Aimar Olaizola
2020/03/02 - 14:31
Finalerdietako ligaxka, martxan
Ezkurdia - Martija VS Jaka - Zabaleta ea Olaizola II.a - Urrutikoetxea VS Laso - Albisu dira lehen jardunaldiko bi partidak.
2020/02/29 - 12:36
Gaur, Olaizola-Urrutikoetxea vs Artola-Imaz, ETB1en eta eitb.eusen
Olaizola-Urrutikoetxea eta Artola-Imaz nor baino nor gehiago, finalerdietako ligaxkan sartzeko, zuzenean, ETB1en eta eitb.eusen.
2020/02/25 - 20:39
Amaitu da ligaxka eta erabakita daude playoffak
Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak, Artola eta Imaz izango dituzte aurka. Bestalde, Altuna III.a eta Galarza lehiatuko dira Lasoren eta Albisuren aurka.
2020/02/23 - 21:33
Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak Ezkurdiari eta Martijari irabazita itxi du ligaxka
Olaizola II.ak eta Mikel Urrutikoetxeak lortuta zuten playoffetarako sailkapena, baina irabazi egin diote finalerdietarako sailkatuta zeuden Ezkurdiari eta Martijari, 22-14ko emaitzarekin.
2020/02/22 - 22:31
Elezkano eta Rezusta kanporatuta geratu dira; Olaizola eta Urrutikoetxea, playoffetan
Irribarriaren ordez jokatu duen Elezkano II.ak, Rezustarekin bikotea osatu eta porrota jaso du (22-18) Peñaren (Lasoren ordezkoa) eta Albisuren aurka. Ondorioz, Aspekoak kanporatuta geratu dira.
2020/02/17 - 19:14
Bi bikote finalerdietarako sailkatuta eta playoffetarako txartel bakarra jokoan
Jaka-Zabaleta eta Ezkurdia-Martija bikoteak finalerdietarako txartela lortuta dute. Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteen artean dago playoffetara sailkatuko dena.
2020/02/17 - 16:49
Ezkurdia-Martija, finalerdietara; Olaizola II.a-Urrutikoea bikotearen aurrerapausoa
Binakako Txapelketako ligaxka bukatzeko jardunaldi bat falta da. Ezkurdiak eta Martijak finalerdietara sailkatzea lortu dute. Olaizola-Urrutikoetxea bikoteak, aldiz, playofferako sailkapena gertu du.
2020/02/16 - 23:16
Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, garaile Irribarria-Rezusta bikotearen aurka
Olaizola-Urrutikoetxea bikoteak gertu du BInakako Txapelketako playoffetarako sailkapena, Irribarria eta Rezusta 22-9ko emaitzarekin mendean hartu ostean.
2020/02/10 - 20:58
Ezkurdia eta Martija, finalerdietatik gertu
Aspeko bikoteak garaipen bat gehiago behar du finalerdietarako sailkapen zuzena ematen duen bigarren postua eskuratzeko.
2020/02/10 - 18:29
Binakako Txapelketako sailkapena 12. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketako ligaxka azken txanpan da 12. jardunaldia atzean utzi ostean. Sailkapena gori-gorian da, eta postu asko daude dantzan oraindik.
2020/02/08 - 12:04
Jaka-Zabaleta bikoteak finalerdiak jokatzea ziurtatu du (22-17)
Olaizolari eta Arangureni irabazi diete Binakako Txapelketako 12. jardunaldian eta dagoeneko 10 partida irabazi dituzte.
2020/02/03 - 20:13
Lehia estua bigarren eta seigarren postuak eskuratzeko
Hiru jardunaldi falta dira Binakako Txapelketako ligaxkaren amaierara iristeko. Lehen bi postuek finalerdietarako sailkapena bermatzen dute; seigarrenak, aldiz, final-laurdenetako playoffetan egotea.
2020/02/03 - 18:05
Aitor Arangurenek Urrutikoetxearen lekua hartuko du Zestoan
Usurbilgo atzelari gazteak Aimar Olaizolarekin batera jokatuko du ostiral honetan Jaka eta Zabaletaren aurka.
2020/02/02 - 22:53
Olaizola II.a eta Urrutikoetxea nagusitu dira Altuna III.aren eta Galarzaren aurka
Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak laugarren garaipena lortu du Binakako Txapelketan, 11. jardunaldian Altuna III.ari eta Galarzari 22-21eko emaitzarekin irabazita.
2020/02/02 - 13:54
Gaur Olaizola-Urrutikoetxea vs Altuna-Galarza, zuzenean
Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko azken partida, zuzenean, ETB1en eta online.
2020/01/25 - 23:02
Garaipen garrantzitsuak Ezkurdia-Martija eta Laso-Albisu bikoteentzat
BInakako Txapelketako 10. jardunaldian, Ezkurdiak eta Martijak 22-19 irabazi dute Jakaren eta Zabaletaren aurka. Lasok eta Albisuk, mendean hartu dituzte Olaizola II.a eta Urrutikoetxea (22-14).
2020/01/18 - 22:08
Artola eta Imaz aise nagusitu dira Olaizolaren eta Urrutikoetxearen aurka
Artolak eta Imazek 22-9ko emaitzarekin lortu dute garaipena Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan.
2020/01/18 - 12:07
Gaur, larunbata, Olaizola II.a-Urrutikoetxea vs Artola-Imaz
Zuzenean, Mungiatik, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eusen.
2020/01/16 - 14:48
Irribarria-Rezusta vs Ezkurdia-Martija, bederatzigarren jardunaldiko lehen partida
Jakak eta Zabaletak sailkapenaren buru izaten jarraitzen dute. Ezkurdia eta Martija bigarrenak dira eta Altuna eta Galarza hirugarren postuan daude.
2020/01/13 - 20:05
Jaka-Zabaleta, lider sendoak; Bengoetxea eta Mariezkurrena, ia aukerarik gabe
Sailkapenaren buruan dagoen bikoteak bi garaipenera zabaldu du bigarren sailkatuekiko aldea; aitzitik, bikote nafarrak garaipen bakarrarekin jarraitzen du.