Bilbao Basket
2025/04/16 - 21:17
Bilbao Basketeko jokalariak zaleek babestuta sartu dira Miribillara, finalerako
Hirukoa Taldeak deituta, Surne Bilbao Basketeko ehunka zale izan dira Bilbao Arenako sarreran, eta, txaloka eta kolore bizia emanez, Bizkaiko taldeko jokalariak lagundu dituzte.
2025/04/16 - 16:16
Bilbao Arena eta inguruak, jantzita, Europa Kopako finaleko joaneko partidarako
Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finaleko joaneko neurketa jokatuko du, PAOKen kontra, Bilbao Arenan. Norgehiagoka hasi aurreko orduetan, pabilioia eta inguruak hitzordu garrantzitsurako jantzita dira.
2025/04/16 - 10:21
FIBA Europa Kopako finaleko joanekoa, Bilbao Basket-PAOK Salonika, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Kopara hurbilduko dituen garaipenaren bila irtengo dira beltzezko gizonak. Norgehiagoka Miribillan jokatuko dute, 20:00etatik aurrera; itzulia datorren astean izango da, Grezian.
2025/04/16 - 00:45
Xavi Rabaseda ospitaleratu dute, duen infekzioak "bigarren mailako meningitis birikoa" eragin diolako
Bilbao Basketen kapitainak ezingo du jokatu, asteazkenean, PAOK Salonikaren aurka. "Enterobirusak eragindako infekzioa" izan du, "bigarren mailako meningitis biriko batek zailduta", eta ospitaleratu behar izan dute.
2025/04/15 - 22:40
Hirukoa Taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbao Basket-PAOK Salonika finalari begira, asteazkenerako
Miribillan, asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbao Basketek eta PAOK Salonikak FIBA Europa Kopako finaleko joaneko partida jokatuko dute; horren harira, Hirukoa Taldeko zaleek 17:30erako deitu dituzte zale guztiak, jokalariek jendearen beroa hasi aurretik ere izan dezaten.
2025/04/15 - 22:10
PAOK Salonika Bilbon da, FIBA Europa Kopako finaleko joaneko partidarako
Neurketa asteazkenean jokatuko dute, Miribillan, 20:00etatik aurrera, eta Surne Bilbao Basketen aurkaria astearte arratsaldean iritsi da Euskal Herrira; Forondako aireportutik, Bizkaiko hiriburura abiatu da.
2025/04/15 - 14:25
Ponsarnau, PAOK taldeari buruz: ''Arerioak asko estutuko gaitu''
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak PAOK Salonikaren inguruan hitz egin du prentsaurrekoan, FIBA Europa Kopako finalean izango baitute aurkari.
2025/04/14 - 16:42
Sergio Sanchez, Bilbao Basketen jokalari ohia: ''Hobe da faboritoak haiek izatea, presioa kentzeko''
2013an Bilbao Basketek jokatutako Europako finalean hartu zuen parte Sergio Sanchez jokalariak. PAOK taldearen kontrako oraingo finala nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
2025/04/14 - 15:43
Bilbao Basket, ilusioz eta gogotsu, Europa Kopako finalaren erronkari ekiteko
PAOKen bisita jasoko dute beltzezko gizonek asteazken honetan Bilbon, FIBA Europa Kopako finalaren joanekoan. Jokalariak prest eta gogoz agertu dira erronkari aurre egiteko.
2025/04/12 - 23:55
Bilbao Basketek galdu egin du Andorran, burua Europako finalean duelarik (84-81)
Bilbao Basketek porrota jaso du MoraBanc Andorraren aurka (84-81) Endesa Ligako 27. jardunaldian. Oso lehia parekatua izan da, eta xehetasun txikiengatik erabaki da.
2025/04/06 - 01:29
Bilbao Basketek lasaitasuna hartu du Kanaria Handia garaituta (96-78)
Surne Bilbao Basketek 96-78 irabazi dio Kanaria Handiari Miribillan jokatu den Endesa Ligako 26. jardunaldiko partida. Ligan lasaitasun handiagoa du horrela.
2025/04/04 - 00:05
Barakaldok Bilbao Basketekin grabatu du bideo bat, larunbatean izango den zaleentzako gunea bultzatzeko
1. RFEFeko Ligako 31. jardunaldian, larunbatean, 19:30ean, Lasesarren, Barakaldo eta Bilbao Athletic arituko dira nor baino nor gehiago; jendeak bertan jarriko duten "fanzone" izenekora parte hartzea helburu, Barakaldok Surne Bilbao Basketekin grabatu du bideo bat.
2025/04/03 - 22:45
Isabel Iturbe: ''Deialdia egiten dugu, hilaren 16rako, finala bizitzeko, dugun giro bikainarekin''
EITBk Surne Bilbao Basketeko presidentea elkarrizketatu du; izan ere, asteazken gauean, euskal taldeak modu ikusgarrian lortu zuen, Dijonen aurka, FIBA Europa Kopako finalerako sailkatzea. Aurkaria PAOK Salonika izango du, apirilaren 16an eta 23an.
2025/04/03 - 16:21
Ponsarnau, pozarren, Bilbao Basket Europa kopako finalera sailkatu da eta
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finala jokatuko du PAOK Salonikaren kontra. Bilboko taldeak 19 puntuko tartea zuen kontra, eta irauli egin zuen finalera sailkatzeko: itzuliko partida 97-68ko emaitzarekin irabazi zuen. Finalerako txartela lortu dute beltzezko gizonek.
2025/04/03 - 12:01
Bilbao Basketek PAOKen aurka jokatuko du Europa Kopako finala; joaneko partida Bilbon eta itzulikoa Salonikan
Euskal talde Greziakoaren aurka lehiatuko da finalean. Joaneko neurketa apirilaren 16an jokatuko da Bilbon, eta itzulikoa hilaren 23an Salonikan. Bi partidak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETBk.
2025/04/03 - 01:40
Honela ospatu du Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finala jokatuko duela
Euskal taldeak Dijon kanporatu du, modu ia-ia sinestezinean; izan ere, azken bost minutuetan, 28-2ko partziala lortu du, 97-68 irabazi arte. Bilboko taldeak 19 puntuko tartea irauli behar zuen, finalerako sailkatzeko. PAOK Salonika izango da azken aurkaria.
2025/04/03 - 01:06
Bilbao Basketek Dijon kanporatu du, ikusgarria izan den azken laurdenean, eta finalerako sailkatu da (97-68)
Azken zatiaren hasieran, euskal taldea berdinduta zegoen, 56-56, Frantziako taldearekin, baina hurrengo minutuetan Jaume Ponsarnauren gizonek 41-12ko partzial ederra lortu dute, eta final handia jokatuko dute, hilaren 16an eta 23an, PAOK Salonika aurkari.
2025/04/02 - 13:35
Europa Kopako finalerdietako itzuliko Bilbao Basket vs Dijon partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Bilboko taldeak 19 puntuko desabantaila irauli behar du finalerako txartela lortzeko. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
2025/03/30 - 22:00
Bilbao Basketen porrot argia Real Madrilen etxean (88-70)
Surne Bilbao Basketek porrot argia jaso du Real Madrilen aurka Endesa Ligako 25. jardunaldian. Bizkaiko taldeak bigarren laurdenean bakarrik gainditu ahal izan du aurkaria, baina atsedenaldiaren ostean ligako liderrak partida hautsi du.
2025/03/28 - 16:42
Hlinason eta Jones Bilbao Basketeko pibotak baja izango dira "hainbat astetarako"
Bien sendatze epeak ezagututakoan, klubak merkatura joateko aukera aztertuko du, denboraldiaren azken txanpara begira "fitxatzeko aukera onak dauden ikusteko".