Bilbao Basket
2025/04/27 - 19:28
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa eskaini die bere zaleei Miribillan
Surne Bilbao Basketek Europa FIBA Kopa eskaini die zaleei, asteazkenean Grezian irabazitakoa, Murtziaren aurkako Endesa Ligako partidaren atarian.
2025/04/25 - 21:52
ARGAZKIAK: Surne Bilbao Basketeko jokalariei egindako harrera
Surne Bilbao Basketeko jokalariei harrera beroa egin diete zaleek Bilboko udaletxean, FIBA Europa Kopa irabazi eta gero. Bizkaiko taldeak historian lortzen duen lehen titulua da.
2025/04/25 - 21:50
Marea beltzak harrera egin dio Bilbao Basketi, FIBA Europe Cup irabazi ostean
Milaka zalek harrea egin diote Surne Bilbao Basketi Bilboko udaletxean, joan den asteazkenean Grezian 'beltzezko gizonek' irabazi zuten FIBA Europa Kopako titulua dela eta.
2025/04/24 - 13:49
Bilbao Basketen jaia eta ospakizunak, etxera bueltako bidaian
Surne Bilbao Basketek Europako Kopa irabazi du, joaneko partidan PAOK gailendu den arren. Salonikan jokatutako itzuliko partidaren ostean bereganatu du titulua Bilboko taldeak. Etxera bueltako bidaia luzea izan da, baina festa eta ospakizunak izan dira nagusi.
2025/04/24 - 13:20
Isabel Iturbe Bilbao Basketen presidenteari elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n
Surne Bilbao Basket Europa Kopako txapelduna da, eta tituluaz hitz egiteko klubaren presidentea egongo da EITB Kirolak saioaren platoan. Elkarrizketa ETB2n izango da ikusigai, 21:45etik aurrera.
2025/04/24 - 01:55
Tomasz Gielo, pozarren, Europa Kopako txapeldun izan ondoren: ''Jo eta ke, irabazi arte!''
Tomasz Gielo Bilbao Basketeko jokalariak EITBko Aitor Sainz lankideak egindako elkarrizketa "Jo eta ke, irabazi arte!" abestiarekin agurtu du. Beltzezko gizonen zaleek Bilbao Arenako harmailetan sarri-sarri abesten duten doinua
2025/04/24 - 01:50
PAOK Salonika vs Surne Bilbao Basket FIBA Europa Kopako finaleko itzuliko partidaren laburpena
Bilboko aldeak bi puntuz galdu du, baina, joaneko partidan (Bilbon) zazpi puntuko aldea eskuratu zuenez, FIBA Europa Kopako txapelduna da.
2025/04/24 - 00:47
Horrela jaso du Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako txapeldunaren garaikurra
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa txapelketa irabazi du asteazken honetan, aurreko astean lortutako zazpi puntuko abantaila baliatuta. Horrela jaso dute beltzezko gizonek txapeldunaren garaikurra.
2025/04/24 - 00:29
Ponsarnau: ''Modu epikoan irabazi behar genuen, finala galduta zegoela ematen zuen arren''
Bilbao Basketen entrenatzaileak, 2025eko FIBA Europa Kopa irabazita, nabarmendu du "oso pozik" dagoela, "taldeagatik, klubagatik, Bilbogatik, Bizkaiagatik", titulua eskuratuta.
2025/04/23 - 23:36
Bilbao Basket, FIBA Europa Kopako txapeldun!
Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldeak neurketa bikaina jokatu du, eta, PAOK Salonikaren etxean galdu arren (84-82), bere historiako lehen titulua bereganatu du, joaneko neurketan lortutako zazpi puntuko errentari esker.
2025/04/23 - 16:52
Bilbao Basketen zaleak, giro onean Salonikan, Europa Kopa irabazteko asmoz
Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finala jokatuko du PAOKen kontra, Salonikan. Bilboko taldeak zazpi puntuko abantaila lortu zuen joaneko neurketan, eta zaleen babesa izango du PAOKen kantxan. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/04/23 - 14:03
Bilbao Basket prest da finalerako, PAOKen kantxan lansaioa egin ostean
Surne Bilbao Basketek PAOKen aurka jokatuko du Europa Kopako finaleko itzuliko partida, Salonikan. Bilboko taldeak 7 puntuko abantaila lortu zuen joanekoan. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etatik aurrera.
2025/04/23 - 11:04
Bilbao Basket, Europa Kopako tituluaren bila
Bilboko taldeak finaleko joaneko neurketan lortutako zazpi puntuko errentarekin ekingo dio PAOKen aurkako itzuliko partidari. Finala zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/04/22 - 17:14
Ponsarnauk itzuliko partida zaila izango dela aurreikusten du, eta motibatuta helduko dio erronkari
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketen entrenatzaileak Bilboko taldeak PAOKen aurka Salonikan jokatuko duen Europa Kopako finaleko itzuliko partidari buruz hitz egin du. Neurketa apirilaren 23an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/04/21 - 22:59
Bilbao Basketen eta PAOKen ibilitako jokalariak
Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finaleko itzuliko partida jokatuko du PAOKen kontra, Salonikan, apirilaren 23an. Egun Bilboko taldean jokatzen duen Marvin Jones Greziako taldean ibilitakoa da, baita beste hauek ere: Fred Weis, Andy Panko, Georgios Tsalmpuris eta Kostas Vasileiadis.
2025/04/20 - 00:41
Bilbao Basketek galdu egin du Unicajaren etxean (96-79)
Surne Bilbao Basketek 96-79 galdu egin du Unicaja Malagaren kantxan. Hasieratik atzetik joan dira markagailuan. Atsedenaldiaren ostean erreakzio txiki bat izan dute, baina ez da nahikoa izan.
2025/04/17 - 01:09
Jaume Ponsarnau: ''Dinamismo apur bat falta izan zaigu, hobeto jokatzeko; partidak jarraitu egiten du''
Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak, Miribillan, FIBA Europa Kopako finaleko joaneko partida amaituta, nabarmendu du garrantzitsua dela, hurrengo astean, Bizkaiko taldeak "zentratuta" jarraitzea. Bilbao Basketek zazpi puntuko aldea lortu du (72-65).
2025/04/17 - 00:55
Melwin Pantzar: ''Irabazi dugu, pozik gaude; baditugu mentalitatea eta indarra''
Surne Bilbao Basketek zazpi puntuko aldea lortu du, PAOK Salonika aurkari, FIBA Europa Kopako finaleko joaneko partidan; izan ere, Bizkaiko taldea 72-65 nagusitu da. Neurketa amaituta, Melwin Pantzar, norgehiagokan euskal taldeko jokalaririk onena bera, baikor azaldu da itzulikoari begira.
2025/04/17 - 00:28
Bilbao Basketek zazpi puntuko aldeko errentarekin bidaiatuko du Greziara
Beltzezko gizonek 72 eta 65 gainditu dute PAOK Salonica, eta datorren asteazkeneko itzulerako lehiari titulua lortzeko itxaropena ematen dien abantailaekin ekingo diote, oraindik ere dena irekita egon arren.
2025/04/16 - 21:17
Bilbao Basketeko jokalariak zaleek babestuta sartu dira Miribillara, finalerako
Hirukoa Taldeak deituta, Surne Bilbao Basketeko ehunka zale izan dira Bilbao Arenako sarreran, eta, txaloka eta kolore bizia emanez, Bizkaiko taldeko jokalariak lagundu dituzte.