Lointek Gernika
2025/09/29 - 16:13
Lointek Gernikako jokalariak, hobetzen jarraitzeko prest, urte berriaren atarian
Lointek Gernikako jokalariak denboraldi berriaren aurkezpena egin dute astelehen honetan, Malosten. Gogotsu agertu dira aurretik duten sasoiari begira.
2025/09/25 - 00:54
Lointek Gernika Eurocup Women txapelketako multzoen fasean egongo da
Bizkaiko taldeak 94-61 irabazi dio PAS Gianninari, Malosten, eta kanporaketa bikaina egin du, +66ko globalarekin.
2025/09/24 - 14:45
Lointek Gernikak Eurokoparako txartela ziurtatu nahi du gaur PAS Gianninaren kontra
Graziako taldearen aurkako partida eitb.eus-en egongo da ikusgai, zuzenean, 20:30ean hasita.
2025/09/19 - 00:28
Lointek Gernikak PAS Gianina talde greziarra jipoitu du haren kantxan (57-90)
Lucas Fernandezen jokalariak nagusi izan dira partida osoan, eta azkar bideratu dute norgehiagoka, greziarrei ia aukerarik eman gabe. Horrela, kanporaketa ia erabakita utzi dute.
2025/09/12 - 19:10
Lointek Gernika taldeko Cameron Williamsek lesio larria dauka
Pibot estatubatuarrak Akilesen orpoa hautsi zuen joan den larunbatean jokatutako lagunarteko partida batean, eta AEBetara joan da, ebakuntza egiteko.
2025/07/29 - 14:41
Taylor Jones, Lointek Gernika Bizkaiaren jokalari berria
Pibot estatubatuarrak Texasko Unibertsitatean jokatu du azken denboraldian: batez beste, 11,9 puntu sartu ditu partidako, 6,9 errebote jasotzeaz gain.
2025/07/25 - 15:11
Lointek Gernikak Cameron Williams pibota fitxatu du
Batez beste, 11,7 puntu eta 7 errebote lortu ditu azken urtean, eta %58,6ko portzentajea jaurtiketetan. Gernikakoa, bere lehen esperientzia izango da Europan.
2025/07/23 - 14:09
Lointek Gernika Bizkaiak Pas Giannina greziarraren kontra jokatuko du Eurocupeko aurrekanporaketa
Gernika-Lumoko taldeak Endesa Ligan 9. postuan geratu ostean lortu zuen Europarako txartela, baina kanporaketa bat jokatu beharko du lehenik. Asteazken honetan Munichen egindako zozketaren arabera, Pas Giannina taldea egokitu zaio.
2025/07/22 - 14:18
Lointek Gernika Bizkaiak Esther Matarranz fitxatu du
Barnealdeko jokalari madrildarra California Riverside unibertsitatean jokatzen aritu da azken lau urteotan. Perfumerias Avenida taldearen harrobian hezi zen.
2025/07/03 - 15:44
Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketa jokatuko du 2025-2026 denboraldian
Gernika-Lumoko taldeak gonbidapena jaso du. Iaz ez zuen txapelketa jokatzerik izan, baina datorren sasoian Europara bueltatuko da.
2025/06/26 - 18:37
Sarah Polleros, beste alemaniar bat Lointek Gernikarentzat
Joan den denboraldian Emakumezkoen Challenge Ligara jauzi egin zuen Zamoraren eskutik, non funtsezko piezetako bat izan den Emakumezkoen Endesa Ligara igotzeko helburuan ia lortzeko.
2025/06/18 - 14:36
Joy Adams, Lointek Gernika taldeko jokalari berria
Lointek Gernika Bizkaiak 32 urteko hegaleko jokalaria fitxatu du 2025-2026 denboraldirako. Frantziako Angersetik heldu da Bizkaiko taldera.
2025/06/11 - 15:52
Lointek Gernikak Esther Castedo fitxatu du
Lugoko jokalaria Duran Maquinaria Ensinotik dator, aurretik Estatu Batuetan lau urtez jokatu eta gero.
2025/06/06 - 15:27
Naia Zubiagak Lointek Gernika Bizkaian jarraituko du datorren denboraldian
Azken egunotan, lau iragarpen egin ditu Bizkaiko taldeak datorren denboraldiari begira: Ane Olaeta gernikarraren eta Laura Westerik herbeheretarraren kontratu berritzeak, eta Angela Salvadores asturiarraren eta Emily Bessoir alemaniarraren fitxaketak.
2025/06/05 - 15:03
Lointek Gernikak Emily Bessoir fitxatu du datorren denboraldirako
Hegaleko alemaniarra TS Jahn Muenchen klubean hasi zen jokatzen, eta ondoren AEBrako bidea hartu zuen.
2025/05/28 - 14:48
Itziar Ariztimuñok ez du Lointek Gernikan jarraituko
Jokalari bilbotarra 2016/17 sasoian iritsi zen Gernikara, eta 250 neurketa baino gehiago jokatu ditu orain arte.
2025/05/26 - 18:25
Laura Westerikek Lointek Gernikarekin berritu du, 2025-26 denboraldirako
Jokalari herbeheretarra, 26 urtekoa bera, 2024an iritsi zen Bizkaiko taldera, IDK Euskotrenetik. 2024-25 denboraldian, batez beste, partidako 9,4 puntu sartu ditu, 4,2 errebote hartu, eta 2,3 asistentzia eman.
2025/05/14 - 13:37
Lucas Fernandezek Lointek Gernika entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian
Iaz iritsi zen Fernandez Gernikara, eta urtebeterako berritu du kontratua. Bizkaiko taldea bederatzigarren geratu da Endesa Ligan.
2025/05/08 - 16:18
Dodson, Etxarri eta Chery jokalariek ez dute Lointek Gernika Bizkaian jarraituko
Klubak jakinarazi du Maya Dodson, Irati Etxarri eta Kendra Chery ez direla Lointek Gernika Bizkaia taldean egongo datorren denboraldian.
2025/03/20 - 23:26
Ane Olaeta: ''Hiruko bat behar genuen, baina labur geratu naiz; taldeaz oso harro nago''
Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du, Erregina Kopan, Spar Gironaren aurka; Kataluniako taldea 71-68 nagusitu da. Euskal taldeak aukera izan du, azken jokaldian, luzapena behartzeko, baina Ane Olaetaren jaurtiketa ez da sartu.