Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2025/12/01 - 21:01
Enara Gaminde: ''Oso pozik nago Euskal Herria hor goian ipintzeagatik; harrotasuna sentiarazten dizu''
Bi txapela irabazi ditu Enara Gamindek Nazioen Ligan. Buruz buru nagusitu eta hamar minutura berriro kantxaratu zen Olatz Arrizabalagarekin batera, binakako txapela eskuratuz. Tamalez, eskuzko emakumezkoen finalak ez ziren ofizialak izan.
2025/11/23 - 18:06
Euskal Selekzioak bi garaipenekin eman dio hasiera Nazioen Ligari
Esku-pilotan, Arrizabalagak eta Gamindek Zabaleta eta Capellan (Espainiako selekzioa) menderatu dituzte emakumezkoen eskuz binakako estreinako partidan (4-10 eta 6-10). Pala motzean, aldiz, Gaubekak eta Imanolek hiru setetan garaitu dute Frantzia (14-15, 15-12 eta 3-10).
2025/09/28 - 22:52
Jaka eta Iztueta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Jakak eta Iztuetak 18-22 irabazi diete Altuna eta Ezkurdiari San Mateo Torneoko finalean. Partidako lehen zatia oso parekatua izan da, baina hortik aurrera bikote urdina jaun eta jabe izan da.
2025/09/27 - 01:09
Altuna eta Ezkurdia, San Mateo Torneoko finalera pauso irmoz (22-8)
Altunak eta Ezkurdiak 22-8 gainditu dituzte Peña II.a eta Salaverri II.a San Mateo Torneoko finalerdian, gorriek errazegi konpondu duten partida ez oso ikusgarri batean.
2025/09/21 - 23:02
Jaka eta Iztueta Larrazabal eta Mariezkurrena baino gehiago izan dira Logroñon (22-13)
Erik Jaka eta Martxel Iztueta 22-13 gailendu zaizkie Iker Larrazabali eta Jon Mariezkurrenari Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu duten partidan, eta, horrenbestez, lehen puntua bereganatu dute San Mateo torneoko ligaxkan.
2025/09/20 - 01:50
Artolak eta Salaverrik Zubizarreta eta Albisu garaitu dituzte San Mateo torneoan egoteko (22-15)
Artolak eta Salaverrik 22-15 garaitu dituzte Zubizarreta eta Albisu San Mateo torneoko kanporaketan. Hasieran urdinek partida bideratu duten arren, ez dira erritmoari eusteko gai izan eta gorriek emaitza irauli dute garaipena lortzeko.
2025/09/14 - 22:27
Zabalak eta Mariezkurrenak Altuna eta Imaz garaitu dituzte CaixaBank Masterseko finalean (15-22)
Bikote urdinak ondo hasi du partida, eta abantaila erosoa lortu du, baina eskertu egin du azken tantoetan nekea nabaritzen hasi direnean.
2025/09/14 - 22:05
Mariezkurrena: ''Partiduan ondo sartu gara, eta horrek asko lagundu digu''
Jon Mariezkurrena eta Javier Zabalaren adierazpenak, CaixaBank Masters txapelketa irabazi ondoren.
2025/09/14 - 21:49
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2025/09/14 - 21:37
Zabala eta Mariezkurrena, CaixaBank Masterseko txapeldunak!
Bikote urdinak 15-22 irabazi die Altunari eta Imazi partida oso bizian. Tanto luzeak jokatu dituzte eta asko borrokatu dira txapela lortzeko.
2025/09/09 - 17:10
Altuna ez da Masters Caixabank azken fasearen aurkezpenean izan gau eskasa igaro ondoren
Amezketarra ezin izan da bertaratu gastroenteritisak eragindako gau txar baten ondorioz. Gainerako sailkatuek materialaren aukeraketa egin dute, arazorik gabe, eta pozik agertu dira aurkeztu zaizkien pilotekin.
2025/09/07 - 22:57
Zabala eta Mariezkurrena CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira
Gaur, Legution, Iker Larrazabali eta Beñat Rezustari 22-12 irabazi eta gero, Jon Mariezkurrenak eta Javi Zabalak Aitor Elordiren eta Jon Ander Albisuren aurka jokatuko dute CaixaBank Masterseko finalaurrekoa datorren ostiralean, Nafarroa Arenan.
2025/09/06 - 22:51
Altuna eta Eskiroz CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira
Jokin Altuna eta Iosu Eskiroz (Ander Imazen ordez aritu da) CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira, Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta 22-9 garaituta Lekeitioko pilotalekuan.
2025/09/06 - 02:16
Elordik eta Albisuk mendean hartu dituzte Artola eta Martija Caixabank Masterseko 7. jardunaldian (21-22)
Elordik eta Albisuk irabazi dute Lekeition jokatu den Caixabank Masterseko lehen faseko azken partida. Norgehiagoka estua izan da, eta bikote urdinak 21-22 hartu ditu mendean Artola eta Martija.
2025/08/31 - 22:26
Artolak eta Martijak bizirik jarraitzen dute, liderrak mendean hartuta (22-10)
Bikote gorria 3-6 galtzen hasi da Zabala eta Mariezkurrenaren aurka, baina 19 eta 4ko partziala egin eta garaipena eskuratu dute azken jardunaldira aukerekin iristeko.
2025/08/31 - 02:41
Jakak eta Zabaletak Ezkurdia eta Iztueta garaitu dituzte partida oso parekatuan (20-22)
Jakak eta Zabaletak 20-22 irabazi diete Ezkurdia eta Iztuetari CaixaBank Masterseko 6. jardunaldian. Partida oso lehiatua eta bizia izan da, eta bikote urdina nagusitu da azkenean.
2025/08/30 - 02:09
Altuna eta Rezusta nagusitu dira Donostia Hiriko finalean (22-6)
Altuna eta Rezusta aise nagusitu dira Artola eta Iztuetaren aurka Donostia Hiria txapelketako finalean. Aspeko bikoteak 22-6 menderatu du Baikokoa, final bikaina jokatuz.
2025/08/24 - 23:17
Artolak eta Iztuetak jokatuko dute Donostia Hiria torneoko finala, Peña eta Imaz ozta-ozta garaituta (22-21)
Iñaki Artolak eta Martxel Iztuetak 22-21 irabazi diete Jon Ander Peñari eta Ander Imazi Atano III.a pilotalekuan, eta, horrenbestez, eurek jokatuko dute Donostia Hiria torneoko finala larunbatean. Partida gogorra izan da, eta lau pilotariek leher eginda bukatu dute.
2025/08/22 - 23:16
Elordi eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak!
Elordik eta Zabaletak 15-22 menderatu dituzte Artola eta Iztueta. Bikote urdinak bikain abiatu du partida, eta alde handia lortu du, baina bikote gorriak aldea murriztu du eta markagailua estutu du. Azken tantoetan, berriz, urdinak nagusitu dira.
2025/08/19 - 18:56
Oizek Sollube garaitu du Bizkaia Torneoko final handian
Lau t 'erdiko partidan, Peio Etxeberriak Asier Agirre gainditu du hiru setetan. Oizko taldeak erabaki du finala Binakako partidan, eta Elordik eta Zabaletak Artola eta Albisu gainditu dituzte bi setetan.