Baskonia
2023/08/21 - 16:33
Dani Diezen aburuz, Baskoniak fitxatu dituen jokalariak ''oso onak dira''
Dani Diez Baskoniako jokalariak komunikabideen aurrean agertu da denboraldiaurreko lehen egunean. Madrildarra denboraldi berriari buruz jardun da, eta, besteak beste, uste du taldeak fitxatu dituen jokalariak "oso onak" direla.
2023/08/17 - 16:53
Baskonia abuztuaren 23an hasiko da entrenatzen
Denboraldiaurrearen hasiera zehazten hasi da kluba. Aurretik, entrenatzen hasi baino bi egun lehenago, azterketa medikoak eta azterketa fisikoak egingo dituzte.
2023/07/24 - 18:57
Arturs Kurucsek ez du Baskonian jarraituko
Letoniarrak zortzi denboraldi eman ditu Gasteizen 2015 udan arabarren harrobira iritsi zenetik.
2023/07/19 - 21:21
Baskoniak Chima Moneke hegaleko pibota fitxatu du
Nigeriarrak Euroligako Lauko Finala jokatu eta Frantziako Liga irabazi du Monako taldearekin.
2023/07/18 - 13:59
Baskoniak etxean ekingo dio Euroligari, Real Madrilen aurka
Fase erregularreko azken partida, berriz, Bolonian jokatuko du Sergio Scarioloren Virtusen kontra, 2024ko apirilaren 12an, astearte honetan argitaratu duten egutegi ofizialaren arabera.
2023/07/17 - 19:36
Baskoniak Miller-Mcintyre joko-antolatzailea fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako
Turkiako ligan jarduten duen Gaziantep taldetik iritsiko da Arabako hiriburura. Aipatu taldean, batez beste, 15,4 puntu, 5,9 asistentzia eta 16,9ko balorazioa lortu zituen 2022-23 denboraldian.
2023/07/15 - 00:06
Giedraitisek ez du Baskonian jarraituko
Euren bideak banatu dituzte, Gasteizko klubak hegala lehentasunez erosteko eskubidean ez sartzea erabaki ondoren.
2023/07/14 - 18:16
Khalifa Diopek Baskonian jokatuko du
21 urterekin eta 2,11 metrorekin, azken Eurocup txapelketa irabazi zuen Kanaria Handiarekin, eta Endesa Ligako boskote gazte onenaren parte izan zen azken bi denboraldietan.
2023/07/07 - 14:36
Darius Thompsonek Baskoniako jokalari izateari utzi dio
Joko-antolatzaile estatubatuarrak klubarekin zuen kontratua eteteko klausula ordaindu du eta agu esan dio Gasteizko taldeari.
2023/07/06 - 16:35
Baskoniak zazpi jokalarik jarraituko dutela baieztatu du, eta 13ko taldea nahi duela azaldu
Raiestek, Sedekerskisek, Howardek, Costellok, Kotsarrek, Marinkovicek eta Dani Diezek jarraituko dute Gasteizko taldean; Mannion eta Rogkavopoulos fitxatu ditu Baskoniak, eta baliteke Giedraitisek eta Kurucsek kluba uztea. Thompsonek Anadolu Efesen jokatuko du.
2023/07/05 - 17:09
Dani Diezek Baskoniarekin berritu du, 2023-24 denboraldirako
30 urteko hegal-pibotak, 30 urtekoa bera, 57 partida jokatu zituen Gasteizko taldearekin 2022-23 denboraldian, alegia, klubean emandako lehen urtean.
2023/07/03 - 20:54
Baskoniak Nikos Rogkavopoulos fitxatu eta Hommes eta Heideggerren agurra iragarri du
Hegalekoa Turkiako Merkezefendi taldetik dator eta hiru denboraldirako kontratua sinatuko du.
2023/07/03 - 00:34
Steven Enochek ez du Baskonian jarraituko
Rokas Giedraitis eta Arturs Kurucsekin batera, kontratua amaitzen zuen Baskoniako jokalarietako bat zen Enoch.
2023/06/27 - 14:06
Baskoniak Nico Mannion joko-antolatzailea fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako
Joko-antolatzaile italiar-estatubatuarra Boloniako Virtus taldetik iritsiko da Gasteizera, eta eskarmentua du NBAn zein Euroligan.
2023/06/22 - 18:33
Joan Peñarroyak Baskonia zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian
Entrenatzaile katalanak beste urtebeterako berritu du kontratua Gasteizko taldearekin.
2023/05/31 - 01:59
Baskoniak bigarren partida galdu du Joventutekin, eta agur esan dio denboraldiari (83-76)
Joan Peñarroyaren taldeak garaipena behar zuen lehiaketan bizirik jarraitzeko, baina Badalonako taldea Gasteizkoa baino gehiago izan da Endesa Ligako play-offetako final-laurdenetako kanporaketan.
2023/05/31 - 01:56
Joventut-Baskonia, Ligako final-laurdenetako kanporaketako bigarren partidaren laburpena (83-76)
Baskoniak final-laurdenetako bigarren partida galdu du Joventuten aurka, eta playoffetatik kanpo geratu da. Denboraldia amaitu da arabarrentzat.
2023/05/29 - 19:00
Joan Peñarroya: ''Motibatuta ez bagaude, etxera joatea merezi dugu''
Joan Peñarroya Baskoniako entrenatzaileak bihar Badalonan Joventuten aurka jokatuko duten ACB Ligako final-laurdenetako bigarren partidaz hitz egin du. Entrenatzaileak adierazi du irabazi egin behar dutela txapelketan jarraitzeko, eta horretarako tresnak dituztela uste du.
2023/05/27 - 23:28
Ezusteko porrota jaso du Baskoniak Joventuten aurka, eta kantxa-faktorea galdu du (91-99)
Hasierako 3 eta 0koa kenduta, gasteiztarrak atzetik joan dira markagailuan partidan osoan. Hurrengo partida, asteartean jokatuko dute, Badalonan.
2023/05/27 - 23:24
Baskonia-Joventut, Ligako final-laurdenetako lehen partidako laburpena (91-99)
Baskoniak galdu egin du Joventuten aurka Buesa Arenan jokatutako Ligako final-laurdenetako kanporaketako lehen partida 91 eta 99.