Lointek Gernika
2025/03/20 - 21:51
Lointek Gernikak ezin izan dio eutsi lortutako aldeari Spar Gironaren aurka, eta Kopatik at gelditu da (71-68)
Lucas Fernandezen jokalariek hamaika puntu aldea zuten, 45-56, hirugarren laurdenean, baina Kataluniako taldea suspertu egin da, eta, azkenean, garaipena lortu du, eta finalaurrekoetarako sailkatu da.
2025/03/20 - 13:11
Lointek Gernika, Kopako final-laurdenetarako prest
Lointek Gernika Bizkaiak SPAR Girona izango du aurkari Erregina Kopako final-laurdenetan, ostegun honetan, martxoaren 20an. Gernika-Lumoko taldeak lansaioa izan du Zaragozako Felipe Printzea pablioian, eta prest da erronkari ekiteko. Neurketa 18:30ean hasiko da.
2025/01/14 - 14:57
Spar Girona-Lointek Gernika, Erregina Koparen final-laurdenetako kanporaketan
Gernikako taldeak martxoaren 20an jokatuko du, ostegunez. Finalaurrekoak larunbatean izango dira; final handia, ostera, igandean, martxoaren 23an.
2025/01/07 - 13:19
Lointek Gernikak Endesa Ligako lehen itzuliaren balorazio positiboa egin du
Gerardo Candina Lointek Gernika Bizkaiaren presidenteak eta Lucas Fernandez lehen taldearen entrenatzaileak Endesa Ligako lehen itzuliaren balorazioa egin dute. Pozik azaldu dira orain arte lortutakoarekin; batez ere, Erregina Koparako sailkapenarekin. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/01/02 - 19:26
Mikayla Pivec, hegalerako errefortzua Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Emakumezkoen Endesa Liga oso ondo ezagutzen duen jokalari amerikarra da, Promete, La Seu eta Zaragozan jokatu ostean.
2024/11/21 - 18:26
Annika Soltau pibot alemaniarrak ez du Lointek Gernikan jarraituko
Soltauren baja Lointek Gernikak azken egunetan iragarritako bigarrena da, Taylor Mikesell eskolta estatubatuarraren agurraren ostean.
2024/10/26 - 22:46
Lointek Gernikak denboraldiko bigarren euskal derbia irabazi du Ardoi gaindituta (90-61)
Bizkaitarrak nagusi izan dira laurden guztietan, eta 30 punturainoko aldea atera diete nafarrei.
2024/10/01 - 14:40
Lointek Gernika prest, 2024-2025 denboraldiari ekiteko
Lointek Gernika saskibaloi taldearen helburuetako bat Erregina Kopa izango da denboraldi honetan, Itziar Ariztimuño jokalariak hedabideen aurrean adierazitakoaren arabera.
2024/09/23 - 14:56
Ilusioz eta eraberrituta aurkeztu du Lointek Gernikak denboraldi berrirako taldea
Lointek Gernika saskibaloi taldeak aurkezpen ofiziala egin du astelehen goizean, denboraldi berrirako duen taldearekin. Marta Alberdi jokalariak adierazi duenez, "oso giro onean" hasi dira lanean.
2024/06/28 - 19:08
Lointek Gernikak Naia Zubiaga fitxatu du
17 urteko gernikarra Siglo XXI taldean aritu da lau urtez, eta azkeneko bi denboraldietan Emakumeen Bigarren Mailako Ligan lehiatu du.
2024/06/26 - 17:01
Lointek Gernikak Taylor Mikesell eskolta fitxatu du, 2024-25 denboraldirako
Mikesell, 24 urtekoa bera, WNBAko Los Angeles Sparks taldetik iritsi da Lointek Gernikara: "Oso ondo hitz egin didate herriaz, klubaz eta zaleen inguruan. Horrenbestez, gogo handia dut nire taldekide berriak ezagutu eta denboraldiari hasiera emateko", adierazi du.
2024/06/19 - 17:06
Annika Soltau Lointek Gernika Bizkaiako jokalaria izango da
Jokalari alemaniarra Freiburg taldetik dator. Iaz, 18 urte azpiko Europako Txapelketan 17,8 puntu eta 11,8 errebote lortu zituen bataz beste; 12,4 puntu eta 6,8 errebote, ostera, 19 urte azpiko Munduko Txapelketan.
2024/06/13 - 15:03
Awa Famek Lointek Gernikan jokatuko du, Valentzia Basketek utzita
Azken denboraldian, 1,92 metro luze den pibotak Valencia Basketeko lehen taldea eta Nou Paternako bigarren taldea uztartu ditu. Lehen taldearekin 71 partida jokatu ditu azken urteetan.
2024/06/12 - 14:37
Elena Buenavida eskoltak Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du datorren denboraldian
Azken denboraldian, jokalari kanariarrak Valentzia Basket eta Nou Paterna filiala uztartu ditu. Euroligan 4,8 puntu eta 1,7 asistentzia lortu ditu batez beste; LF Challengean, berriz, 12,5 puntu, 2,7 errebote eta 2,3 baloi.
2024/06/11 - 14:49
Irati Etxarri nafarra, Lointek Gernikaren fitxaketa berria
Uni Gironatik datorren hegaleko pibota (25 urte eta 1,89 m.) Bizkaiko taldeak denboraldi berrirako iragarri duen zazpigarren jokalaria da.
2024/06/06 - 16:51
Maya Dodsonek kontratua berritu du Lointek Gernikarekin
Pibot estatubatuarra taldeak datorren 2024-2025 denboraldirako baieztatu duen seigarren jokalaria da.
2024/06/03 - 14:46
Ane Olaeta Lointek Gernika Bizkaiara itzuliko da
Duran Maquinaria Ensino taldean bi urtez jokatu ostean, etxera bueltatuko da jokalari gernikarra. Iaz 4,4 puntu, 1,9 errebote eta 1,4 asistentzia lortu ditu bataz beste.
2024/05/30 - 16:18
Lointek Gernika Bizkaiak Laura Westerik fitxatu du datorren denboraldirako
IDK Euskotren taldetik dator eta aurreko denboraldian 5,6 puntu, 3,1 errebote eta 1,2 asistentzia lortu ditu batez beste partidako Herbehereetako jokalariak.
2024/05/27 - 16:09
Marta Alberdik Lointek Gernikan jarraituko du beste denboraldi batez
Horrenbestez, 23 urteko harrobiko jokalariak bosgarren denboraldia egingo du Gernikako taldean. Albiste horrez gain, Itziar Ariztimuñok ere jarraituko duela iragarri du berriki klubak, baita Kendra Chery jokalari frantziarra fitxatu duela ere.
2024/05/24 - 15:11
Gernikak Kendra Chery fitxatu du
Jokalari frantziarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Gernika-Lumoko taldearekin. Frantziako Landes taldetikdator, 1,85 metro neurtzen du eta hegaleko postuan jokatzen du.