Eusko Label Winter Series
2025/10/23 - 11:49
Winters Series txapelketako lehen jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Bueltan dira emozioa, mitoa, abiadura, zehaztasuna, pasioa. Gure kirolik nazioartekoena, munduko txapelketarik ikusgarrienean. Gaurtik aurrera, ez galdu Winters Series txapelketa. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/10/14 - 17:02
Eusko Label Winter Seriesen 5. edizioa urriaren 27tik otsailaren 15era jokatuko da
Txapelketaren aurkezpenaz gain, Imanol Lopez puntistaren erretiroa izan da eguneko albistea. Atzelari zumaiarrak denboraldi amaieran zesta-punta utziko du.
2025/10/14 - 14:56
Imanol Lopez, bere erretiroaz: ''Momentua iritsi da, une gozo batean izatea nahi nuen''
Imanol Lopez puntistak iragarri du erretiroa hartuko duela, 23 urteko ibilbidearen ostean. Erabakia azaldu du Winter Series Txapelketaren aurkezpenean.
2025/10/14 - 14:10
Zortzi bikote arituko dira nor baino nor gehiago 2025-2026ko Eusko Label Winter Seriesen, urriaren 27tik
Final handia otsailaren 15ean jokatuko dute, eta, beti bezala, partida guztiak Gernika-Lumon izango dira. Aurreko ekitaldian parte hartu zuten puntistei erreparatuta, Goixerri sartu da, Olharanen ordez.
2025/10/14 - 14:10
Imanol Lopezek zesta punta utziko duela iragarri du, profesionaletan 23 urtez aritu eta gero
Atzelari zumaiarrak asteartean iragarri du erabakia, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko aurkezpenean. Lopezek 2003an egin zuen debuta profesionaletan, eta bere herrian jokatuko du azken txapelketa.
2025/10/14 - 14:00
Imanol Lopezek agur esango dio zesta puntari, profesionaletan 23 urtez aritu eta gero
Atzelari zumaiarrak 2003an egin zuen debuta profesionaletan; Miamin, Danian eta Mexikon aritu zen, eta zazpi aldiz izan da munduko txapeldun. Eusko Label Winter Serieseko aurkezpenean adierazi du Zumaian jokatuko azken txapelketa, sorterrian.
2025/09/29 - 10:55
Jai Alai Ligako Final Four finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
11 hilabeteren ondoren, eta 30 txapelketa jokatu ostean, iritsi dira Jai Alai Ligako final handiak. Lehenik, Barandikak eta Lopezek Urreistiren eta Basqueren aurka jokatuko dute, eta ondoren, Sorozabal eta Arai, Elaiaren eta Maiaren kontra.
2025/09/22 - 11:00
Jai Alai Ligaren bigarren finalaurrekoak, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Iritsi da Jai Alaiko lauko finala. Gaur, bigarren finalaurrekoetan, lehenik, Erkiaga eta Gorka pilotariak Barandika eta Lopezen aurka neurtuko dira. Ondoren, emakumezkoen txanda izango da: Elaia eta Maia Maite eta Maialenen aurka jokatuko dute. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/06/07 - 03:00
Honela igo dira podiumera Nazioen Ligako txapeldunak!
Gizonezkoetan Euskadi izan da txapeldun, eta emakumezkoetan, Espainia. Gainera, euskal selekzioak selekzio onenaren saria jaso du.
2025/06/07 - 02:26
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Frantzia partidaren laburpena
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Nazioen Liga irabazi dute Euskadirekin final handian Laduche eta Basque (Frantzia) menderatuta bi setetan (15-9 eta 15-11).
2025/06/07 - 02:10
Erkiaga eta Lopez: ''Gure helburua lortu dugu, hemen denek nahi zutena''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez nagusitu dira Nazioen Ligan Euskadirekin. Pozik azaldu dira garaipenarekin, eta "denek nahi zutena" lortu dutela adierazi dute.
2025/06/07 - 01:40
Euskadik Frantzia garaitu, baina Espainiaren aurka galdu du Nazioen Ligako finala
Emakumezkoen finalean, 15-4 eta 15-9 galdu du Espainiaren aurka. Gizonezkoetan, aldiz, 15-13 eta 15-11 irabazi dio Frantziari.
2025/06/07 - 01:23
Jai Alaiko Nazioen Ligako Espainia-Euskadi partidaren laburpena
Erika Mugartegik eta Arai Lejardik (Espainia) irabazi dute Nazioen Ligako emakumezkoen finala, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea (Euskadi) bi setetan garaituta (15-4 eta 15-9).
2025/06/07 - 00:18
Erika eta Arai: ''Txapelketa ona egin dugu eta pozik gaude''
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi nekatuta baina pozik azaldu dira Nazioen Liga irabazi ondoren. Aurkari onak izan arren, txapelketa ona egin dutela nabarmendu dute.
2025/06/06 - 02:51
Erkiaga eta Lopez: ''Sentimenduak bizi-bizirik daude, baina kirolean zentratu behar gara''
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:47
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Espainia partidaren laburpena
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:20
Frantziak eta Euskadik jokatuko dute Nazioen Ligako gizonezkoen finala
Frantziak bi setetan irabazi dio AEBri (13-15 eta 13-15), eta Euskadik gauza bera egin du Espainiaren aurka (15-10 eta 15-9).
2025/06/01 - 00:22
Erik eta Bailo, Donostiako Grand Slameko txapeldunak!
Erikek eta Bailok hirugarren set lehiatua jokatu behar izan dute Donostiako Grand Slama irabazteko, Arbe eta Atain garaituz. Irabazten hasi dira, baina urdinek buelta eman diote partidari. Azken setean, aurkarien huts batek eman die garaipena (15-12, 9-15 eta 5-4).
2025/06/01 - 00:18
Lur eta Arai nagusitu dira Donostiako Grand Slameko finalean
Lejardi ahizpek irabazi dute Donostiako Grand Slameko finala (15-9, 13-15 eta 2-5). Lehen seta galdu arren, bigarrenean buelta eman diote partidari, eta azken setean mendean hartu dituzte Erika eta Alize.
2025/03/24 - 08:22
Women Winter Series txapelketako final handia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Gaur jokatuko dute Euskotren Women Winter Series Txapelketako final handia Helena-Arai eta Elaia-Oaia bikoteek. 22:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.