Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon
Munduko Pilota Batzarrak eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioak Mexikoko Lauburu Pilota Eskolarekin eta Mexikoko Euskal Pilotako Federazioarekin elkarlanean antolatutako topaketa egin da Mexikon, abuztuko lehen bi asteetan.
Lagunartekoak, euskaldunak eta mexikarrak nahastuz egindako txapelketa, eta, garrantzitsuena, Mexiko vs Euskal Selekzioa desafioa jokatu dira.
Guztira, sei euskal pilotari ibili dira lehian: Inhar Ugarte (Getxo), Ekhi Ziarrusta (Dima), Ibon Taberna (Lezo), Julen Chiapusso (Donostia), Miren Larrarte (Bidania-Goiatz) eta Enara Gaminde (Laukiz).
Bestalde, pilotari mexikar esanguratsuenak hauexek izan dira: David Alvarez "Stich" (munduko txapelduna ezkerparetan, 2022ko Biarritzeko Munduko Txapelketan), Einar Mundo eta Kevin Moreno (brontzezko domina 2022ko Biarrizko Munduko Txapelketan, trinketean, binakakoan), Medina III "Momito" (Momo Medinaren semea), Paola Reyes (Frontballeko munduko txapelduna 2022ko Biarrizko Munduko Txapelketan) eta Daniela Vargas eta Breatny Aguilar (eskuzko pilotari mexikar onenak).
Mexiko vs Euskal Selekzioa desafioa, hiru partidaz osatuta
Mexikoren eta Euskal Selekzioaren arteko erronka izan da lehiarik esanguratsuena. Emakumezkoetan, partida bat jokatu da ezkerparetako eskuzko Mexikoko Lona modalitatean (teniseko pilotarekin); gizonezkoetan, aldiz, trinketeko binakako bi neurketa.
Euskal Selekzioa izan da nagusi mexikarren aurkako erronkan (2-1), emakumezkoen ezkerparetako eskuzko Mexikoko Lona modalitateko neurketan eta trinketeko bi partidetako batean gailenduta.
Emakumezkoetan, Euskal Selekzioko Larrarte-Gaminde bikoteak irabazi egin die Aguilar eta Vargas mexikarrei, bi setetan (2-0); 13-10 eta 13-6.
Ondoren, gizonezkoen trinketeko lehen neurketa jokatu da, eta Cuero-Cabello Mexikoko bikotea nagusitu da Ziarrusta II.aren eta Chiapussoren kontra (35-40). Horrenbestez, berdindu egin dute desafioa (1-1).
Hirugarren eta azken norgehiagokan, trinketeko binakako modalitatean, Ziarrusta I-Ugarte bikoteak garaipena bereganatu du, Stich eta Mundo mendean hartuta, 30-18ko emaitzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Enara Gaminde: ''Oso pozik nago Euskal Herria hor goian ipintzeagatik; harrotasuna sentiarazten dizu''
Bi txapela irabazi ditu Enara Gamindek Nazioen Ligan. Buruz buru nagusitu eta hamar minutura berriro kantxaratu zen Olatz Arrizabalagarekin batera, binakako txapela eskuratuz. Tamalez, eskuzko emakumezkoen finalak ez ziren ofizialak izan.
Euskal Selekzioak bi garaipenekin eman dio hasiera Nazioen Ligari
Esku-pilotan, Arrizabalagak eta Gamindek Zabaleta eta Capellan (Espainiako selekzioa) menderatu dituzte emakumezkoen eskuz binakako estreinako partidan (4-10 eta 6-10). Pala motzean, aldiz, Gaubekak eta Imanolek hiru setetan garaitu dute Frantzia (14-15, 15-12 eta 3-10).
Jaka eta Iztueta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Jakak eta Iztuetak 18-22 irabazi diete Altuna eta Ezkurdiari San Mateo Torneoko finalean. Partidako lehen zatia oso parekatua izan da, baina hortik aurrera bikote urdina jaun eta jabe izan da.
Altuna eta Ezkurdia, San Mateo Torneoko finalera pauso irmoz (22-8)
Altunak eta Ezkurdiak 22-8 gainditu dituzte Peña II.a eta Salaverri II.a San Mateo Torneoko finalerdian, gorriek errazegi konpondu duten partida ez oso ikusgarri batean.
Jaka eta Iztueta Larrazabal eta Mariezkurrena baino gehiago izan dira Logroñon (22-13)
Erik Jaka eta Martxel Iztueta 22-13 gailendu zaizkie Iker Larrazabali eta Jon Mariezkurrenari Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu duten partidan, eta, horrenbestez, lehen puntua bereganatu dute San Mateo torneoko ligaxkan.
Artolak eta Salaverrik Zubizarreta eta Albisu garaitu dituzte San Mateo torneoan egoteko (22-15)
Artolak eta Salaverrik 22-15 garaitu dituzte Zubizarreta eta Albisu San Mateo torneoko kanporaketan. Hasieran urdinek partida bideratu duten arren, ez dira erritmoari eusteko gai izan eta gorriek emaitza irauli dute garaipena lortzeko.
Zabalak eta Mariezkurrenak Altuna eta Imaz garaitu dituzte CaixaBank Masterseko finalean (15-22)
Bikote urdinak ondo hasi du partida, eta abantaila erosoa lortu du, baina eskertu egin du azken tantoetan nekea nabaritzen hasi direnean.
Mariezkurrena: ''Partiduan ondo sartu gara, eta horrek asko lagundu digu''
Jon Mariezkurrena eta Javier Zabalaren adierazpenak, CaixaBank Masters txapelketa irabazi ondoren.
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
Zabala eta Mariezkurrena, CaixaBank Masterseko txapeldunak!
Bikote urdinak 15-22 irabazi die Altunari eta Imazi partida oso bizian. Tanto luzeak jokatu dituzte eta asko borrokatu dira txapela lortzeko.