Aimar Olaizola
2021/09/15 - 23:03
Aimar Olaizolak erretiroa hartu aurretik jokatuko dituen partidak
Azaroaren 13an erretiroa hartuko duela iragarri du Olaizola II.ak. Egun horretan jokatuko du bere azken partida, Goizuetan. Aurretik, ordea, beste norgehiagoka batzuk ere jokatuko ditu.
2021/09/15 - 16:59
Aimar Olaizola, 23 urteko ibilbide oparoa
Aimar Olaizolak 26 final jokatu ditu 23 urte iraun duen bere ibilbidean zehar, eta 14 txapel jantzi ditu guztira.
2021/09/15 - 16:53
Aimar Olaizola: "Momentua iritsi da"
Azaroaren 13an frontoei agur esango diola iragarri du Aimar Olaizolak asteazken honetan. Ikusi bideo honetan Goizuetako aurrelariak emandako prentsaurrekoko korterik esanguratsuenak.
2021/09/15 - 14:47
Aimar Olaizolaren kirol-ibilbide aparta
Goizuetako pilotariak lau aldiz irabazi du Buruz Burukoa, zazpi 4 t'erdikoa eta hiru Binakako Txapelketa.
2021/09/15 - 13:45
Aimar Olaizola: ''Azaroaren 13an Goizuetan jokatuko dut nire azken partidua''
Aimar Olaizolak iragarri berri duenez datorren azaroaren 13an jokatuko du profesional mailan bere azken partidua. Egun horretan bertan egingo ditu goizuetarrak 42 urte.
2021/09/15 - 13:38
Azaroaren 13an utziko du pilota Aimar Olaizolak
Goizuetako aurrelariak 42 urte beteko dituen egunean jokatuko du bere azken neurketa, 23 urte iraun duen ibilbide oparoari (14 txapel irabazi ditu) agur esateko.
2021/09/15 - 10:51
Aimar Olaizolaren prentsaurrekoa, zuzenean eitb.eus-en
Goizuetako pilotariak erretiroa iragar lezake. Agerraldia 11:30ean hasiko da.
2021/09/14 - 12:50
Olaizola II.ak erretiroa hartuko duela iragar lezake
Aimar Olaizolak prentsaurrekoa eskainiko du irailaren 15ean Bizkaia frontoian, Baiko Pilotak jakinarazi duenez. Goizuetakoak pilota profesionala uzten duela adieraz lezakeela uste da.
2021/09/13 - 22:40
Aimar Olaizolak agur itxura duen deialdia egin du asteazkenerako
Irailaren 15ean prentsaurrekoa eskainiko du Aimar Olaizolak Bizkaia Frontoian. Goizuetakoak erretiroa har dezakeela dirudi. Momentuz, hainbat partida ditu irailerako.
2021/09/13 - 00:05
Olaizolak eta Zabaletak erraz lortu dute Masterseko finalerako sailkapena (7-22)
Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak Caixabank Masterseko finala jokatuko dute. Zazpi tantoan utzi dituzte Jokin Altuna eta Aitor Aranguren (7-22). Irabazleek Elezkano eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute finala, igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
2021/09/07 - 20:17
San Mateo Torneoa bueltan da formatu murriztuagoarekin
Bost pilota jaialdi izango ditu irailaren 21etik 26ra artean. Binakako Txapelketan ez da sailkatze ligaxkarik egongo.
2021/09/07 - 19:14
San Mateo Torneoak bost jaialdi izango ditu eta finala irailaren 26an jokatuko da
Bi urteren ostean, San Mateo Torneoa bueltan da. Guztira, bost jaialdi izango ditu. Final handia irailaren 26an izango da.
2021/09/06 - 23:13
Peña II.a-Rezusta eta Olaizola II.a-Zabaleta bikoteak, faborito finalaurrekoetan
Elezkano II.a-Mariezkurrena eta Peña II.a-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Igandean, Olaizola II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Aranguren bikoteak ariko dira nor baino nor.
2021/08/14 - 16:40
Olaizola-Zabaleta nagusi, Victor-Mariezkurrenaren aurka (22-15)
Olaizolak 1.300. partida jokatu du profesionaletan eta maila onean jarraitzeko moduan dagoela erakutsi du. Gorriak oso nagusi izan dira, urdinek azken txanpan aldea murriztu duten arren.
2021/07/25 - 23:01
Peñak eta Rezustak Olaizola eta Bikuña garaitu dituzte (20-22)
Jon Ander Peñak eta Beñat Rezustak 20-22 irabazi diete Aimar Olaizola eta Iñigo Bikuñari, Laudion, Caixabank Masterseko 2. jardunaldian.
2021/07/09 - 13:32
Urrutikoetxea eta Albisu, finalera
Erraz menderatu dituzte Olaizola II.a eta Mariezkurrena Labriten jokatutako finalerdian.
2021/06/18 - 17:25
Eskuz banakoa eta atzerapenak, eskutik helduta
Azken bi hamarkadetan hiru aldiz atzeratu da, lesioen ondorioz, Buruz Buruko finala: 2013an, 2011n eta 2015ean.
2021/05/31 - 15:53
Olaizola II.ak eta Artolak pilotak aukeratu dituzte Tolosan
Astelehenean jokatuko dute Beotibarren, eta azken laurdenetako ligaxkako azken partida izango da. Pilota ezin egokiagoak aurkitu dituzte saskian. Aimar, Artolari irabazita, finalaurrekoetan izango da.
2021/05/31 - 15:53
Olaizola II.ak 22-12 irabazi dio Artolari eta finalerdietan da
Aimar Olaizolak Lau t'erdiko txapelketako finalerdietarako txartela lortu du Artolari irabazi ostean. Irujo izango du aurkari azaroaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerdian.
2021/05/31 - 15:50
Artola eta Albisu, irabazle Olaizola II-Urrutikoetxea bikotearen aurka
Artolak eta Albisuk 22-19 irabazi dute Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurka jokatu duten Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida.