Pala
2024/09/30 - 12:17
Maldonado-Gordon vs Gaubeka-Perez Sopela Pro'24 txapelketako finala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako finala jokatuko dute Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteek, astelehen honetan, irailaren 30ean. Norgehiagoka 22:30etik aurrera ikusi ahalko duzu, eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/09/30 - 11:59
Sopela Pro txapelketaren final handia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez pilotariak lehian arituko dira gaur, pala txapelketa honetako final handian. Jarraitu 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/09/26 - 20:22
Ikusmina Pala Joko Sopela Pro'24ko final handirako
Dena prest dago irailaren 30eko, asteleheneko Sopela Pro'24 txapelketako finalerako. Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteak ibiliko dira nor baino nor gehiago. Finala ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:30ean.
2024/09/26 - 14:57
Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteek Sopela Pro'24 txapelketako finalerako materiala hautatu dute
Maldonado-Gordon eta Gaubeka-Perez bikoteek jokatuko dute Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako finala, astelehenean, irailaren 30ean. Lau finalistek materiala aukeratu dute jada. Finala ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, irailaren 30ean, 22:30ean.
2024/09/24 - 16:30
Gaubeka eta Ibai Perez, Sopela Pro finalera
Necol eta Del Rio lau jokotan garaituta, Maldonado eta Gordonen aurka arituko dira irailaren 30ean jokatuko den finalean.
2024/09/24 - 01:59
Gaubeka: ''Finala irabaztea espero dut, ez dago besterik; Ibairekin jokatzeak irabaztea eskatzen dit''
Esteban Gaubekak eta Ibai Perezek Dan Necol eta Asier del Rioren aurka jokatutako partidaren eta finalerako sailkapenaren balorazioa egin dute. Galtzen hasi badira ere, partidari buelta ematea lortu dute eta lau jokotan irabazi dute.
2024/09/24 - 01:55
Gaubeka eta Perez, Necol eta Del Rio garaituta, Sopela Proko finalera
Bizkaitarrek partida irauli egin dute, eta lau jokotan irabazi diete Necol eta Del Riori. Hartara, Maldonado eta Gordonen aurka neurtuko dira irailaren 30ean jokatuko den finalean.
2024/09/23 - 12:29
Gaubeka-Perez eta Necol-Del Rio, gaur, Pala Joko Sopela Pro torneoko finalerako txartelaren bila
Gaur, irailak 23, Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako neurketa erabakigarria jokatuko da. Esteban Gaubekak eta Ibai Perezek Dan Necol eta Asier del Rio izango dituzte aurkari. Roman Maldonado eta Iker Gordon finalean daude jada, baina nor izango ote dute aurkari?
2024/09/17 - 16:00
Necol eta Del Rio nagusi, Maldonadoren eta Gordonen aurkako Sopela Pro'24ko liga faseko bigarren jardunaldian
Necol-Del Rio bikoteak mendean hartu ditu Maldonado eta Gordon 5-10, 2-10, 10-3, 10-8 eta 5-4eko emaitzarekin Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako liga faseko 2. jardunaldiko partidan. Bi bikoteek garaipen bana dute, eta azken jardunaldian erabakiko dira finalistak.
2024/09/17 - 13:23
Sopela Pro'24ko liga faseko bigarren partidako palisten ahotsak eta haien arteko elkarrizketak
Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako bigarren partidako protagonistak izan dira Maldonado-Gordon eta Necol-Del Rio bikoteak. Garaipena Necolek eta Del Riok bereganatu dute. Bideo honetan dituzu ikusgai eta entzungai, neurketan zehar palistei grabatutako soinu esanguratsuenak.
2024/09/17 - 02:31
Necolek eta Del Riok partida irauli dute, Maldonado eta Gordon aurkari; azken jardunaldian zehaztuko da dena
Dan Necol eta Asier del Rio lehenengo bi jokoak galtzen hasi dira, baina suspertu egin dira, eta, bosgarren jokoan, puntua eskuratu dute; horrenbestez, datorren astelehenean, hilaren 23an, zehaztuko da zein bi bikote arituko diren finalean, denek baitute aukera sailkatzea erdiesteko.
2024/09/17 - 02:30
Del Rio: ''Oso txarto hasi gara, baina, aldageletan lasaitu ondoren, partidara bueltatu eta ondo irten da''
Lehenengo bi jokoak galdu ostean, hirugarrena eurena egin eta laugarrenarekin berdindu egin du partida Asier del Riok eta Dan Necolek osatutako bikoteak. Bosgarrena, kostata izan bada ere, eurena egin dute, eta partidua irabazi diete Maldonadori eta Gordoni.
2024/09/16 - 11:30
Sopela Pro'24ko finalerdietako liga faseko partida, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Maldonado-Gordon eta Necol-Del Río bikoteak aurrez aurre izango ditugu Sopela Pro'24 Txapelketako finalerdietako liga fasean. ETB1ek eta eitb.eus atariak partida emago dute, 23:00etatik aurrera.
2024/09/13 - 18:48
Asier del Rio: ''Asteleheneko partidara begira, guk gure aukerak ditugu''
Astelehenean jokatuko da Sopela Pro'24 txapelketaren ligaxkako bigarren jardunaldia. Lehen jardunaldian lehen puntua erdietsi zuten Maldonadok eta Gordonek Necol eta Del Rio izango dituzte aurkari. Lezamako atzelariarekin izan gara.
2024/09/10 - 18:20
Sopela Pro'24ko liga faseko lehen partidan lau palistei neurketan zehar grabatutakoak
Roman Maldonadok eta Iker Gordonek Esteban Gaubeka eta Ibai Perez menderatu dituzte, astelehenean, bost jokotan, oso partida parekatuan. Gorriek garaipena lortuta ekin diote Pala Joko Sopela Pro'24ko liga faseari. Honelakoak ikusi eta entzun dira bertan.
2024/09/10 - 16:46
Maldonadoren eta Gordonen garaipena Gaubeka-Perez bikotearen aurka, Sopela Proko ligako fasean
Roman Maldonado eta Iker Gordon 3-2 nagusitu dira Esteban Gaubekaren eta Ibai Perezen kontra (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3), Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako liga faseko lehenengo jardunaldian.
2024/09/10 - 02:30
Maldonado eta Gordon: ''Irabaztea beti izaten da garrantzitsua; gainera, txapelketa hau laburra da''
Roman Maldonadok eta Iker Gordonek lehenengo puntua eskuratu dute Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako liga faseko aurreneko jardunaldian; bost jokotan, Gaubeka eta Ibai Perez hartu dituzte mendean.
2024/09/10 - 02:04
Maldonadok eta Gordonek Gaubeka eta Ibai Perez menderatu dituzte, Sopela Proko liga faseko lehen jardunaldian
Argentinako aurrelariak eta Sopelako atzelariak bost jokotan hartu dituzte mendean aurkariak (5-10, 10-6, 9-10, 10-4 eta 5-3). Liga fasearen hasieran, emozio handiko partida ikusi ahal izan dugu; lau palistek egin dute ikuskizun polita.
2024/09/06 - 18:20
Iker Gordon: ''Ea orain apur bat gehiago disfrutatzen dugun, eta erosoago gabiltzan''
Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako kanporaketan, Maldonado eta Gordon bikoteak garaipena lortu zuen, eta ligaxkarako sailkatu zen. Iker Gordon atzelaria, etxeko pilotaria bera, ilusio handiz dabil, Sopelako torneoan jarraitu eta sendo ibiltzeko.
2024/09/06 - 12:23
Sopela Pro 2024ko Finalerdietako ligaxka, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaubeka-Ibai Perez Maldonado-Gordon-en aurka arituko dira gaur gauean, 22:30ean, pala jokoan Sopela Pro 2024ko finalerdietan. Ez galdu! ETB1en eta eitb.eus-en