vettelek 1 Formula utziko du denboraldi amaieran
35 urteko pilotu alemaniarrak munduko lau txapelketa irabazita esango dio agur lehia profesionalari.
2021/12/12 - 16:48
Verstappen, munduko txapelduna, azken itzulian Hamilton aurreratu eta gero
Herbeheretako lehen pilotua da Bat Formulako Munduko Txapelketa irabazten.
2021/11/08 - 12:14
Max Verstappenek Mexikoko Sari Nagusia irabazi du
Max Verstappenek (Red Bull) beste garaipen bat erdietsi du Bat Formulako Munduko Txapelketan; bigarren Lewis Hamilton (Mercedes) izan zen eta hirugarren etxean zegoen Sergio 'Checo' Perez (Red Bull).
2021/10/25 - 13:13
Max Verstappenek irabazi du AEBko Sari Nagusia
Max Verstappenek (Red Bull) undercut (boxes baliatuz egindako aurreratzea) bati esker Lewis Hamilton (Mercedes) aurreratu eta AEBko Sari Nagusia irabazi zuen; Sergio 'Checho' Prrez hirugarren izan zen.
2021/10/10 - 20:48
Bottasek irabazi du Turkiako Sari Nagusia
Valtteri Bottasek (Mercedes) erdietsi du garaipena Turkiako Istanbul Parken; Max Verstappenek (Red Bull) sailkapeneko lehen postua berreskuratu du bigarren eginda eta Sergio Perezek podiuma osotu du.
2021/10/09 - 19:48
Bottas irtengo da lehen postutik Turkian
Lewis Hamilton (Mercedes) pilotua izan da azkarrena, baina zigorra jarri diote eta Valtteri Bottasentzat da polea; Fernando Alonso (Alpine) bosgarren aterako da eta Carlos Sainz (Ferrari), motorra aldatu, azkena izango da irteeran.
2021/09/26 - 20:31
Hamiltonek bere 100. garaipena lortu du Errusiako Sari Nagusian
Lewis Hamiltonek bere ehungarren garaipena lortu du Errusiako Sari Nagusian. Atzetik, Max Verstappen, bigarren, eta Carlos Sainz, hirugarren, sailkatu dira.
2021/09/13 - 19:08
Hamiltonek eta Verstappenek Monzan izandako istripua
Lewis Hamilton eta Max Verstappen aukerarik gabe geratu ziren Bat Formulako Monzako Sari Nagusian, istripu baten ostean.
2021/07/18 - 23:39
Hamiltonek garaipen eztabaidagarria lortu du Silverstonen
Lewis Hamiltonek irabazi du Silverstonen. Hala ere, eztabaidagarria izan da garaipena. Izan ere, britainiarrak Verstappenekin izandako istripu bat lasterketatik at utzi du belgikarra.