Aritz Aduriz
2017/12/11 - 00:12
Athleticek arnasa hartu du Levanteri irabazita
Zuri-gorriek 1-2 irabazi dute Ciutat de Valencian. Adurizek egin du lehen gola, Laportek bere atean sartu du banakoa eta Postigok bere atean sartu du Athletici garaipena eman dion gola.
2017/12/08 - 21:18
Raul Garcia eta Aduriz, Europa Ligako seigarren jardunaldiko hamaikako onenean
Gol bana sartu zuten Athleticek Zoryaren aurka lortutako garaipenean (0-2) eta UEFAk multzoen faseko azken jardunaldiko hamaikako onenean sartu ditu.
2017/11/24 - 11:29
Aduriz, Europa Ligako bosgarren golegile onena
Henrik Larsson (40 gol), Klass-Jan Huntelaar (34), Radamel Falcao (31) eta Gerd Muller (29) dira gol gehien sartu dituzten jokalariak.
2017/11/23 - 22:15
Athleticek kostata irabazi dio Herthari (3-2) eta bere esku dauka sailkatzea
Zuri-gorriek hiru puntuak erdietsi dituzte, eta ez dute beste markagailuei begira egon behar sailkapena lortzeko. Nahikoa lukete berdinketa bat Zoryaren aurka.
2017/11/20 - 01:25
Athleticek puntu bat lortu du Vila-realen aurka
Talde zuri-gorriak eta horiak bana berdindu dute San Mamesen. Kepak penalti bat gelditu du, Triguerosek aurretik jarri du talde bisitaria eta Adurizek jarri du berdinketa markagailuan azken txanpan.
2017/11/15 - 18:07
Aduriz: 'Nire burua indartsu ikusten dudan bitartean, jarraitu nahi dut'
Aurrelariak kontratua luzatu du Athleticekin, 2019ren ekainaren 30era arte. Deuseztatze klausula 40 milioi eurokoa da.
2017/11/15 - 11:35
Adurizek 2019ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Jokalariak hurrengo denboraldia bukatu arte jarraituko du zuri-gorriekin. Deuseztatze klausula 40 milioi eurokoa da.
2017/11/03 - 11:10
Athleticen J Multzoko emaitzak eta sailkapena
Talde zuri-gorria hirugarren da 5 puntur Ostersundi 1-0 irabazi ostean; Hertha Berlin, etxean, eta Zorya, kanpoan, azken bi neurketak.
2017/11/03 - 10:09
Kuko Ziganda: 'Hau da jarraitu beharreko bidea'
Athleticek Ostersund gainditu zuen Aritz Adurizen golari esker. Entrenatzaile zuri-gorriak prentsa aurreaz aztertu zuen partida.
2017/11/03 - 00:05
Athleticek bizirik jarraitzen du oraindik Europan Adurizen gol bati esker
Zuri-gorriek denboraldiko lehen garaipena lortu dute Europa Ligan, Ostersund talde suediarrari irabazita. Hertha Berlinek Zoryaren aurka garaipena lortu izanak ere mesede egin die zuri-gorriei.
2017/09/21 - 10:53
Ziganda: 'Penaltia huts egiteak ondorioak izan ditu'
Aritz Adurizek ez zuen asmatu lehen zatian jaurtitako penaltian. Azkenean 1-2 irabazi zuen Atleticok San Mameseko futbol-zelaian (prentsaurrekoa).
2017/09/11 - 18:08
Aritz Adurizek 150 gol sartu ditu Athleticekin
Gironaren aurkako partidan talde zuri-gorriaren bigarren gola sartu zuen, eta klubaren historiako bederatzigarren golegile onena da.
2017/09/10 - 19:58
Athletic sailkapenaren goialdean kokatu da, Girona menderatuta
Zuri-gorriek 2-0 irabazi dute San Mamesen, eta bigarren garaipena lortu dute jarraian. Muniain eta Aduriz izan dira golegileak. Porrotik jaso gabe jarraitzen du Bizkaiko taldeak.
2017/09/09 - 15:55
Aduriz eta Kepa deialdian sartu dira Gironaren aurkakorako
Talde zuri-gorriak Kataluniako taldea izango du aurkari igande honetan, 16:15ean, San Mamesen.
2017/09/06 - 14:58
Aduriz, lunbalgia zorrotzak jota
Aurrelari zurigorriaren 'bilakaeraren zain' daude Athleticeko zerbitzu medikuak.
2017/09/05 - 17:44
Adurizek entrenamendua utzi du bizkarreko minarekin
Athletic lanean ari da Gironaren aurkako partidari begira. De Marcosek ez du taldekideekin entrenatu. Kepa eta Nuñez selekzioekin daude. Aritz Adurizek eman du sustoa, baina ez du ezer larririk.
2017/08/28 - 19:14
Aduriz Lehen Mailako 20 golegile onenen zerrendan sartu da
Athleticeko aurrelariak 147 gol sartu ditu Lehen Mailan igandean Eibarri sartutako golarekin. Ondorioz, Ligako golegile historikoen artean da gipuzkoarra.
2017/08/27 - 23:32
Aduriz: 'Garaipen garrantzitsua lortu dugu eta pozik gaude'
Aritz Adurizen gol batek eman dio garaipena Athletici Eibarren aurkako derbian. Aurrelari zuri-gorria pozik azaldu da garaipena lortu ostean.
2017/08/27 - 22:08
Athleticek lortu du garaipena Eibarren aurkako derbian
Zuri-gorriek 0-1 irabazi dute Ipuruan Aritz Adurizek 39. minutuan sartu duen golari esker. Armaginek lehen porrota jaso dute Ligan eta bizkatairrek lehen garaipena eskuratu dute.
2017/08/18 - 15:15
Aduriz: 'Guk ez dugu inoiz amore ematen'
Athleticeko aurrelaria pozik agertu da Panathinaikosen aurkako emaitzarekin baina argi utzi nahi izan du taldeak asko duela oraindik hobetzeko eta lehen 60 minutuetan ez zirela gauzak ondo egin.