Ardi-moztaileak
2026/03/07 - 16:40
Ardi-moztaileen euskal selekzioak mugarri historikoak ezarri ditu Munduko Txapelketan
Euskal Herriko ardi-moztaileen eta artilarien selekzioak mugarri historikoak ezarri ditu Zeelanda Berrian. Batetik, Euskal Herriko selekzioa lehen aldiz lehiatu da mundu mailako txapelketarik handienean; bestetik, Munduko Kontseiluko kidea izango da aurrerantzean.
2026/02/03 - 19:12
Ardi-moztaileen Euskal Herriko selekzioa, Munduko Txapelketarako prest
Zeelanda Berrian jokatuko dute, martxoaren 4tik 7ra bitartean. Euskal selekzioko kideak igandean abiatuko dira Ozeaniara, eta hilabete emango dute bertan, entrenatzen.
2025/09/28 - 00:49
Ugalde eta Etxebarria nagusitu dira Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketan
Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketan, Abadiñon, Joseba Ugaldek irabazi du artaziekin eta Mikel Etxebarria nagusitu da makinarekin. Txapela lortzeaz gain, Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako txartela ere lortu dute.
2025/09/27 - 17:53
Ardi-moztaileen txapelketetan, zer hartzen dute kontuan epaileek?
Gaur jokatuko da Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketa, Abadiñon. Askorentzat ezezaguna den modalitate honetan epaileek zer hartzen duten kontuan azaldu digu Ipar Arrindak.
2025/09/26 - 18:49
Joseba Attard, ardi-moztaileen Euskal Herriko selekzioaren bultzatzaile nagusia
Larunbatean, Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketa jokatuko da Abadiñon. Joseba Attard funtsezkoa izan da hori egin ahal izateko eta ofizialtasuna lortzeko.
2025/09/25 - 17:02
Ardi moztaileen Euskal Herriko Txapelketa, larunbat honetan, Abadiñon
17:30etik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai Euskal Herriko ardi moztaileen txapelketa. Martxoan Zeelanda Berrian jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela dago jokoan.
2025/06/26 - 17:06
Irailean lehiatuko den ardi moztaileen Euskal Herriko txapelketa aurkeztu dute
Ostegun honetan aurkeztu dute Bilbon historian lehen aldiz egingo den ardi moztaileen Euskal Herriko txapelketa. Irailaren 27an izango da Abadiñon, eta EITBn ikusi ahal izango duzue.