Atano III pilotalekua
2022/10/16 - 16:55
Arrizabalaga eta Capellan, Hiru Hiriburuakeko irabazleak finalean Aldai-Mendizabal bikotea mendean hartuta
Arrizabalagak eta Capellanek jantzi dituzte txapelak Hiru Hiriburuak Txapelketako finala Aldairi eta Mendizabali irabazita, 22-15eko emaitzarekin. 1.400 pertsona egon dira Atano III.a frontoiko harmailetan.
2022/05/07 - 16:40
Altuna eta Zabaleta, finalerdietarako txartelaren bila
Gaur, 17:15etan, Atano pilotalekuan, final-laurdenetako ligaxkako azken partida erabakigarria jokatuko dute Altunak eta Zabaletak. Irabazten duenak finalerdietarako txartela eskuratuko du. Partida ikusteko aukera, ETB1en eta eitb.eusen.
2022/05/04 - 15:53
Ezkurdia vs Dario partida, bertan behera, errioxarraren lesioagatik
Bi pilotariek elkarren aurka jokatu behar zuten larunbat honetan, Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hirugarren jardunaldiaren barruan, baina Ezkaraiko aurrelariaren lesioak eragotzi egingo du.
2022/02/23 - 18:34
Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Tolosa bikoteak, prest ostiraleko play-offetako partidarako
Otsailaren 25ean, ostiralean, Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Tolosa bikoteak elkarren aurka ariko dira Donostiako Atano III.a frontoian. Finalerdietarako txartela izango dute jokoan. Jada materiala aukeratu dute. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus eta ETB1ek.
2022/02/22 - 18:22
Binakako Txapelketako playoffetako partiden datak eta ordutegiak
Ezkurdia-Tolosa bikoteak Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatuko du otsailaren 25an Donostian. Laso-Imaz eta Peña II.a-Albisu bikoteen arteko lehia otsailaren 27an izango da, Gasteizen. Bi norgehiagokak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus eta ETB1ek.
2022/01/30 - 21:58
Garaipen erosoa bereganatu dute Altunak eta Martijak Atanon (22-7)
Jokin Altunak eta Julen Martijak ez dute zailtasun handirik igaro Donostiako Atano III.a pilotalekuan Erik Jaka eta Jon Mariezkurrenari irabazteko. Hala, Aspeko bikoteak zazpigarren garaipena bereganatu du.
2022/01/02 - 21:29
Peñak eta Albisuk ezusteko eman dute Donostian (22-16)
Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldian Peñak eta Albisuk bigarren puntua erdietsi dute Irribarria eta Rezusta 22 eta 16 mendean hartuta.
2021/10/05 - 22:52
Zein izango dira Euskadiko kirol-esparruetako edukierak urriaren 7tik aurrera?
Futbol-estadioek eta frontoiek % 100eko edukiera izango dute. Hala, Reale Arena izango da bere edukiera osoa berreskuratu ahal izango duen Lehen eta Bigarren Mailako euskal taldeen zelaien arteko lehena.
2021/10/02 - 21:55
Zabaletak Atanoko erreboteko goiko aldera bidali du pilotakada bat
Jose Javier Zabaleta egungo atzelari sendoenetakoa dela agerian utzi du beste behin. Aimar Olaizolarekin batera aritu da Jokin Altuna eta Ander Imazen aurka, eta Donostiako Atano III.a frontoian jokatutako partidako une batean pilotalekuko errebotean jarri du pilota.
2021/09/30 - 18:46
Laso eta Peña II.a, Lau t'erdiko final-laurdenetako txartelaren bila
Unai Lasok eta Jon Ander Peñak igandean jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketa Donostian. Ostegun honetan materiala aukeratu dute Atano III.a frontoian.
2021/08/20 - 15:55
Ikuskizuna Atano pilotalekuan
Jokin Altunak Unai Laso gainditu zuen (22-17) Donostiako frontoian jokatutako partidan. Zaleek asko gozatu zuten.
2021/08/20 - 10:35
Altuna vs Laso, azken tantoak
Donostiako Atano III pilotalekuan Jokin Altunaren eta Unai Lasoren partida jokatu zen. Udako pilotariak omen dira eta biek ala biek ikuskizuna eman zuten jendez betetako frontoian.
2021/08/19 - 14:28
Altuna III.a vs Laso, udako desafioa
Gaur, zuzenean, sasoian dauden bi pilotarien arteko partida Atano III.etik. Jokin Altunak eta Unai Lasok indarrak neurtuko dituzte berriro 22:00etatik aurrera (ETB1en eta eitb.eus-en).
2021/05/31 - 15:55
Altuna III.ak 22-14 irabazi dio Artolari Donostian
Iaz Alegiarra birritan gailendu zitzaion Amezketarrari baina Lehen Mailako Lau t´erdiko Txapelketako lehenengo partida Altunak eraman zuen. Sakeaz baliatu zen garailea Artolari min egiteko.
2021/03/14 - 22:58
Olaizola eta Rezusta erraz gailendu dira Altunaren eta Bikuñaren aurka (22-6)
Olaizola-Rezusta bikoteak txapelketako 6. puntua eskuratu dute Altuna eta Bikuñari nagusitasun osoz irabazi eta gero, Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako neurketan.
2020/11/06 - 12:25
Altuna III.ak 22-19 irabazi dio Olaizola II.ari
Jokin Altunak Aimar Olaizolari 22-19 irabazi dio Donostiako Atano III.ean. Partida hasieran zabaldu du zuloa Altunak, Olaizolak berdindu du baina bukaeran amezketarra gehiago izan da.
2020/11/06 - 12:24
Jokin Altunak erakustaldia eman du Olaizola II.aren aurka (22-19)
Amezketako pilotaria jaun eta jabe izan da Atano III.ean. Aimarrek ez du amore eman, baina ederto sufritu du partidako tanto bakoitzean. Biek finalerdietan sartzeko aukerrei eusten diete.
2020/11/06 - 11:17
Hiru bikote, bi frontoi eta finalerdietan egoteko txartel bat
Donostian Berasaluze-Albisu / Xala-Zubieta partida jokatuko da ostiralean eta larunbatean, Arrigorriagan, Titin-Merino / Urrutikoetxea-Beroiz. Hiru bikote, eta leku bat finalerdietan.
2020/11/06 - 10:54
Ceciliok Aitor Zubieta ordezkatuko du, Atano III pilotalekuan
Errioxako pilotariak Xalarekin batera jokatuko du Binakako hirugarren jardunaldia, Oinatz Bengoetxearen eta Ladis Galrzaren aurka.
2020/11/06 - 10:40
Buruz Buruko ona eskeini zuten Atanon Olaizolak eta Bengoetxeak
Lehia gogorra eta tanto on asko Olaizolak eta Bengoetxeak atzo Atanon jokatu zuten buruz burukoan. Olaizola nagusitu zen 22-15 baina Bengoetxeak irudi ona eman zuen. Pilotazaileek gustura irten ziren