Alex Txikon
2025/11/13 - 22:04
Alex Txikonek eta Nadia Erostarbek jaso dute Gipuzkoako Kirol Saria
Gipuzkoako Kirol Gala ospatu da gaur Tabakaleran. Hainbat kirolari saritu dituzte bertan, baina nabarmentzekoak izan dira Alex Txikonek et aNadia Erostarbek jasotako Gipuzkoa Kirol Saria.
2025/01/10 - 17:55
Alex Txikon: ''Horrelako gauza bat gertatzen zaizunean konturatzen zara zein gauza gutxi garen''
Alex Txikon etxean da. Katmandun ebakuntza egin ondoren, ez dio Annapurnaren neguko erronkari aurre egingo. Abenduaren 27an apendizitiseko ebakuntza egin behar izan zioten, eta horrek helburuari aurreikusitako datetan heltzea galarazi dio. Sokalagunek, ordea, espedizioarekin jarraituko dute.
2025/01/09 - 15:17
Alex Txikonek etxera itzultzea erabaki eta ez du Annapurna neguan igotzeko saiakera egingo
Katmandun, peritonitisak jota, ebakuntza egin behar izan zioten 2024 amaieran. Ebakuntzaren ostean, bilakaera fisikoa nolakoa izango zen jakin arte itxaron du, baina, azkenean, bertan behera utzi du Anapurna neguan igotzeko erronka.
2024/12/30 - 17:19
Alex Txikon "arriskuz kanpo" dago, peritonitis batek jota ebakuntza egin ostean
Medikuek "oraingoz, erabateko atsedena hartzea" gomendatu diote Lemoako mendizaleari, haren komunikazio taldeak jakinarazi duenez.
2024/12/29 - 14:47
Alex Txikonek onera egin du, Katmandun peritonitis batengatik ebakuntza egin ostean
Eskalatzaile bizkaitarrari ebakuntza egin behar izan diote, "altueran" ebakuatu ostean.
2024/11/21 - 14:10
Neguan Annapurna igotzea, Alex Txikonen oraingo erronka
Alex Txikonek Annapurnako tontorra zapaldu nahi du negu honetan. Lemoako alpinistak Annapurnarako espedizioa aurkeztu du azaroaren 21ean, Azpeitian. Neguan Nanga Parbat eta Manaslu igota ditu bizkaitarrak.
2024/11/05 - 09:59
Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian
Hainbat espediziotako materiala bildu, eta erakusgai jarri dute Azpeitiko Esklaben Komentuan. Lortutako dirua mendiarekin zerikusia duten gaietara bideratuko dela azaldu du Txikonek.
2024/10/14 - 17:05
Pasang Temba, 1980an Zabaletarekin Everestera igo zen xerpa, Euskal Herrian da
Pasang Temba xerpa Euskal Herrian da, hirugarrenez, eta bi hilabete egongo da hemen. Alex Txikonek antolatutako zenbait hitzalditan hartuko du parte, besteak beste.
2024/01/19 - 18:47
Alex Txikon etxean da dagoeneko
Lemoarra irribarretsu iritsi da Loiuko aireportura, eguerdian, Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa bertan behera utzi ondoren. Hirugarren kanpamentuan materiala galdu ostean, ezin izan zuen aurrera jarraitu. Hala ere, burututako urtea "modu positiboan" baloratu du.
2024/01/13 - 15:05
Alex Txikonek ezin izan du burutu Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa
Alpinista bizkaitarrak amaitutzat eman du 2023ko azaroaren 29an hasitako espedizioa. "Annapurnak esan digu nahikoa dela. Arrisku gehiegi hartu ditugu dagoeneko. Gauza bat da ni harrapatzea, eta beste bat, nire kideak", eta "ez da erabaki erraza izan", esan du Txikonek.
2023/11/21 - 22:40
EAEko rokodromo publikorik handiena inauguratu dute Lemoan
Alex Txikon Rokodromoa sei metro zabal eta hamar metro garai da, eta eskalatzeko sei bide eskaintzen ditu.
2023/05/03 - 17:59
Chhepal Sherpa nepaldarra, Euskal Herrian
Chhepal Sherpa hainbat zortzimilako igotakoa da, eta Txikonekin egon zen urte hasieran Manasluko neguko igoeran. Miraritzat jotzen den Anuragen erreskatean parte hartu zuen. Egun batzuk pasako ditu Euskal Herrian eta EITB Mediarekin hitz egin du.
2023/01/26 - 22:23
Bizkaiko Aldundiaren omenaldia jaso du Alex Txikonek, Manaslura igo eta etxera itzulita
Lemoarrak EITB Mediari esan dionez, oso nekatuta bueltatu da, hustuta, baina pozik. Hemendik aurrerako helburuak eta erronkak izan ditu hizpide, ekitaldiaren ostean.
2023/01/24 - 22:17
Alex Txikon iritsi da Euskal Herrira
Hilaren seian, errege egunez, balentria egin zuen 8.163 metroko Manaslu mendia neguan igota. 1984tik egiten ez zen neguko igoera. Hirugarren saiakeran bete du ametsa Txikonek.
2023/01/07 - 19:49
Txikon: ''Leher eginda gaude, oso saio gogorra izan zen, baina pozik gaude tontorrera iritsi ginelako''
Alex Txikon Katmandun dago jada, urtarrilaren 6an negu betean Manasluren gailurrera iritsita balentria historikoa egin ostean. Lemoako mendizaleak gailurrera nola iritsi ziren eta jaitsiera nolakoa izan zen kontatu digu.
2023/01/06 - 18:04
Alex Txikon kanpamentu nagusian da, Manaslun balentria historikoa egin ostean
Lemoakoa gaur iritsi da munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorrera. Aurten egin du hirugarren saiakera Manaslu igotzeko negu betean eta oxigeno gehigarririk gabe, eta helburua lortu du.
2023/01/06 - 15:52
Txikonek bere hirugarren saiakeran lortu du neguan Manasluko gailurrera iristea
Alex Txikon mendizale bizkaitarra Manaslu mendatearen gailurrera, munduko zortzigarren mendi garaienera (itsas mailatik 8.163 metro), iritsi da urtarrilaren 6an, lehenengo aldiz erabat negukoa izan den espedizioan (hau da, hasi eta buka neguan).
2023/01/06 - 11:04
Txikonek balentria historikoa egin du negu betean Manasluren gailurrera iritsita
Mendizale bizkaitarra gaur iritsi da tontorrera, munduko zortzigarren mendi garaiena neguan igotzeko egin duen hirugarren saiakeran, oxigeno gehigarririk gabe eta negu betean.
2023/01/06 - 10:55
Horrelakoa izan da Alex Txikonek Manaslu mendia igotzea lortu duela jakinarazten duen unea
Alex Txikon Manaslu (8.163 metro) mendiaren gailurrera iritsi da gaur goizean. Munduko zortzigarren mendi garaiena da Manaslu eta 1983tik ez zuen inor lortu neguan igotzea.
2022/12/23 - 18:24
Alex Txikon berriz saiatuko da Manaslu neguan igotzen
Lemoakoa hirugarrenez jarraian saiatuko da neguan igotzen munduko zortzigarren mendi garaiena. Simone Moro izango du lagun.