Aimar Olaizola
2021/11/13 - 20:51
Zahagi dantzan hartu du parte Olaizolak
16 laguneko taldea sartu da frontoian eta Aimar Olaizolak, txapel gorria buruan eta makila eskuan, eurekin dantzatu du.
2021/11/13 - 20:44
Joaldunak eta aurreskua presente izan dira Olaizolaren omenaldian
Iturengo eta Zubietako joaldunek ez dute galdu nahi izan Aimar Olaizolaren omenaldia. Lehendabizi aurreskua dantzatu diote eguneko protagonistari, eta, ondoren, Ituren eta Zubietako joaldunek agerraldia egin dute.
2021/11/13 - 20:32
Horrela joan da Aimar Olaizolaren azken partida Goizuetan
Olaizola II.a-Imaz bikoteak 22-14 irabazi du Jaka-Aretxabaletaren aurka Goizuetan jokatutako neurketa, Olaizolaren azken partida.
2021/11/13 - 20:27
Olaizola II.ak bere azken sakearekin eta azken tantoarekin irabazi du partida
Olaizola II.ak 22-14 irabazi du bere ibilbideko azken partida Goizuetan. Pilotaria izan da azken tantoa lortu duena, ezkerraz egindako gantxo batekin.
2021/11/13 - 19:33
Goizuetako frontoiak ''Zorionak zuri'' abestu dio Olaizolari bere urtebetetzean
Olaizola II.ak 42 urte bete ditu bere azken partida jokatu duen egun berean, Goizuetan. Hori dela eta, partida hasi baino lehen bertaratu direnek ''Zorionak zuri'' abestu diote.
2021/11/13 - 15:50
Dena prest Goizuetan
Gaur arratsaldean Olaizolaren azken partida biziko da Goizuetan. Egun berezia eta handia biziko da Aimar Olaizolaren herrian.
2021/11/13 - 11:15
Aimar Olaizola omentzeko saio berezia eskainiko dute gaur Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek
Gaur jokatuko du Aimar Olaizolak bere azken partida profesional mailan, Goizuetan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenan eskainiko dute norgehiagoka. Ondoren, Olaizola II.a omentzeko saio berezia emango dute.
2021/11/12 - 16:56
Aimar Olaizolak etxeko ateak ireki dizkigu bere agurraren bezperan
Goizuetako pilotariak profesionala izan den bitartean ezkutuan gordetako hainbat sekretu eta mania kontatu dizkigu. Aurreko egunetan ia lorik egin gabe igarotako zenbait final ere gogoratzen ditu Baikoko pilotariak.
2021/11/08 - 21:16
Aimar Olaizolak irabazi egin du Beotibarren jokatu duen azken partida
Jon Mariezkurrenarekin bikotea osatuta, Aimar Olaizolak irabazi egin du Oinatz Bengoetxearen eta Jon Ander Albisuren aurka (22-16). Goizuetako pilotariak Tolosako frontoian jokatu duen azken partida izan da, eta omenaldia jaso du.
2021/11/08 - 15:30
Aimar Olaizolaren txapelak
Goizuetako Aimar Olaizola pilotariarentzat oso berezia izan zen 1999. urtean lortutako Bigarren Mailako Buruz Buruko txapelketa.
2021/11/03 - 10:49
Bilbon jokatuko dute finala Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak
Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak Buruz Buruko Finala, ekainaren 14an. 9. finala da Goizuetakoarentzat. 2008an txapeldun, 2.a du Leitzako aurrelariak.
2021/11/03 - 10:47
Bengoetxea sasoiko iritsiko dela uste du Aimar Olaizolak
Buruz Buruko finala atzeratzearekin konforme agertu da Goizuetako pilotaria.
2021/11/03 - 10:46
Oinatz Bengoetxea eta Olaizola II.a, elkarrekin kontzentratuta
Hori bai, bakoitza bere erara ari da finala prestatzen. Aimar, esaterako, Itzurungo hondartzan korrikan aritu da. Oinatz, bere aldetik, atzamarrarekin zer gertatuko zain dago.
2021/11/02 - 12:39
Olaizolak eta Bengoetxeak buruz buruko berezia jokatuko dute Donostian
Abuztuak 22an gauez eta telebistarik gabe jokatuko dute Aimarrek eta Oinatzek buruz buruko berezia, Leitzarraren lesioak eragotzi zuen lehia. Torneoa 18an hasiko da, eta bi finalerdi izango ditu.
2021/11/02 - 11:59
Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak jokatuko dute Buruz Buruko finala
Goizuetakoa Juan Martinez de Irujori gailendu zaio finalerdietan , 22 eta 15.
2021/11/02 - 10:55
Olaizola II-Urrutikoetxea, nagusi Bengoetxearen eta Untoriaren aurka
Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak Binakako Txapelketak zortzigarren garaipena eskuratu dute Bengoetxea VI-Untoria bikoteari 22-11 irabazita.
2021/11/02 - 10:49
Olaizola-Urrutikoetxeak eta Bengoetxea-Untoriak abantaila hartu dute
Balio bikoitza duen puntua 2 bikoteentzat garaipen argiak lortu dituztelako Larunbatean Labriten irabazten duena finalean egon daiteke Eibaren hil ala biziko lehia Irujo-Rezusta/Artola-Albisurentzat
2021/10/31 - 21:23
'Pero sigo siendo el rey' abestu diote mariatxiek eta zaleek Olaizolari
Aimar Olaizolak beste omenaldi bitxi bat jaso du gaur Ogetako pilotalekuan.
2021/10/31 - 20:09
Ogeta pilotalekuan ere izan du omenaldia Aimar Olaizolak
Goizuetako pilotariak bere azken partida jokatu du Gasteizko Ogetan, eta bertan merezitako omenaldia egin diote Aimar Olaizolari.
2021/10/30 - 13:13
Pilotariek zoruan botata amaitu dute, Olaizolak Oiartzunen jokatutako azken partidako tanto batean
Urrutikoetxea eta Aranguren txapapean, koadro erdiaren barruan, geratu dira markagailuan 20 eta 15ekoa jarri duen tantoan. Aurrean Olaizola eta Imaz izan dituzte.