Alessio Lisci
2025/10/29 - 23:37
Liscik onartu du Raul Garciak ''minutu gehiago merezi'' dituela
Osasunako aurrelari kataluniarrak Sant Jordi talde xumearen aurka lortutako hat-trickak Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena bideratu du. Budimirrek gorritxoen laugarren gola egin du, eta Kike Barjak, bosgarrena, nafarren garaipena borobiltzeko.
2025/10/28 - 17:26
Alessio Lisci: ''Erritmoa eta abiadura baditugu, oso gertu izango dugu Sant Jordi menderatzea''
"Kopak ilusioa izan behar du", adierazi du Osasunaren entrenatzaileak, asteartean. Asteazkenean, Nafarroako taldeak aurreneko partida jokatuko du 2025-2026 denboraldiko Errege Kopan; lehenengo kanporaketan, Ohorezko Mailako Sant Jordi izango du aurkari.
2025/10/25 - 17:08
Lisci: ''Sistema aldatzeko eguna hurbil dago; eman dizuet titularra''
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak adierazi du igande honetan alda dezakeela jokatzeko sistema, eta azpimarratu du fokua Celtaren aurkako partidan soilik jarri nahi duela. Ildo horretan, esan du bere taldeak dena emango duela garaipena lortzeko, baja garrantzitsuak izan arren.
2025/10/17 - 20:40
Alessio Lisci: ''Sinesten badugu, ziurrenik puntuak lortzetik gertuago egongo gara''
Osasunak Atletico Madrili egingo dio bisita larunbatean, bederatzietan. Gorritxoek ez dute oraindik denboraldi honetan etxetik kanpo irabazi, eta Sadartik urruti lehen garaipena eskuratzea izango dute helburu.
2025/10/02 - 18:37
Alessio Lisci: ''Getaferen aurka, ehuneko ehunean lehiatu behar duzu; bizi-bizi izan beharko gara''
Osasunak Getaferen aurka jokatuko du ostiralean, 21:00etatik aurrera, Sadarren. Talde gorritxoaren iritziz, aurkariaren ezaugarri nagusiena da lehiatzeko gaitasun handia duela; hortaz, Nafarroako taldeak ahalegin handia egin beharko du.
2025/09/24 - 16:44
Alessio Lisci, Elxen kontrako partidaz: ''Partidaz partida aurrera egiten duen Osasuna ikusi nahi dut''
Alessio Lisci Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du gaur Ligako Elxen kontrako partidaz hitz egiteko. Taldearen bertsio onena ikusi nahi duela esan du.
2025/09/13 - 19:07
Alessio Lisci: ''Rayo gustatzen zait, Iñigo lan bikaina egiten ari dela iruditzen zait''
Osasunak Rayo hartuko du igandean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan.
2025/09/08 - 18:10
Alessio Lisci, lehen hiru partidak jokatuta: ''Nire ustez, gutxienez lau puntu merezi izan ditugu''
Osasunaren entrenatzaileak talde gorritxoak 2025-26 denboraldiko EA Sports Ligan izan duen hasiera izan du aztergai, EITBrekin. Liscik, halaber, nabarmendu du erronka "egunez egun hobetzea" dela, eta oso gustura dagoela klubean eta Iruñean.
2025/08/30 - 16:39
Lisci: ''Kanpoko partidetan hobeto egin behar dugu, eta horretan gabiltza''
Osasunak Espanyoli egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/08/23 - 16:34
Lisci: ''Taldea ondo dago emozionalki eta fisikoki''
Osasunak Valentziaren aurka jokatuko du igandean, Sadarren. Partidaren atarian, Alessio Lisci entrenatzaileak agerraldia egin du komunikabideen aurrean.
2025/08/20 - 01:59
Alessio Lisci: ''Taldeak egin behar zuena egin du''
Osasunako entrenatzaileak, Alessio Liscik, Real Madrilen aurka EA Sports Ligako lehen jardunaldian jokatu duen partiduari buruz hitz egin du prentsaurrekoan.
2025/08/18 - 16:34
Alessio Lisci, Ligako lehen partidaren atarian: ''Partida zaila da, baina ilusioz gaude''
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Real Madrilen aurkako partida aurretik. Taldea nola ikusten duen azaldu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/06/24 - 20:21
Lisci: ''Niretzat aukera ona da Osasuna zuzentzea, klub handia da, lanean hasteko gogoz nago''
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaile berria aurkeztu du klubak Sadarren. Italiarrak prentsaurrekoan hitz egin du, eta taldeak zer nolako jokoa egitea nahi duen azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/06/23 - 21:37
Alessio Lisci da Osasunako entrenatzaile berria, 2027ra arte
Entrenatzaile italiarra, 39 urtekoa bera, Mirandesetik iritsi da Nafarroako taldera; azken bi denboraldietan izan da Mirandesen, eta, berriki amaitutako denboraldian, talde horrek EA Sports Ligarako igoerako finala jokatu du. Liscik hurrengo bi urteetan zuzenduko Osasuna.