Aimar Olaizola
2019/02/07 - 14:59
Aimar Olaizola: 'Lesio honek ez nau pilotatik kanpo utziko'
Goizuetako pilotariak lau hilabete inguru eman beharko ditu jokatu barik, guztiz sendatu arte. Binakakoari agur esan dio, eta Buruz Burukoa ere ezin izango du jokatu.
2019/02/06 - 16:10
Aimar Olaizola, 4 hilabete baja
Astelehenean Beasainen egin zuen entrenamenduan lesionatu zen. Koadrizepseko tendoi lotunea askatu egin zaio, ez diote ebakuntzarik egingo, baina lesioa larri da.
2019/02/06 - 15:46
Olaizola, 4 hilabete frontoietatik kanpo
Koadrizepseko tendoi lotunea askatu egin zaio Goizuetako pilotariari. Ez diote ebakuntzarik egingo, baina Aimar Olaizolak lau bat hilabete beharko ditu sendatzeko.
2019/02/04 - 22:12
Gero eta hautagai gehiago laugarren postuaren borrokan
Lau bikotek laugarren tokian sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute ligaxka bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean.
2019/02/04 - 16:44
Estutu egin da finalerdietarako txartela eskuratzeko lehia
Altunaren eta Martijaren garaipenak presioa sartu die laugarren postuan dauden Artolari eta Mariezkurrenari. Olaizola II.a-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteek garaipen bat gehiago behar dute.
2019/01/28 - 20:27
Elezkano eta Rezusta, ia-ia finalerdietan
Tienen un margen de cuatro triunfos con los quintos y sextos clasificados a falta de otras tantas jornadas.
2019/01/23 - 21:53
Materialarekin gustora agertu dira Olaizola II - Albisu eta Bengoetxea VI - Imaz
Larunbat honetan, arratsaldeko 17:45etan, ikuskizuna ez da faltako Iruñeako Labriten. Bengoetxea eta Imazek egurra hartu zuten igandean, baina indarberritze lanetan dihardute bete-betean egoteko.
2019/01/21 - 16:26
Gauzak gero eta argiago daude Binakako Txapelketan
Elezkano II.a-Rezusta, Olaizola II.a-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteek ia eskuan dute finalerdietarako sailkapena. Artolak eta Mariezkurrenak ere nahiko bideratuta dute.
2019/01/14 - 20:42
Elezkanok eta Rezustak sailkapenaren buru jarraitzen dute
Irribarria eta Zabaleta azpiratu zituzten 22-19, eta seigarren garaipena eskuratu zuten, Olaizola II.ak eta Albisuk bezala.
2019/01/11 - 12:29
Gaur hasiko da Binakako Txapelketaren bigarren itzulia
2018/19ko Binakako Txapelketa aurrera doa, eta bigarren itzuliko lehenengo jardunaldia izango dute asteburuan. Gaur egun, Elezkano II.a eta Rezusta dira sailkapeneko liderrak.
2019/01/07 - 16:25
Berdinketa hirukoitza sailkapenaren buruan, lehen itzulia amaituta
Binakako Txapelketako lehen itzulia amaitu da, eta sailkapenaren buruan hiru bikote daude bosna garaipenekin berdinduta: Elezkano-Rezusta (liderrak), Olaizola-Albisu eta Irribarria-Zabaleta.
2019/01/06 - 23:52
Irribarria eta Zabaleta, garaile Olaizola II.aren eta Albisuren aurka
Irribarriak eta Zabaletak 22-19ko emaitzarekin irabazi dute Olaizolaren eta Albisuren aurka jokatutako partida. Bi bikote hauek bosna garaipen dituzte, baita Elezkanok eta Rezustak ere.
2019/01/02 - 15:44
Olaizola II.a eta Albisu, bikote sendoa
Sei jardunaldi jokatuta, Olaizola II.a eta Albisu dira Binakako Txapelketako sailkapen buruan. Gainera, azken hilabete hauetan izan duten jokorik handienaz ari dira gozatzen.
2019/01/01 - 21:31
Olaizola II.a eta Albisu, garaile Altuna III.aren eta Martijaren aurka
Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk 22-12 irabazi dute Jokin Altunaren eta Julen Martijaren aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 6. jardunaldiko partida.
2019/01/01 - 20:59
Olaizola eta Albisu, Binakako Txapelketako liderrak urte berriaren hasieran
Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk osatzen duten bikoteak bost garaipen lortu ditu Binakako Txapelketako lehen sei jardunaldietan.
2018/12/24 - 18:01
Olaizola II eta Bengoetxea VI, izar distiratsuenak
Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea pilotari beteranoenak dira, baina aurten ere maila bikaina ematen ari dira. Adinean aurrera doazen arren, euren kirol-mailak ez du behera egiten.
2018/12/20 - 12:21
Abian da Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldia
Txapelketa handiaren bosgarren jardunaldia hemen da jada. Ostiraletik aurrera, zuzenean jarraitu ahal izango dituzue partida guztiak ETB1en eta eitb.eus/kirolak webgunean.
2018/12/15 - 22:10
Ezkurdia-Galarza, garaile Olaizola II-Albisu bikotearen aurka
Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak osatzen duten bikoteak 13-22ko emaitzarekin irabazi diete Aimar Olaizolari eta Jon Ander Albisuri Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partida.
2018/12/14 - 11:34
Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, ate joka
Txapelketa entzutetsuaren laugarren jardunaldia hemen da jada. Ostiraletik aurrera, gainera, zuzenean jarraitu ahal izango duzue ETB1en eta eitb.eus webgunean.
2018/12/13 - 13:23
Gaur hasiko da Binakako Txapelketaren 3. jardunaldia
Gaurko partida Tolosan jokatuko da (17:00) eta jardunaldiko beste guztiak ETB1n eta eitb.eus-en zuzenean izango ditugu ikusgai.