''Plazandreak''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibarrola eta Gaminde, binakakoan, eta Erasun, lau t’erdikoan, 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak

Astelehenean jokatu dituzten finaletan, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal menderatu dituzte, 6-22, eta Txaso Erasun Amaia Aldairi gailendu zaio, 9-18.
Ibarrola eta Gaminde eta Erasun, 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak. Argazkiak: EITB.
Ibarrola eta Gaminde eta Erasun, 2025eko "Plazandreak" saioko txapeldunak. Argazkiak: EITB.

Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek 2025eko "Plazandreak" saioko binakako txapelketa irabazi dute, eta Itxaso Erasunek saio horretako lau t'erdiko txapelketa bereganatu du. Ibarrolak eta Gamindek eta Erasunek astelehenean lortu dituzte "Plazandreak" saioko txapelak, Esperantza pilotalekuan, Bilbon, txapelketako laugarren ekitaldiko finaletan Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 6-22 menderatuta, eta Amaia Aldairi 9-18 gailenduta.

Giro bikaina izan den Esperantza pilotalekuan; izan ere, harmailak bete egin dira, eta hainbat zale kanpoan gelditu dira ere, sartu ezinik, sarrerarik gabe. Lehen neurketan, binakako txapelak izan dira jokoan, eta Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek merezita jantzi dituzte, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal aurkari. Uharteko aurrelariak eta Laukizko atzelariak finaleko aurreneko hamahiru tantoak egin dituzte, eta gorriek ezin izan dute markagailua irauli. Ibarrola eta Gaminde bikain aritu dira, eta Zabaletak eta Gamindek ez dute aukerarik izan; azken horiek ez dira eroso ibili kantxan. Urdinak, hala, 6-22 gailendu dira.

Markagailua: 0-1/0-2/0-3/0-4/0-5/0-6/0-7/0-8/0-9/0-10/0-11/0-12/0-13/1-13/1-14/1-15/1-16/2-16/3-16/4-16/4-17/4-18/4-19/4-20/5-20/5-21/6-21/6-22.

20250721211533_azken-tantoa_
18:00 - 20:00

Lau t'erdiko finalean, Itxaso Erasun, Zizurkilgo atzelaria, Amaia Aldai baino gehiago izan da, hainbatek azken hori faboritotzat jotzen bazuten ere. Erasunek ia hasieratik izan du kontrolpean markagailua; Aldai tanto batera jarri da, 5-6koan, Erasunek lehenengo bost tantoak egin ostean, baina gipuzkoarrak, orduan, lau tanto jarraian egin ditu, eta ondo baino hobeto baliatu duen aldea berreskuratu du. Neurketaren amaieran, txapeldun berria 9-18 gailendu da.

Markagailua: 0-1/0-2/0-3/0-4/0-5/1-5/2-5/3-5/3-6/4-6/5-6/5-7/5-8/5-9/5-10/5-11/6-11/7-11/7-12/7-13/8-13/8-14/8-15/8-16/9-16/9-17/9-18.

20250721220058_azken-tantoa-lau-terdikoa_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X