Aimar Olaizola
2015/05/17 - 20:32
Irujok Rezusta kanporatu eta Aimarren aurka jokatuko du finalerdietan
Iberoko aurrelariak 22 eta 8 menderatu du Bergarako atzelaria Eibarko Astelenan jokatutako partidan.
2015/04/28 - 22:39
Buruz Buruko Txapelketa, abian
Zozketak erabaki du Olaizola II.ak eta Irujok finalean elkar ez ikustea, finalaurrekoetan jokatuko luketelako elkarren aurka. Ostiralean hasiko da txapelketa, Rezusta-Albisu partidarekin.
2015/02/09 - 17:55
Gasteizen, Bilbon eta Tolosan, 9. jardunaldia
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Berasaluze-Zubieta / Olaizola II-Beroiz neurketa (17:00).
2015/01/26 - 17:01
Bergaran jokatuko da zazpigarren jardunaldiko lehen partida
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko ditu Retegi Bi - Rezusta / Artola - Albisu eta Martinez de Irujo-Barriola / Olaizola II-Beroiz neurketak.
2015/01/24 - 21:32
Jokin Altunak eta Miguel Merinok ezustekoa eman dute
Xala eta Merino II.aren ordezkoek Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz gainditu dituzte (22-9). Ezkurdiak eta Zabaletak, bestalde, seigarren garaipena eskuratu dute.
2015/01/18 - 18:52
Berasaluze eta Zubieta, nagusi
22-17 gainditu dute Altuna-Merino bikotea partida zoro batean, eta txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute.
2015/01/17 - 20:17
Aurreneko puntua lortu du Olaizola-Beroiz bikoteak (22-20)
Bikoteak txapelketako bere lehen puntua eskuratu du, neurketa zirraragarri batean, Bengoetxea-Aretxabaleta gaindituta.
2015/01/11 - 19:37
Olaizolak ez du lagunik aurkitzen
Nahiz eta Beroizen ordez Zabala heldu, Aimar Olaizolak ez daki oraindik irabaztea zer den Binakako Txapelketan. Artolak eta Albisuk 22-5 irabazi dute.
2014/12/25 - 20:55
Olaizola II.ak eta Beroizek estropezu egin dute, bigarrenez (22-17)
Gorriek galdu egin dute Retegi Biren eta Rezustaren aurka jokatutako partidan. Bi jardunaldi jokatu dira eta oraindik ez dute neurketarik irabazi.
2014/12/20 - 21:15
Berasaluzek eta Zubietak landutako puntua erdietsi dute
Gorriek Olaizola II.a-Beroiz bikotea gainditu dute, emozio handiko neurketan.
2014/12/14 - 22:00
Irujok aise menderatu du Olaizola II.a kaiolako finalean (22-17)
Inoiz finalik galdu gabea zen Aimar kaiolan, baina gaur ezinean ibili da hasieratik Juan Martinez de Irujoren kontra. Indartsuago eta azkarrago mugitu du pilota Iberkoak, eta gaina hartu dio une oro.
2014/12/14 - 21:10
Aimar Olaizola: 'Irujok merezimendu osoz irabazi du'
Txapelketa osoan zehar nabaritutako 'nekea' sentitu duela onartu du Olaizola II.ak. Hala ere, Goizuetako pilotariak ez du uste adin kontua denik.
2014/12/14 - 20:51
Aimar Olaizola: 'Irujok merezimendu osoz irabazi du'
Txapelketa osoan zehar nabaritutako 'nekea' sentitu duela onartu du Olaizola II.ak. Hala ere, Goizuetako pilotariak ez du uste adin kontua denik.
2014/12/14 - 20:38
Irujo: 'Txapela merezi nuen'
Finala ona ez dela izan aitortu du Iberoko txapeldunak, "baina ni Aimar baino azkarrago ibili naiz eta hortxe egon da partidako gakoa", adierazi du.
2014/12/14 - 18:36
Irujok hiru handiak irabazi ditu
Juan Martinez de Irujok, 2006an eguin zuen bezala, hiru txapelak irabazi ditu aurten, Buruz Burukoa, Binakakoa eta 4 t'erdikoa. Aimar Olaizolak ezin izan du Iberoko pilotariaren kontra.
2014/12/13 - 17:21
Olaizola II.a – Irujo, historia egingo duen klasiko handia
Goizuetakoak irabaziz gero, Lau t’erdiko txapela zortzigarrenez jantziko luke, mitoa handituz. Irujok, berriz, bigarrenez lortuko luke hiru txapela handiak urte berean irabaztea.
2014/12/13 - 16:10
Hiru aldiz irabazi dio Aimarrek Irujori kaiolako finala
12 final jokatu dituzte Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok elkarren aurka. Lau t'erdiko Txapelketako hirurak Olaizola II.ak irabazi ditu: 2011n, 2013an eta 2015ean.
2014/12/10 - 20:56
Aimar Olaizola, finalari begira: 'Gustora nago'
Azken entrenamendua egin du Olaizola II.ak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Gustora agertu da Lau t'erdiko Txapelketako Finalaren aurreko sentsazioekin.
2014/12/02 - 11:42
Finalerako sarrerak salgai daude jada
Juan Martinez de Irujoren eta Aimar Olaizolaren arteko partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, 40 eta 100 euro artean.
2014/12/01 - 15:30
Finala Bilbon jokatuko da, abenduaren 14an
Martinez de Irujo eta Olaizola II.aren arteko finala Bizkaia pilotalekuan jokatuko da, abenduaren 14an. Sarrerak asteartean jarriko dira salgai; merkeena 40 euroan, garestiena 100 euroan.