Basque Team
2022/01/11 - 12:17
Basque Teameko bikaintasun proiektuko surflariak Lezamako egoitzan sartu dira
Athletic Clubek eta Basque Teamek akordioa itxi dute Fundazioko bekadun batzuei ostatu emateko.
2022/01/05 - 18:41
Hamid Ben Daoud, desertuko maratoilaria
Hamid Ben Daoud atleta marokoarrak autobus baten azpian gurutzatu zuen Marokoren eta Espainiaren arteko muga, eta 14 urterekin iritsi zen Euskal Herrira. 2021eko maiatzean Espainiako maratoiko marka berdindu zuen Valentzian.
2022/01/04 - 19:28
Basque Teameko kirolariek Lezamako instalazioetan hartuko dute ostatu
Lehen bi atletak Lezaman dauden dagoeneko, Odei Jainaga eta Hamid Ben Daoud.
2021/12/30 - 15:00
'Kako' Aramburu tiratzaileak amaitutzat eman du bere ibilbidea, ia bi hamarkada goi mailan eman ostean
Gipuzkoarrak diziplinari lotuta jarraituko du, Frantziako federazioan teknikari gisa Paris 2024an lehiatuko den taldea zuzentzen.
2021/12/20 - 17:38
Basque Golf Team-Olazabal Academy, Basozabaletik Olinpiar Jokoetara
Basque Team Fundazioak eta Golfeko Euskal Federazioak, Jose Maria Olazabalek gidatutako bikaintasun proiektua aurkeztu dute. Etorkizunean Olinpiar Jokoetan euskal golfak beti ordezkaritza izatea du helburu, baita nazioarteko zirkuituetako txartela duten jokalarien kopurua handitzea ere.
2021/12/19 - 19:09
Ainhoa Hernandezek eta Maitane Etxeberriak laugarren postuan amaitu dute Munduko Txapelketa
Danimarkako selekzioaren aurka galdu dute (35-28), eta brontzezko dominarik gabe geratu dira.
2021/12/18 - 17:41
Lucas Eguibarrek brontzea irabazi du Cerviniako Munduko Kopan
Basque Teameko 'rider'-ak berriz ere distira egin du 2022ko Beijingeko Joko Olinpikoetarako faboritoa den denboraldian.
2021/12/18 - 13:01
Hernandez eta Etxeberria finaletik kanpo geratu dira
Espainiako selekzioak galdu egin du finalerdietan Norvegiaren aurka eta brontzezko domina lortzeko lehiatuko da igandean.
2021/12/14 - 23:47
Hernandezek eta Etxeberriak eskubaloiko Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte
Espainiako selekzioarekin jokatzen duten Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxebberia jokalariek finalerdietarako txartela lortu dute, Espainiak irabazi egin baitio Alemaniari (26-21) final-laurdenetan.
2021/12/13 - 11:38
Brontze historikoa Beatriz Zudaire, Agurtzane Egiluz, Naiara Rodriguez eta Yáñezentzat Europako Txapelketan
Espainiak bere nazioarteko lehen domina lortu du Madrilen jokatu den txapelketa kontinentalean Alemaniari 40-58 irabazita.
2021/11/13 - 14:40
Patxi Peulak zilarra irabazi du patinajeko 10.000 metroko proban
Basque Teameko patinatzaileak beste metal bat eraman du Kolonbiako Ibaguée herrian.
2021/11/04 - 17:24
Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die Tokion izan ziren kirolari olinpiko eta paralinpikoei
Bizkaiko Foru Aldundiak, Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan izan ziren kirolariak omendu ditu. Tokion egindako ahalegina eskertu die Unai Rementeria ahaldun nagusiak.
2021/10/20 - 23:15
Eusko Jaurlaritzak harrera egin die euskal kirolari olinpiko sarituei
Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria sailburuarekin batera, Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan dominak eta diplomak irabazi zituzten euskal kirolariak hartu ditu Lehendakaritzan, Gasteizen.
2021/09/18 - 00:54
Higinio Riverok zilarra lortu du Kopenhageko Piraguismoko Munduko Txapelketan
Piraguista bilbotarrak paracanoe modalitateko VL2 200 metroko proban lortu du domina, Fernando Paulo brasildarrak baino 2.28 segundo gehiago eginez.
2021/09/12 - 21:30
Kerman Lejarraga, Europako superwelterreko txapeldun
Bizkaitarrak historia egin du welter eta superwelter mailako txapelduna bilakatuz.
2021/09/12 - 21:21
Kerman Lejarraga: ''Titulua Bilbon defendatu nahi dut''
Europako superwelterreko txapeldun berria da bilbotarra. Lejarraga oso pozik azaldu da egindako borrokagatik Dylan Charrat frantziarraren aurka.
2021/09/09 - 22:40
Iñigo Llopis 2022ko Munduko Txapelketari begira dago
Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu zuen Paralinpiar Jokoetan eta agerraldia egin du ostegun honetan Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera.
2021/09/05 - 20:25
Euskal kirolarien emaitzak Tokioko Paralinpiar Jokoetan
Euskal kirolak ordezkaritza zabala du Tokion. Guztira 20 kirolari lehiatuko dira 10 espezialitatetan.
2021/09/05 - 16:49
Asier Garciak eta David Mourizek laugarren bukatu dute gurpildun aulkiko saskibaloian
Gurpil-aulkiko saskibaloian, Espainiako Selekzioak galdu egin du Britainia Handiaren aurka (58-68) brontzezko dominaren lehian, eta, hala, Asier Garcia eta David Mouriz dominarik gabe geratu dira.
2021/09/04 - 16:36
Higinio Rivero: ''Azken metroetan ezin izan diot erritmoari eutsi''
Piraguista bilbotarrak seigarren egin du final handian eta paralinpiar diploma irabazi du.