Pala
2024/09/03 - 13:32
Iker Gordon: ''Tentsio handiko partida jokatu dugu, eta lehen seta irabaztea oso garrantzitsua izan da''
Iker Gordonek eta Roman Maldonadok mendean hartu dituzte Fusto eta Urrutia hiru setetan, Sopela Pro'24 txapelketan. Neurketari buruzko iritzia eman du Gordonek amaieran.
2024/09/03 - 02:50
Ibai Perez: ''Asko aguantatu dut atzeko aldean''
Ibai Perezek eta Esteban Gaubekak aurrera egin dute Sopela Pro'24 pala txapelketan, Necol eta Del Rio bost jokotan mendean hartuta: 10-6, 10-7, 5-10, 8-10 eta 5-3.
2024/09/03 - 02:50
Fusto eta Urrutia Sopela Pro’24 txapelketatik kanpo geratu dira
Argentinarrak eta bizkaitarrak osatutako bikoteak emaitzarik eskasena lortu du txapelketako kanporaketa jardunaldian lehiatu diren lau bikoteen artean.
2024/09/03 - 02:50
Pablo Fusto eta Iñaki Urrutia: ''Partida txarra egin dugu, huts askorekin''
Fusto eta Urrutia Sopela Pro'24 Pala txapelketatik kanpo geratu dira, kanporaketa fasea jokatu duten lau bikoteen artean emaitza eskasena lortuta. 3 eta 0 galdu dute jardunaldiko bigarren partidan, Maldonado-Gordon bikotearen aurka.
2024/08/29 - 19:23
Sopela Pro'24 txapelketak zortzi palista onenak bilduko ditu, astelehenetik aurrera
Lau bikote lehiatuko dira, Sopelako pilotalekuan, txapelak janztea helburu: Maldonado-Gordon, Necol-Del Rio, Gaubeka-Ibai Perez eta Fusto-Urrutia. Finala irailaren 30erako dago aurreikusita.
2024/08/29 - 18:15
Zortzi palistarik onenak lehiatuko dira Sopela Pro'24 txapelketan, irailaren 2tik aurrera
Honako hauek dira lau bikoteak: Maldonado-Gordon, Necol-Del Rio, Gaubeka-Ibai Perez eta Fusto-Urrutia. Txapelketa irailaren 2an hasiko da, kanporaketa faseari ekinda, hilaren 9an, 16an eta 23an liga fasea izango da, eta final handia hilaren 30erako dago aurreikusita. Partida guztiak, EITBn ikusgai.
2024/08/16 - 15:10
Sopela Pro 24 pala txapelketa irailaren 2tik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en
Roman Maldonadok eta Iker Gordonek bikotea osatuko dute Sopela Pro 24 pala txapelketan. Astelehenetan jokatuko dituzte partidak, bost astez, eta norgehiagoka guztiak ETB1ek eta eitb.eus-ek eskainiko dituzte.
2024/08/09 - 23:36
Gaubeka-Ibai Perez eta Irazustabarrena-Gorostiaga nagusitu dira Deban
Debako pala txapelketako finalak jokatu dira. Emakumezkoetan, Irazustabarrenak eta Gorostiagak markagailua irauli, eta 0-2 galtzen joan arren, 3-2 nagusitu dira azkenean. Gizonezkoetan, Gaubeka eta Ibai Perez nagusitu dira Maldonado eta Alkortaren aurka: 9-10, 10-4, 6-10, 10-7 eta 3-5.
2024/06/08 - 19:57
Oier Alkortak pilotakada jaso du masailean berotzeko ariketak egiten ari zela
Azpeitiarrak ezin izan du jokatu 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, eta ospitalera eraman dute, zorabiatuta. Horren aurrean, buruz buruko partida jokatu dute Fustok eta Ibai Perezek, eta Sestaoko palista nagusitu da, bi setetan (9-10 eta 9-10).
2024/06/06 - 21:49
Larunbatean Bilbon jokatuko duten Bizkaiko Openeko finalerako materiala hautatu dute
Maldonado-Del Rio eta Gaubeka-Gordon bikoteak arituko dira, nor baino nor gehiago, larunbat arratsaldean, Bizkaia frontoian. Jaialdia 17:15ean hasiko da, eta eitb-eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
2024/04/29 - 23:16
Irazustabarrena-Galdos vs Martin-Gorostiaga pala finala, igandean, ETB1en
12:00etatik aurrera, nor baino nor gehiago izango dira Irazustabarrena-Galdos eta Martin-Gorostiaga bikoteak, Bizkaia pilotalekuan.
2024/03/25 - 22:07
Emakumezkoen Bizkaia Larruzko VI. Paleta Txapelketa aurkeztu dute
Emakumezkoen seigarren Paleta Txapelketa apirilaren 12tik maiatzaren 5era bitartean jokatuko da Bizkaia frontoian. Bertan, Bizkaia Open Torneoa ere jokatuko da, apirilaren 5etik ekainaren 8ra bitartean.
2024/03/23 - 18:34
Necolek eta Urrutiak jantzi dituzte Urrezko Pala Pro Txapelketako txapelak
Dan Necolek eta Iñaki Urrutiak irabazi dute 2024ko Urrezko Pala Pro Txapelketa, finalean Roman Maldonado eta Ibai Perez menderatuta. Sari banaketa eta Necolek eta Urrutiak txapelak jantzi dituzten unea jaso dugu bideo honetan.
2024/03/23 - 18:11
Necol eta Urrutia pozik, 2024ko Urrezko Pala Pro Txapelketa irabazita
Maldonado eta Ibai Perez mendean hartu dituzte lau setetan (8-10, 10-7, 9-10 eta 8-10) Mungiako pilotalekuan jokatutako finalean.
2024/03/23 - 17:55
Necol eta Urrutia, Urrezko Pala Pro Txapelketako txapeldunak
Dan Necolek eta Iñaki Urrutiak irabazi dute 2024ko Urrezko Pala Pro Txapelketa, finalean Roman Maldonado eta Ibai Perez menderatuta, 8-10, 10-7, 9-10 eta 8-10eko emaizarekin.
2024/03/19 - 15:11
Maldonado-Perez eta Necol-Urrutia aurrez aurre, Urrezko Pala Pro finalean
Bi bikoteek larunbatean Mungian jokatuko duten finaleko materiala hautatu dute astearte honetan. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
2024/02/03 - 18:46
Maldonado, Urrutia eta Necol, 2024ko Banakako Txapelketako podiumean
Argentinarrak txapela irabazi du buruz burukoan jokatu duen lehen finalean, Bizkaia pilotalekuan, Urrutia menderatuta. Hirugarren postua Necolentzat izan da.
2024/02/03 - 18:31
Roman Maldonado: ''Kantxan dena eman dut, eta saririk hadiena eraman dut''
Roman Maldonado argentinarrak palako banakako txapelketa irabazi du, finalean Iñaki Urrutia hiru setetan mendean hartuta: 5-10, 9-10 eta 2-10. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/01/30 - 23:21
Urrutia eta Maldonado izango dira Pala Txapelketako finalean, larunbat honetan, Bizkaia Frontoian
Iñaki Urrutia eta Roman Maldonado nor baino nor gehiago izango dira larunbat honetan Pala Txapelketako buruz buruko finalean, Bizkaia Frontoian. Finala zuzenean emango dugu, 15:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/01/26 - 22:24
Urrutia eta Maldonado, Banakako Txapelketako finalera
Urrutiak hiru jokotan irabazi dio Ibai Perezi (4-10, 4-10 eta 3-10), eta Maldonadok 8-10, 10-3, 9-10 eta 5-10 garaitu du Necol. Ondorioz, Urrutia eta Maldonado lehiatuko dira otsailaren 3ko finalean.