Basque Team
2024/05/30 - 13:00
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak, 'Bat To Paris' saioaren hurrengo atalean
Igeriketa egokitua izango dute hizpide Basque Teameko 'Bat To Paris' saioaren "Izarren Pare" atalean. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak elkarrizketatutuko dituzte. Igandeko "Helmuga" saioan izango da ikusgai.
2024/05/21 - 17:21
Virginia Diaz arraunlaria Parisko Joko Olinpikoetarako sailkatu da
Basque Teameko kirolariak garaipena lortu du banakako scull lehiaketan, Lucernan jokatzen ari diren olinpiada aurrekoetan. Hori dela eta, Parisen izango da uda honetan.
2024/05/19 - 14:00
BAT To Paris: ''Motibazioak bere horretan dirau''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izan du protagonista. Maialen Chourraut, Pau Echaniz eta Miren Lazkano elkarrizketatu dituzte.
2024/05/16 - 15:03
Maialen Chourraut buru duen eslalom-piraguismo taldea da 'BAT To Paris' saioaren 4. ataleko protagonista
Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izango du protagonista, "Motibazioak bere horretan dirau" izeneko atalean.
2024/05/12 - 14:00
BAT To Paris: ''Etengabeko hasi-beharra''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako 'BAT To Paris' telesailak Rakel Mateo triatleta paralinpikoaren istorio hunkigarria kontatu du, "Etengabeko hasi-beharra" atalean.
2024/05/09 - 14:20
Rakel Mateo paratriatletaren hobetze-bidea, 'BAT To Paris' telesailaren hurrengo atalean
Basque Team Fundazioak ekoiztutako 'BAT To Paris' telesailak Rakel Mateo paratriatletaren istorio hunkigarria kontatuko du, 'Etengabeko hasi-beharra' izeneko atalarekin.
2024/04/28 - 16:02
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste brontze bat eskuratu dute Madeirako Europako Txapelketan
Basque Teameko igerilariak podiumeko hirugarren tokira igo dira estiloetako 4x100 metroko proban.
2024/04/28 - 14:15
Iñi Martinez freeriderra, mendia eta eskia uztartuz
Iñi Martinezek eskia du pasio, zehazki, "freeride" modalitatea. Pistaz kanpo iblitzeak "xarma berezia" duela dio, eta adrenalina hori deskribaezina dela. Hala ere, segurtasunari lehentasuna eman behar zaiola adierazi du.
2024/04/28 - 14:00
BAT To Paris: ''Skatea: Aire berriak olinpismoan''
Basque Team Fundazioak "BAT To Paris" dokumental sortaren lehen atala estreinatu du ETB1eko "Helmuga" saioan. Naia Laso eta Afrika Criado skaterrak izan dira protagonistak, Parisko Olinpiar Jokoetarako postu bat lortzeko egiten ari diren bidean.
2024/04/26 - 15:53
Iñigo Llopisek bere hirugarren domina lortu du Madeirako Europako Txapelketan
Basque Teameko igerilariak brontzezko domina bereganatu du 34 puntuko estiloetako 4x100 metroko proban.
2024/04/25 - 14:09
Naia Laso eta Afrika Criado skaterrak izango dira protagonistak, igandeko ''Helmuga'' saioaren barruan
Aste honetan Basque Team Fundazioak ekoiztutako 'BAT To Paris' telesaila estreinatuko da skateari eskainitako "Aire berriak olinpismoan" izeneko atalarekin. Naia Laso bermeotarra eta Afrika Criado gasteiztarra izango dira protagonistak, Parisko Olinpiar Jokoetarako bidean.
2024/04/24 - 10:53
Brontzezko domina bana irabazi dute Zudairek eta Llopisek
Zudaire hirugarren izan zen 100 metro bular eran (SB7); Llopisek, berriz, 100 metro tximeleta kategorian (S8) lortu zuen domina.
2024/04/23 - 11:30
Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea irabazi du Europako Txapelketan, 100 metro bizkar eran
Gipuzkoarrak 1:06.25eko denbora behar izan zuen distantzia osatzeko. Mark Malyar israeldarra (1:07.57) izan zen bigarren, eta Bohdan Hrynenko ukrainiarra hirugarren (1:08.87).
2024/04/19 - 11:40
Aingeru Garay eta Arrieta Rodriguez euskal eskiatzaileak, Espainiako txapeldunak eslalom modalitatean
Garaipen honekin, Arrietak iaz Baqueira Bereten irabazi zuen eslalom titulua berretsi du, eta Garayk Espainiako bigarren titulua eskuratu du, aurreko denboraldian erraldoiko modalitatean nagusi izan ondoren.
2024/03/15 - 14:53
Eguibar: ''Sei hilabete beharko ditut ehuneko ehunean itzultzeko, gogotsu hartzen dut sendatze prozesua''
Lucas Eguibar euskal snowboardlariak min hartu zuen Akilesen tendoian. Denboraldia amaitu da donostiarrarentzat, baina gogotsu dago errehabilitazioari ekiteko. Nola lesionatu zen kontatu, eta etorkizunerako dituen erronkez hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/03/10 - 20:44
Lucas Eguibarrek hautsita du Akilesen tendoia, eta agur esan dio denboraldiari
Euskal snowboardlariak erorikoa izan zuen Cortina D'Ampezzoko Munduko Kopako probako kontsolazio finalean, eta horrexek eragin zion lesio larria.
2024/03/03 - 21:03
Nadia Erostarbek eta Joan Duruk laugarren egin dute Munduko Txapelketan, Puerto Ricon
Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu dute, eta Tahitin lehiatuko dira zortzigarren izan den Andy Criererekin eta Janire Gonzalez-Etxabarrirekin batera.
2024/03/03 - 20:14
Naia Laso, 2024ko WTS Dubai Parkeko txapeldun
Hamabost urteko euskal skaterrak irabazi du World Skating Tour Dubai Park skate txapelketa, eta argi utzi du Parisko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko aukera handiak dituela.
2024/03/03 - 18:42
Erostarbe eta Duru, laugarren Munduko Surf Txapelketan
Emakumezkoen mailako finala laugarren postuan amaitu du Nadia Erostarbek. Fitzgibbons izan da txapelduna. Gizonezkoen mailan, aldiz, Joan Duru laugarren izan da. Titulua Medinak bereganatu du. Basque Teameko surflariek txapelketa bikaina egin dute.
2024/03/02 - 22:14
Andy Crierek eta Joan Duruk Olinpiar Jokoetarako txartela ziurtatu dute
Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan, Andy Criere eta Joan Duru Basque Teameko surflariek Olinpiar Jokoetarako txartela lortu dute.