Zesta-punta
2025/10/02 - 16:59
Durangoko Master Seriesarekin abiatuko da Jai Alai Ligaren denboraldi berria
Lau bikote lehiatuko dira aurten Durango Master Series txapelketan. Datorren astelehenean hasiko da, eta finala urriaren 13an jokatuko dute. Aurkezpena egin dute ostegun honetan, Durangon.
2025/09/30 - 03:00
Sorozabal-Arai vs Elaia-Maia Jai Alai Ligako finaleko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
2025eko Jai Alai Ligako finalean, Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak hiru jokotan irabazi diete, 15-9, 13-15 eta 2-5 Oihana Sorozabali eta Arai Lejardiri.
2025/09/30 - 03:00
Barandika-Lopez eta Elaia-Maia bikoteek Jai Alai Ligako txapela jantzi dute
Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek Eñaut Urreisti eta Thibault Basque mendean hartu dituzte bi jokotan (15-6 eta 15-12). Era berean, Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak hiru jokotan (15-9, 13-15 eta 2-5) irabazi diete Oihana Sorozabali eta Arai Lejardiri.
2025/09/30 - 03:00
Barandika-Lopez eta Elaia-Maia, Jai Alai Ligako txapeldunak
Elaiak eta Maiak hiru jokotan irabazi diete Sorozabali eta Arairi, 15-9, 13-15 eta 2-5, eta Barandikak eta Lopezek gauza bera egin dute Urreistiren eta Basqueren aurrean, baina bi jokotan, 15-6 eta 15-12.
2025/09/30 - 01:30
Barandika-Lopez vs Urreisti-Basque Jai Alai Ligaren finaleko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek Eñaut Urreisti eta Thibault Basque mendean hartu dituzte bi jokotan (15-6 eta 15-12), Jai Alai Ligaren finalean.
2025/09/29 - 11:12
Jai Alai Leagueko finalak, gaur gauean, EITB Median
Batetik, Urreisti-Basque eta Barandika-Lopez bikoteek neurtuko dituzte elkarren indarrak; bestetik, Elaia-Maia eta Arai-Oihana kantxaratuko dira. Bi neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
2025/09/29 - 10:55
Jai Alai Ligako Final Four finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
11 hilabeteren ondoren, eta 30 txapelketa jokatu ostean, iritsi dira Jai Alai Ligako final handiak. Lehenik, Barandikak eta Lopezek Urreistiren eta Basqueren aurka jokatuko dute, eta ondoren, Sorozabal eta Arai, Elaiaren eta Maiaren kontra.
2025/09/26 - 17:10
Jai Alai Ligako finalerako materiala aukeratu dute puntistek
Astelehenean jokatuko den Jai Alai Ligako finaleko materiala aukeratu dute gizonezkoek. Barandikak eta Lopezek iazko garaipena errepikatu nahi dute Urresti eta Basque gazteen aurka. Emakumezkoek astelehenean bertan aukeratuko dute materiala.
2025/09/23 - 03:00
Maite-Maialen vs Elaia-Maia Jai Alai Ligako finalaurreko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Elaiak eta Maiak finalerako txartela lortu dute, Maite eta Maialen 15-12 eta 15-9 mendean hartuta, bi jokotan.
2025/09/23 - 03:00
Elaia-Maia eta Barandika-Lopez bikoteek Jai Alai Ligako final handirako txartela lortu dute
2025eko Jai Alai Ligako Lauko Finaleko bigarren finalerdietan, Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak bi jokotan irabazi diete, 15-12 eta 15-9, Maialen Aldazabal eta Maite Ortizi, eta Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek gauza bera egin dute, 7-15 eta 9-15, Aritz Erkiagaren eta Gorka Sorozabalen aurka.
2025/09/23 - 01:45
Erkiaga-Gorka vs Barandika-Lopez Jai Alai Ligako finalaurrekoaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Barandikak eta Lopezek bi jokotan (7-15 eta 9-15) mendean hartu dituzte Erkiaga eta Gorka Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako bigarren finalaurrekoan. Horrela, finalerako txartela lortu dute.
2025/09/22 - 14:04
Jai Alai Leagueko finalaurrekoetako 2. jardunaldia, gaur gauean, EITB Median
Batetik, Erkiaga-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteek neurtuko dituzte elkarren indarrak; bestetik, ordea, Elaia-Maia eta Maite-Maialen kantxaratuko dira.
2025/09/22 - 11:00
Jai Alai Ligaren bigarren finalaurrekoak, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Iritsi da Jai Alaiko lauko finala. Gaur, bigarren finalaurrekoetan, lehenik, Erkiaga eta Gorka pilotariak Barandika eta Lopezen aurka neurtuko dira. Ondoren, emakumezkoen txanda izango da: Elaia eta Maia Maite eta Maialenen aurka jokatuko dute. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/09/20 - 17:04
Mugartegi anai-arrebak, Hondarribiko Grand Slamean garaile
Bixente-Atain eta Erika-Gisela bikoteak nagusitu dira Grand Slamean. Emakumezkoen finalean, Erikak eta Giselak bi setetan menderatu zituzten Lur eta Laura: 15-8 eta 15-13. Gizonezkoetan, aldiz, Hormaetxea eta Bailo ziren faboritoak, baina Bixente eta Atain nagusitu ziren finalean, 14-15 eta 14-15.
2025/09/17 - 23:18
Puntistek Hondarribiko Grand Slameko finalerako pilotak aukeratu dituzte Jostaldi pilotalekuan
Iazko azpitxapeldunek, Bixentek eta Atainek, aurtengo txapelketan partidarik galdu ez duen bikotea, Hormaetxea-Bailo, aurrean izango dute.
2025/09/16 - 03:00
Arakistain-Frida vs Sorozabal-Arai Jai Alai Ligako finalaurreko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Sorozabal eta Arai finalerako sailkatu dira, Arakistain eta Frida 11-15, 15-12 eta 3-5 irabazita, hiru jokotan.
2025/09/16 - 03:00
Sorozabal-Arai eta Urreisti-Basque Jai Alai Ligako final handirako sailkatu dira
2025eko Jai Alai Ligako aurreneko finalerdietan, Oihana Sorozabal eta Arai Lejardi hiru jokotan gailendu dira, 11-15, 15-12 eta 3-5, Ihart Arakistain eta Frida Watkinsen aurka, eta Eñaut Urreisti eta Arai Lejardi bi jokotan menderatu dituzte Johan Sorozabal eta Unai Lekerika, 11-15 eta 6-15.
2025/09/16 - 01:30
Johan-Lekerika vs Urreisti-Basque Jai Alai Ligako finalaurrekoaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Urreistik eta Basquek bi jokotan (11-15 eta 6-15) mendean hartu dituzte Johan eta Lekerika Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako lehen finalaurrekoan. Horrela, finalerako txartela lortu dute.
2025/09/15 - 16:05
Horrela amaitu dute zortzi puntista onenek Jai Alai Ligako lauko finalean
Gaur hasiko da Jai Alai Ligako lauko finala Donostiako Karmelo Baldan. Zortzi puntista onenak ikusiko ditugu, baina horraino iristeko ibilbidea luzea izan da, hona hemen gertatutakoak.
2025/09/09 - 16:53
Zesta-puntako Jai Alai Ligako Lauko finalen aurkezpena egin dute
Donostiako Carmelo Baldan egingo dira zesta-puntako Jai Alai Ligako Lauko finalak, hurrengo hiru astelehenetan. Gaur, irailak 9, egin dute aurkezpena.