Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2022/10/23 - 20:45
2022ko Biarritzeko Pilotako Munduko Txapelketa, inauguratuta
Biarritzeko Jai Alai pilotalekuan egin da inaugurazio ekitaldia. Parte hartuko duten 34 herrialdeak desfilea egin dute, abesbatzaren kantuak izan dira entzungai, dantza ikuskizuna ere ikusi ahal izan da, eta agintarien hitzaldiarekin bukatu da ekitaldia.
2022/10/02 - 23:31
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, nagusi Caixabank Mastersean
Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena dira 2022ko CaixaBank Masterseko txapeldunak, igande honetan (urriak 2) Nafarroa Arenan jokatu den finalean Jokin Altuna eta Ander Imaz mendean hartuta (22-15).
2022/10/02 - 22:46
Jon Mariezkurrena: ''Nire buruari 9,5 bat jarriko nioke, baina badut zer hobetu''
Ezkurdia eta Mariezkurrena 22-15 gailendu dira Altuna III.aren eta Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatu den Caixabank Masterseko finalean. Denboraldi ona daramala aitortu du, baina oraindik baduela zer hobetu.
2022/10/02 - 22:38
Joseba Ezkurdia: ''Joko aldetik momenturik onenean nago, ea luzatzerik dudan''
Ezkurdia eta Mariezkurrena 22-15 gailendu dira Altuna III.aren eta Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatu den Caixabank Masterseko finalean. Ezkurdia pozik dago aurten ateratzen ari den emaitzekin.
2022/10/02 - 22:04
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, CaixaBank Masterseko txapeldunak Altuna III.a eta Imaz mendean hartuta
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak 22 eta 15 irabazi diete Jokin Altunari eta Ander Imazi CaixaBank Masterseko finalean.
2022/10/02 - 21:14
Asier Martinezek ohorezko sakea egin du CaixaBank Masterseko finalean
Asier Martinez Nafarroako atletak ohorezko sakea egin du CaixaBank Masterseko finalean. Hirugarren izan zen Munduko Txapelketako 110 metroko hesidun proban, baita Europa txapeldun ere. Omenaldia jaso du Nafarroa Arenan.
2022/10/01 - 17:01
Altuna III.a-Imaz eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a lehiatuko dira CaixaBank Masterseko finalean
Altuna III.a-Imaz bikoteak mendean hartu zituen Irribarria eta Albisu (22-15) finalerdietan. Bestalde, Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a aise nagusitu ziren Jaka-Zabaleta bikotearen kontra (22-7).
2022/10/01 - 15:46
Ikuskizuna argiztapen bereziarekin eta musikarekin Nafarroa Arenan CaixaBank Masterseko finalerdietan
Nafarroa Arenan jokatu ziren CaixaBank Masterseko finalerdietan partida bikainak ikusi ahal izan ziren. Gainera, pilotarien aurkezpena argiztapen bereziarekin egin zen, eta atsedenaldi luzeetan ere musika jarri zuten.
2022/10/01 - 13:10
Ezkurdia-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Imaz bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala
Altuna III.ak eta Imazek 22 eta 15 irabazi diote Irribarriari eta Albisu finalerdietan. Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a aise nagusitu dira Jaka-Zabaleta (22-7) bikotearen aurka. Finala zuzenean jarraitu ahalko duzu igande honetan eitb.eus-en eta ETB1en.