Zesta-punta
2025/01/14 - 01:01
Zalantzen Txokoak eman die garaipena Laducheri eta Manciri, partidako azken tantoan, zuzena izan den erabakian
Zein bikotek eskuratuko zituen hiru puntu zehaztu behar zuen tantoa jokoan zegoela, pilotak Thibault Basqueren saskian bote egin du; Zalantzen Txokoak ez du zalantzarik izan, eta Laducheri eta Manciri eman die tanto erabakigarria.
2025/01/14 - 01:01
Mikel Manci: ''Partida gorabeheratsua izan da; azkenean, gure alde jauzi da''
Atzelari mutrikuarrak eta Ludovic Laduchek garaipena lortu dute, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan, Urrutia eta Basque aurkari, hiru jokotan; hala, irabazleek hiru puntu oso garrantzitsu erdietsi dituzte.
2025/01/13 - 10:23
Laduche-Manci vs Urrutia-Basque, Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko duten norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en, streaming bidez, izango da ikusgai, 20:20etik aurrera.
2025/01/11 - 16:08
Ihart-Arai eta Erkiaga-Argoitia bikoteak nagusitu dira Berriatuko Master Serieseko finalean
Berriatuko Master Serieseko emakumezkoen finalean, Ihart Arakistainek eta Arai Lejardik bi setetan menderatu dituzte Elaia Gogenola eta Frida Watkins. Gizonezkoetan, bestalde, Erkiagak eta Argoitiak hiru set behar izan dituzte Xabi Barandika eta Zabalaren aurka nagusitzeko.
2025/01/09 - 21:30
Alex Goitia eta Julen Del Rio bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen parte hartu duen bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2025/01/09 - 10:11
Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldia, gaur, ETB1 en eta eitb.eus-en
Laduce-Manci vs Urrutia-Basque partida jokatuko da gaur gauean. Ez galdu Eusko Label Winter Series, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/01/07 - 20:11
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 1. jardunaldiko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako 1. jardunaldiko tantorik onenak Aritz Erkiagak egin ditu.
2025/01/07 - 10:44
Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako Urrutia-Basque vs Erkiaga-Ibarluzea partidako estatistikak
Erkiagak eta Ibarluzeak garaipena bereganatu dute Urrutiaren eta Basqueren kontra (13-15 eta 12-15) 2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako lehen partidan. Hemen dituzu ikusgai neurketako datuak eta estatistikak.
2025/01/07 - 01:01
Aritz Erkiaga: ''Jokoz asko hobetu behar dudala uste dut''
Jon Ibarluzeak eta Aritz Erkiagak Urrutia eta Basque mendean hartu dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalaurrekoen lehen jardunaldian. Dena den, Erkiaga bera ez da pozik agertu egindkao jokoarekin.
2025/01/07 - 00:53
Thibault Basque: ''Laurok partida ikaragarria egin dugu''
(Jatorrikoa, gaztelaniaz). Iparraldeko atzelariak Erkiaga eta Ibarluzearen aurka hutsik ezin dela egin azpimarratu du, finalerdietako ligaxkako lehen partida galdu ostean.
2025/01/07 - 00:53
Aritz Erkiagak egin du partidako tantorik onena, bigarren setean
Ispasterreko maisuak ez du bere paridarik onena egin, baina, beti bezala, bere kalitatea agerian utzi du egindako zenbait errematetan. Bigarren seta 10 tantora berdintzeko, bizkaitarrak ederki engainatu ditu aurkariak barrutik egindako errematearekin.
2025/01/07 - 00:52
Erkiagak eta Ibarluzeak lortu dute finalerdietako ligaxkako lehen garaipena
Urrutiari eta Basqueri gailendu zaizkie bi setetan, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako partidan.
2025/01/06 - 20:36
Urrutia-Basque vs Erkiaga-Ibarluzea, finalerdietako lehen jardunaldia, eitb.eus-en eta ETB1en
Bi bikoteek aurtengo ekitaldeko lehiarik ikusgarriena jokatu zuten iragan astean. Norgehiagoka ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:20ean.
2025/01/02 - 16:23
Ongi ezagutzen al dute elkar Olharanek eta Zabalak?
Olharan eta Zabala puntistek erronka berezi bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2024/12/31 - 19:00
2024-2025 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko 3 tanto onenak
2024-2025 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko tantorik onenak Aritz Erkiagak eta Thomas Urrutiak egin dituzte.
2024/12/31 - 13:44
Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque partida, Winter Serieseko 10 jardunaldietako onena
Orain arte 2024-2025 Eusko Label Winter Seriesen jokatutako 10 jardunaldietako partida onena izan da Urrutia-Basque eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteen artekoa. Abenduaren 30eko lehia Urrutiak eta Basquek irabazi zuten, 15-13, 12-15 eta 5-2ko emaitzarekin.
2024/12/31 - 12:25
Noaingo zaleak, Eusko Label Winter Serieseko festan murgilduta
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko bi partidak eman diote amaiera 2024ari, zesta-puntari dagokionez. Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai frontoian Noaingo (Nafarroa) zale batzuk bertaratu dira. Zale amorratuak dira, eta hainbat bitxikeria kontatu dizkigute.
2024/12/31 - 10:40
Pilotazaleak ''pozik'' Euskadiko Selekzioak ofizialtasuna lortu duelako
Euskadiko Pilota Federazioa Nazioarteko Federazioko eskubide osoko kide bilakatu da. Euskadiko Selekzioaren ofizialtasuna dela eta galdeketa egin diegu zaleei Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan.
2024/12/31 - 10:33
Winter Serieseko Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala partidako datuak eta estatistikak
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiarekin amaitu da txapelketako multzoen fasea.Johanek eta Lekerikak mendean hartu dituzte Olharan eta Zabala, 15-6, 12-15 eta 5-3. Hemen buildu ditugu neurketako estatistika esanguratsuenak.
2024/12/31 - 10:20
Winter Serieseko Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque partidako datuak eta estatistikak
2024-2025 Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiarekin amaitu da txapelketako multzoen fasea. Urrutiak eta Basquek garaipena bereganatu dute Erkigaraen eta Ibarluzearen kontra, 15-13, 12-15 eta 5-2ko emaitzarekin. Hemen dituzu neurketako estatistika esanguratsuenak.