Basque Team
2023/11/23 - 12:54
Leire Olaberria txirrindulari ohia, aste honetako ''Geldiezinak'' atalean
Leire Olaberria txirrindulari ohiak bere historiaren errepasoa egingo du "Geldiezinak" telesailaren seigarren atalean. Bere historia kontatu du, emakumeak kirol honetan izan duen bilakaeraz hitz egiteaz gain.
2023/11/22 - 16:26
Juan del Campo eskiatzaile bilbotarrak primeran ekin dio Munduko Kopari
Joan den asteburuan Austrian jokatutako eslalom proban, 24. geratu zen Juan del Campo eskiatzaile bilbotarra. Hala eta guztiz ere, gehiago nahi duela adierazi du.
2023/11/19 - 13:00
Ainhoa Ibarra: 'Elurretan belaunaldi berrien zain'
Ainhoa Ibarra eskiatzaile gernikarra da "Geldiezinak" telesaileko protagonista aste honetan. Lau olipiar jokoetan hartu zuen parte. sei urte zituela hasi zen lehiatzen, eta 25 urteko ibilbide oparoa egin zuen.
2023/11/16 - 12:23
Ainhoa Ibarra eskiatzailearen ibilbideaz, ''Geldiezinak''en hurrengo atalean
Ainhoa Ibarra eskiatzaile gernikarrak lau bider hartu du parte Olinpiar Jokoetan, eta zazpi aldiz Munduko Txapelketan. Bizitako ibilbide oparoaz ez ezik, etorkizunaz ere hausnartu du bizkaitarrak.
2023/11/05 - 13:00
Maider Unda: 'Indar erakusle'
Maider Unda borrokalari ohi arabarra izan da aste honetako protagonista "Geldiezinak" telesailean. Gizonezkoen sektorearekin lotzen den diziplina batean erreferente izan da, eta zer-nolako esperientzia izan den kontatu du.
2023/11/02 - 13:48
''Geldiezinak'' telesailak Maider Unda borrokalari ohiari eskainiko dio hurrengo atala
Undak brontzea lortu zuen 2012ko Londresko Jokoetan eta diploma olinpiko bat 2008ko Beijingeko bosgarren postuagatik. Lan handia egin zuen horra iristeko eta gizonezkoen sektorearekin lotzen den diziplina batean erreferente izateko.
2023/10/29 - 13:00
Almudena Cid: 'Irmotasunaren ikurra'
Lau olinpiar jokotan parte hartu duen euskal kirolari bakanetakoa da Almudena Cid arabarra. "Geldiezinak" proiektuaren erreportaje honetan, bere kirol ibilbidea errepasatzeaz gain, bidean gainditu beharreko trabak ere aztertu dituzte.
2023/10/26 - 16:45
Almudena Cid gimnasta ohia, ''Geldiezinak''en hirugarren atalean
"Almudena Cid, irmotasunaren ikurra" izeneko dokumental laburrak, gimnasta arabarraren ibilbidea azpimarratzeaz gain, lau ziklo olinpikoetan eliteari eutsi ahal izateko aurre egin behar izandako arazoetan ere jartzen du arreta.
2023/10/22 - 22:59
Omenaldia egin diote Nadia Erostarberi, Zarautzen
Surflari zarauztarrari bi txanda falta izan zaizkio hurrengo denboraldian onenekin jarduteko. Hala ere, zortzigarren geratu da Challenger kategorian, eta hurrengo denboraldian jarduteko txartela bermatu du.
2023/10/22 - 21:46
Curlingeko munduko txapeldunordeak etxera itzuli dira zilarrezko dominak kolkoan zintzilik
Sergio Vez, Oihane eta Leire Otaegi eta Mikel Unanue euskal kirolariek harrera jaso dute Bilboko Aireportuan. Laukotea bigarren izan da Curlingeko Munduko Txapelketan.
2023/10/22 - 14:00
Maialen Chourraut: 'Jokoen euskal erregina'
Maialen Chourraut da aste honetako protagonista ETB1eko "Helmuga" saioan. Haurdunaldia eta edoskitzea goi-mailako kirolarekin uztartzeaz aritu da, bere esperientzian oinarrituta.
2023/10/22 - 00:26
Vez, Otaegi ahizpek eta Unanuek zilarrezko domina lortu dute Curlingeko Munduko Txapelketetan
Euskal laukotea bigarren izan da maila mistoan Suediaren aurka 8-2 galdu ondoren.
2023/10/19 - 16:45
Maialen Chourraut piraguista, ''Geldiezinak'' proiektuko hurrengo protagonista
Olinpiar Jokoetan hiru domina lortuta, bere kirol ibilbidea bikaina da eta hori amatasunarekin eta familia-bizitzarekin uztartzen jakin du.
2023/10/12 - 14:24
Ibone Belaustegigoitia, euskal aitzindaria Olinpiar Jokoetan
Ohol-jauzilari ohia izan zen Joko batzuetan lehiatu zen lehen euskal emakumea. Londresen egin zuen 1948an, Mexikoren izenean, han erbesteratua izan baitzen familiarekin batera, neskato bat zela.
2023/10/08 - 22:56
Naia Lasok bosgarren bukatu du skate parkeko Munduko Txapelketa
Basque Teameko Naia Laso skaterra bosgarren izan da saket parkeko Munduko Txapelketan. Ondorioz, gora egungo du munduko sailkapenean eta gertuago du Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela.
2023/10/07 - 23:10
Naia Lasok skateko Munduko Txapelketako finalerako txartela lortu du
Basque Tameko skaterrak aurrera egin du finalerdietan, zortzi onenen artean sartuta. Beraz, Bermeoko neska munduko txapeldun izateko lehian egongo da.
2023/10/07 - 15:59
Miren Lazkano, 17. Frantziako Munduko Kopako kanoako proban
Euskal piraguistak ezin izan du finalerdia gainditu eta hamazazpigarren postuan amaitu du Munduko Kopako azken hitzordua.
2023/10/06 - 22:38
Bijueska eta Gonzalez finalerdietatik kanpo geratu dira skateko Munduko Txapelketan
Egoitz Bijueskak (12 urte) 23. postuan amaitu du Ostia-Erromako Park modalitateko Munduko Txapelketan. Peio Gonzalezek, sailkatu ez arren, Pariseko Jokoetan lehiatzeko borrokan jarraitzen du.
2023/10/06 - 21:26
Miren Lazkano kanoako finalerdietara sailkatu da Frantziako Munduko Kopan
Finalerdietan sartzetik gertu geratu da Klara Olazabal, Pau Echaniz bezala. Maialen Chourrautek ere ez du kayakeko finalerako sailkatzea lortu.
2023/10/05 - 22:40
Naia Laso eta Gadea Moja Munduko Txapelketako final-laurdenetara igaro dira
Naia Laso eta Gadea Moja Ostia-Erroman jokoan ari den Park modalitateko Munduko txapelketan final laurdenetara igaro dira. Hegoa Zabalburuk, berriz, ez du sailkapena lortu.