Aryna Sabalenka
2025/09/07 - 11:22
Aryna Sabalenka nagusitu da AEBko Irekian, New Yorken, Amanda Anisimova mendean hartuta
Bielorrusiarrak bigarren urtez jarraian irabazi du AEBko Irekia, bere ibilbideko laugarren "handia", Amanda Anisimova estatubatuarra 6-3 eta 7-6 (7-3) garaituta.
2025/06/05 - 22:20
Gauffek eta Sabalenkak Roland Garroseko titulua izango dute jokoan
Coco Gauff estatubatuarrak Aryna Sabalenka bielorrusiarraren aurka neurtuko ditu indarrak Roland Garroseko finalean. Gauffek Boisson garaitu du (1-6 eta 2-6) finalerdian, eta Sabalenkak Swiatek (7-6, 4-6 eta 6-0).
2025/01/25 - 19:19
Sabalenkaren haserre izugarria eta Keysen poza, malko eta guzti, Australiako Irekiko finalean
Aryna Sabalenka munduko lehen tenislariak sekulako haserrea hartu du Australiako Irekiko finala Madison Keys munduko 14. tenislariaren aurka galduta. Bielorrudiarrak argi eta garbi agertu du bere haserrea kantxan.
2025/01/25 - 14:18
Keysek Sabalenka iazko txapelduna gainditu du Australiako Irekiko finalean
Madison Keys estatubatuarrak 2017ko US Openeko finalak utzitako arantza atera du Australiako Irekiko finalean Aryna Sabalenka munduko lehen tenislaria 6-3, 2-6 eta 7-5 gaindituta.
2024/09/08 - 11:34
Sabalenka da AEBko Irekiko txapeldun berria
Aryna Sabalenkak erakustaldi sutsua eta boteretsua emanda garaitu du Jessica Pegula, 7-5 eta 7-5, ordubete eta 53 minutuan.
2024/01/27 - 14:12
Sabalenkak titulua berretsi du Australiako Irekian, finalean Zheng menderatuta
Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna. Iaz ere berak irabazi zuen Ozeaniako Grand Slama; beraz, bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Bielorrusiarrak Qinwen Zheng menderatu du aurtengo finalean, bi setetan (6-3 eta 6-2).
2023/09/08 - 12:30
Gauff eta Sabalenka izango dira aurrez aurre AEBko Irekiko finalean
Coco Gauffek eta Aryna Sabalenkak emakumezkoen AEBko Irekiko finala jokatzeko txartela lortu dute, Karolina Muchova (6-4 eta 7-5) eta Madison Keys (0-6, 7-6 [1] eta 7-6 [5]) kanporatuta, hurrenez hurren.
2023/01/28 - 16:03
Sabalenkak irabazi du Australiako Irekia
Aryna Sabalenka tenislari bielorrusiarrak bereganatu du garaipena denboraldiko lehen Grand Slamean, finalean Elena Rybakina mendean hartuta, 4-6, 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin.
2021/07/06 - 22:00
Barty, Kerber, Pliskova eta Sabalenka, Wimbledoneko finalerdietara
Ashleigh Bartyk Angelique Kerber izango du aurkari lehen finalerdian, eta Aryna Sabalenkak Karolina Pliskovaren kontra jokatuko du bigarren finalerdia.