Asier Illarramendi
2023/02/18 - 17:32
Bere atean sartutako gol batek Celtaren aurka berdintzera zigortu du Reala (1-1)
Etxekoak nagusi izan dira neurketan, baina luzapenean Le Normandek bere atean sartutako golak bi puntu kendu dizkie donostiarrei.
2023/02/14 - 00:35
Realak 2-3 irabazi du Espanyolen aurka espero baino gehiago sufrituta
Txuri-urdinak 0-3 jarri dira aurretik 60. minuturako. Etxeko taldeak, baina, ez du amore eman, eta jaitsiera postuetatik aldentzeko beharrak 2-3 jartzera eraman ditu, Reala azken minuturaino estu hartuz.
2023/01/31 - 13:46
Realak azken 20 urteotako lehen itzulirik onena egin du, 2002-03 denboraldian txapeldunordea izan zenetik
Donostiako taldeak 39 puntu lortu ditu lehen itzulian, 12 partida irabazita eta hiru berdinketa izanda; soilik lau partida galdu ditu. 2022-03 Ligako lehen itzulia amaituta, Raynald Denoueix entrenatzailea zela, 43 puntu zituen Realak.
2023/01/17 - 22:21
Realak aurrera egin du Kopan Mallorcari irabazita (1-0)
Robert Navarrok 6. minutuan lortutako golak garaipena eman dio Donostiako taldeari eta final-laurdenetan izango da.
2022/12/16 - 23:53
Reala ezin izan da nagusitu Leedsen aurka (2-1)
Realak galdu egin du Leedsen aurka Ingalaterran jokatutako lagunartekoa, azkena, asteazkenean Kopako partida jokatu baino lehen. Zubimendik ireki du markagailua, baina etxekoek buelta eman diote partidari.
2022/10/16 - 18:35
Realak bolada ona luzatu du Celtari irabazita (1-2)
Illarramendik eta Zubeldiak sartutako golek garaipena eman diote Realari, Galizian. Txuri-urdinek 7 partida irabazi dituzte jarraian.
2022/09/11 - 23:46
2 eta 1 galdu du Realak Getaferen aurka
Imanolen mutilek ezin izan dute punturik atera Coliseumean eta esku-hutsik atera dira handik. Sadiqek zelaia lesionatuta utzi behar izan du 35. minutuan.
2022/03/01 - 12:13
Asier Illarramendi kapitaina bueltan da
Osasunaren kontrako euskal derbian Illarramendi hasierako hamaikakoan izan zen. Erdilariak partida ona jokatu zuen bere bueltako partidan.
2021/09/06 - 21:57
Illarramendi talde lanera itzuli da
Min hartuta egon ostean, Asier Illarramendik entrenamendua egin du taldekideekin batera. Mikel Oyarzabal ere lansaioan egon da, opor egun bazuetaz gozatu ondoren.
2021/08/20 - 22:14
Illarramendi berriz lesionatu da
Realeko jokalaria den Asier Illarramendik lehen graduko lesioa du eskuin izterrean. Bi aste inguru emango ditu jokatu gabe.
2021/07/09 - 16:19
Asier Illarramendi: ''Espero dut aurten lesioek ni errespetatzea''
Realeko kapitainak esan duenez, lehenengo egunetako sentsazioak "onak" izaten ari dira.
2021/05/28 - 22:26
Gernikako haur batzuk, pozarren Villalibrerekin futbolean jokatzen
Asier Villalibre Athleticeko jokalariak, bere herriko haur batzuekin jokatu du futbolera. Haurrek euren idoloarekin jokatzeko aukera izan ute.
2021/05/10 - 20:00
Asier Illarramendi: ''Giroa lasterketa polita da, niri asko gustatzen zait''
Realeko jokalaria "Ez da Giro!" saioko 'Besaulkitik' ataleko protagonista izan da. Zorte handia opa die euskal txirrindulariei.
2021/04/10 - 02:01
Illarramendi: ''Reala nire bizitzako kluba da''
Asier Illarramendi Realeko kapitainak, talde txuri-urdinak berarentzat zer esan nahi duen azaldu du "Geurea bai edo bai, Reala txapeldun" saioan.
2021/04/10 - 01:59
Reala, lankidez eta lagunez osatutako taldea
Reala 2020ko Errege Kopako txapelduna da. Arrakastaren gakoa zein den azaldu digute Mikel Merinok (gaztelaniaz) eta Asier Illarramendik.
2021/04/09 - 12:24
Illarramendi: ''Eskerrik asko sanitario guztioi''
Asier Illarramendi Realeko kapitainak eskerrak eman nahi izan dizkie lehen lerroan borrokan dabiltzan langile guztiei. Ospitaletik keinua eskertu dute.
2021/04/04 - 15:36
Iñigo Martínezek Realeko taldekide ohiak eta Aperribay presidentea zoriondu ditu
Athleticeko jokalaria Realeko jokalariengana hurbildu da Kopako finalean lortutako garaipenagatik zoriontzeko.
2021/04/04 - 13:50
Eta Illarramendik tronpeta jo zuen
Kopako titulua irabazi eta ondo ospatu zuten Realeko jokalariek. Asier Illarramendik tronpeta jo zuen taldekideen aurrean.
2021/04/04 - 03:09
Jokalarien ospakizuna, Koparekin
Asier Illarramendik Kopa jaso du eta taldekideengana joan da ospakizunei hasiera emateko.
2021/04/04 - 02:29
Illarramendi: ''Kopa hau gurea bezain zaleena da, haiek gabe ez gara ezer''
Realeko jokalaria finala jokatu aurretik lesionatu zen, baina garaipen honekin tristura atzean utzi du. Honen atzean lan asko egon dela adierazi du eta Kopa sari bikaina dela esan du.