Baskonia
2023/10/18 - 00:51
Baskoniak ez du asmatu azken laurdenean, eta galdu egin du Bayern Munichen aurka, Buesa Arenan (68-76)
Gasteizko taldeak, jokoan oso nagusi izan gabe ere, kontrolpean izan du markagailua azken minutuetara arte, baina azken zatian soilik sei puntu egin ditu. Lasok entrenatzen duen Alemaniako taldeak, beraz, garaipena eskuratu du, eta Baskoniak, lehen hiru jardunaldietan, partida bat du irabazita.
2023/10/15 - 21:53
Baskoniak Casademont Zaragoza menderatu du, etxetik kanpo (80-85)
Arabarrek aurreikuspenak bete dituzte, eta garaile atera dira Zaragozatik. Etxeko taldea amaiera arte saiatu da, eta Baskoniak bere onena eman behar izan du garaipena lortzeko.
2023/10/13 - 00:56
Sufritutako garaipena lortu du Baskoniak Berlinen (86-91)
Arabako taldea 15 puntuko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (61-76), baina etxekoek markagailuko aldea bi punturaino murriztea lortu dute, eta, azkenerako, asko zaildu zaie neurketa bereganatzea Peñarroyarenei.
2023/10/09 - 14:32
Chima Moneke Baskoniako jokalaria, Endesa Ligako laugarren jardunaldiko jokalaririk onena
Hegaleko pibot nigerriarrak 26 puntu, 11 errebote eta 37 puntuko balorazioa lortu zituen Baskoniak Granadaren kontra jokatutako neurketan. Halaber, hiru asistentzia egiteaz gain, hiru falta behartu zituen eta tapoi bat ere jarri zuen.
2023/10/08 - 21:53
Baskonia garaile atera da Coviran Granadaren etxetik (81-90)
Gasteiztarrak andaluziarrak baino gehiago izan dira Endesa Ligako 4. jardunaldian jokatutako partidan.
2023/10/07 - 01:33
Azken laurdenak Euroliga porrotarekin hastera zigortu du Baskonia Real Madrilen aurka (77-79)
Lau laurdenetatik hirutan nagusitu den arren, ezin izan du garaipenarekin estreinatu eta azken minutuetan bi puntugatik galdu du.
2023/10/05 - 19:57
Joan Peñarroya: ''Euroliga ona egin nahi dugu; lehen aurkaria, nire iritziz, faborito nagusia da''
Baskoniak ostiralean jokatuko du 2023-24 denboraldiko Euroligako aurreneko neurketa, Buesa Arenan, Real Madril aurkari; azken talde hori egungo txapelduna da. Bezperan, Joan Peñarroya entrenatzaileak adierazi du zer espero duen bere jokalariengandik, estreinaldirako eta txapelketarako.
2023/10/05 - 18:41
Play-offetarako sailkatzeko aukerak ditu Baskoniak, abian den Euroligan
Gasteizko taldeak play-offetan sartzeko asmoz ekingo dio aurtengo Euroligari, Berlinen jokatuko den lauko finalerako txartel baten bila.
2023/09/29 - 17:40
Peñarroya: ''Gure jendeari ikusi nahi duena eman nahi diogu, eta biharkoa egun handia izango da''
Baskoniak euskal derbia jokatuko du, larunbat honetan, Buesa Arenan, Bilbao Basketen aurka. "Gure jendeari ikusi nahi duena eman nahi diogu, eta gure publikoarekin sinergia horiek lortzen saiatzeko lehen eguna da", adierazi du Peñarroyak. "Biharkoa egun handia izango da" azpimarratu du.
2023/09/28 - 12:56
Baskoniak UCAM Murtziaren etxean galdu du (88-76)
UCAM Murtziak Endesa Ligako lider izaten jarraitzen du bi jardunalditan bi garaipen lortuta, asteazken honetan Baskoniari 88-76 irabazi ostean. Marcus Howard (23 puntu) izan da Baskoniako jokalaririk aipagarriena.
2023/09/24 - 22:04
Baskoniak garaipena lortu du Rio Breoganen aurka, Endesa Ligako 1. jardunaldian (79-88)
Arabarrak nagusi izan dira etxetik kanpo, hirugarren laurdenaren amaieran neurketa konplikatu zaien arren. Markus Howarden partida bikainak garaipena eman die gasteiztarrei.
2023/09/23 - 14:06
Hugo Besson frantziarrak ez du Baskonian jarraituko
Joko-antolatzailea irailaren 8an iritsi zen arabarren denboraldiaurrea indartzeko.
2023/09/14 - 23:33
Ousmane Ndiaye Baskoniako jokalariak Palentzian jokatuko du, utzita, 2023-24 denboraldian
19 urteko pibot senegaldarra Baskoniaren lehen taldearekin aritu da denboraldiaurrean, eta Endesa Ligan jarraituko du bere prestakuntza; izan ere, Palentzia Endesa Ligan lehiatuko da hastear dagoen denboraldian.
2023/09/13 - 18:05
Khalifa Diop: ''Zaleek asko ematen diote Baskoniari, etxeko partidetan ondo pasatuko dugu''
Gasteizko klubak "media day" izenekoa antolatu du asteazkenean Buesa Arenan. Joan Peñarroya entrenatzaileak eta Khalifa Diop eta Chima Moneke jokalariek adierazpenak egin dizkiote EITBri.
2023/09/12 - 15:05
Felix Fernandez: ''Ez dugu baztertzen Hugo Besson geratzea''
Felix Fernandez Baskoniako kirol arduradunak azaldu duenez, ez dute bazteratzen Hugo Besson jokalaria taldean geratzea denboraldirako. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/09/08 - 18:48
Hugo Bessonek Baskoniaren denboraldiaurreko entrenamenduak indartuko ditu
22 urteko joko-zuzendari gazteak Boulogne-Levallois taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, Frantziako lehen mailan, eta 12,6 puntu, 3,3 errebote eta 2,4 asistentzia lortu zituen, batez beste.
2023/08/26 - 17:13
Baskoniak Miller-McIntyre joko-antolatzailea aurkeztu du
Baskoniak Codi-Miller McIntyre aurkeztu du larunbat honetan. Ipar Amerikako jokalariak 10 zenbakia eramango du eta oso pozik azaldu da berriz ere Europako liga onenean lehiatzeagatik.
2023/08/25 - 17:49
Baskoniak 22 urteko Nico Mannion antolatzaile italiarra aurkeztu du
Joko antolatzailea Boloniako Virtusetik dator eta hurrengo bi urteetarako sinatu du kontratua talde gasteiztarrarekin. NBAn aritutakoa ere bada.
2023/08/24 - 18:35
Baskoniak Chima Moneke nigeriarra aurkeztu du
Chima Monekek Baskonian jokatuko du datozen bi denboraldietan. Pibot nigeriarrak joan den urtean Monakorekin jokatu zuen Euroligako final fourra eta Frantziako liga irabazi zuen.
2023/08/24 - 18:14
Baskoniak lau lagunarteko jokatuko ditu denboraldiaurrean
Lehena irailaren 8an izango da, Zunder Palentzia talde igo berriaren aurka. Denboraldiaurrea irailaren 19an amaituko da, Araba Sarian, Derthona Basket talde italiarraren aurka.